Luis Leongoa

Luis Leongoa, F. Luyssi Legionensis, (Belmonte (Cuenca), 1527-Madrigal de las Altas Torres (Avila), 1591eko abuztuaren 23a), poeta, humanista eta erlijioso agustindar espainiarra izan zen. Espainiar Pizkundeko idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen beste idazle batzuekin batera; Francisco de Aldana, Alonso de Ercilla, Fernando de Herrera, San Juan de la Cruz eta Luis Leongoak XVI. mendeko literatur aszetikoa osatu zuten. Luis Leongoaren poesia arimak jainkoarengana -bakea, ezagutza- iritsi eta lurretik alde egiteko desioa azaltzen zuen, jakindurian eta bakean oinarritzen ziren. Bere obran, gai moralak eta aszetikoak dira nagusi.

Biografia

Estilo erraz eta austeroa itxuraz, irudi edo adornorik gabea. Encabalgamiento delakoak adierazten du bere sufrimendua. Admirazioak eta interjezioak nonahi, hitz bikote ugari agertzen dira era berean. Latinezko eta hebreerazko poesiatik hartutako sinbologia darabil eta 3 tradizio kultural ezberdin uztartzeko gaitasuna du:

    • poesia grekolatino klasikoa:Horacio eta Virgilio, eta Neoplatonismoa.

    • Literatura biblikoa: Salmoak, Joben liburua, Cantar de los Cantares.

    • Espainiako Pizkundeko poesia italianizante eta kastizoa.

1572an hasiko zen idazten De los nombres de Cristo lana, eta ez zuen 1585 arte bukatuko. Ciceronen elkarrizketak agertzen zaizkigu hemen aurrez poesian irudikatu duena adierazteko. Biblian Kristori ematen zaizkion izen dezberdinen interpretazioak komentatzen ditu: Pinpollo, Jaungoikoaren Aurpegia, Mendia, Etorkizuneko Mendearen Aita, Jaungoikoaren Besoa, Jaungoikoaren Errege, Jaungoikoa, Senarra, Bakearen Printzea, Maitea, Arkumea, Jaungoikoaren Semea, Bidea, Artzaina eta Jesú.

Consiste, pues, la perfección de las cosas en que cada uno de nosotros sea un mundo perfecto, para que por esta manera, estando todos en mí y yo en todos los otros, y teniendo yo su ser de todos ellos, y todos y cada uno de ellos teniendo el ser mío, se abrace y eslabone toda esta máquina del universo, y se reduzca a unidad la muchedumbre de sus diferencias; y quedando no mezcladas, se mezclen; y permaneciendo muchas, no lo sean; y para que, extendiéndose y como desplegándose delante los ojos la variedad y diversidad, venza y reine y ponga su silla la unidad sobre todo. Lo cual es avecinarse la criatura a Dios, de quien mana, que en tres personas es una esencia, y en infinito número de excelencias no comprensibles, una sola perfecta y sencilla excelencia (De los nombres de Cristo, lib. I).

Latinez idatzitako beste lan hauek ere bereak dira:

    • De legibus, 3 liburuz osatutako lana;

    • In Cantica Canticorum Salomonis explanatio, 1582an;

    • In psalmum vigesimumsextum explanatio, 1582an.

Eta gazteleraz ere hainbat obra moral idatzi zuen, hezkuntzaz, La perfecta casada, bere lehengusinari zuzendua, emazte modeloa deskribatuz eta emakume ezkonduak familiarekin eta Jaungoikoaren maitasunean dituen betebehar eta eskubideak ezarriz.

Proberbioen Liburuaren azken kapitulua eta Joben liburua itzuli zituen hebreeratik eta Cantar de los cantares eta Salmoak ere bai. 4 bertsotako lira erabili zuen: A11, B7–11, A11, B7–11.

Latinezko Bucólicas eta Virgilioren Geórgicas ere itzuli zituen; baita Horacioren Odak ere, beste gauza batzuen artean.

Edizioak

Asko dira eta batzuk azpimarratuko ditugu:

    • Bere lanak eskuizkribuetan asko zabaldu baziren ere, 1631ra arte, ez ziren editatu, Quevedok inprimatu zituenean lehen aldiz. Salamancako Eskolako Francisco de la Torrerenarekin batera argitaratu zituen, Gongoraren erabateko Culteranismoaren aurka.

    • 1779an, Francisco Cerdá y Ricok beste batzuk editatu zituen.

    • Osatuenetako bat Gregorio Mayáns y Siscarrek egin zuen (Valentzia: Tomás de Orga, 1785).

    • Hala ere, bere lanaren eskuizkribu zehatzenak bere ilobak kopiatutakoak izan ziren, fraide eta teologo agustinoa zen Basilio Ponce de Leónek, alegia.

    • XVIII. mendean, Pedro Estala filologoak editatu zituen bere obrak Valentziako eskuizkribu batean oinarrituz.

    • 1805-1806an Antolín Merino agustinoak 5 alez osatutako lan batean editatu zituen, Obras del maestro fray Luis de León izenarekin.

    • Salvador Faulík De los nombres de Christo, añadido juntamente el nombre de Cordero (Valentzia: Salvador Faulí, 1770) editatu zuen.

    • XIX. mendean, Biblioteca de Autores Españoles delakoak egin zuen edizio berri bat (Madrid, Manuel Rivadeneyra, 1855).

    • XX. mendean, Manuel Fraile aitak Los nombres de Cristo editatu zuen (1907).

    • Federico de Onísek ere egin zuen 3 aleko edizio bat Editorial Castaliarentzat 1914tik 1922 bitartean.

    • 98ko Belaunaldiko Enrique de Mesa poetak 1876 eta 1977 artean De los nombres de Cristo editatu zuen.

    • Luis Astrana Marínek La perfecta casada atera zuen (Madril: Aguilar, 1933).

    • Elena Milazzok egin zuen beste bat (Erroma, 1955).

    • Joaquín Antonio Peñalosak lan hau editatu zuen olerki originalak eta Cantar de los Cantaresekin batera Mexikoko Porrúa editorialean (1970).

    • Ospe handia hartu zuten Ángel Custodio Vega agustinoak BAC o Biblioteca de Autores Cristianosentzako egin zuenak. Edizio hori berritu zuten eta oraindik lor daiteke (Barcelona: Planeta, 1970).

    • Juan F. Alcinak Poesia editatu zuen (Madril: Cátedra, 1986?.

    • Cristóbal Cuevasek De los nombres de Cristo (Madrid: Cátedra, 1977), Poesía completa (Madrid: Castalia, 1998) eta Fray Luis de León y la escuela salmantina (Madril: Taurus, 1986) atera zituen.

    • José Manuel Blecua ere Poesía egin zuen (Madril: Gredos, 1990) eta Cantar de Cantares de Salomón (Madril: Gredos, 1994).

    • José María Becerra Hiraldok Cantar de los Cantares editatu zuen. Interpretaciones literal, espiritual, profética (El Escorial: Ediciones Escurialenses, 1992) eta Cantar de los Cantaresen iruzkina (Madril: Cátedra, 2004).

    • Antonio Sánchez Zamarreñok De los nombres de Cristo berri bat egin zuen (Madril: Austral, 1991).

    • José Barrientosek Epistolario, Cartas, licencias, poderes, dictámenes editatu zuen (Madril, Revista Agustiniana, 2001).

    • Emiliano Fernández Vallinak Tratado sobre la Ley atera zuen bi hizkuntzetan (Monasterio de El Escorial: Ediciones Escurialenses, 2005).

    • Ángel Alcalák ere editatu zuen: El proceso inquisitorial de fray Luis de León (Salamanca, Junta de Castilla y León, 1991).

Luis poetak lira garatu zuen estrofa balitz bezala, baina endekasilaboak zituen nahiago bere latin eta grekozko itzulpenetan. Terceto encadenado edo Octava Real deritzonak erabiltzen zituen horietarako.

Luis Leongoa Cuencako Belmonte izeneko herri batean jaio zen 1527an. Familiarekin batera Madrilera joan ziren bizitzera, artean oso gazte zenean eta, 14 urte zituenean, Salamancara joan zen ikastera. Hiri honetan egingo zuen bere garapen intelektuala eta unibertsitateko irakasle egin zen. Agustinoen ordenean sartu zen eta hantxe egon zen 1544ko urtarrilaren 29ra arte. Filosofia ikasi zuen Juan de Guevararekin eta teologia Melchor Canorekin. Katedrak lortzeari eman zion: Bibliarena, Santo Tomasena. Kartzelan ere egon zen, Valladoliden; 1572ko martxoaren 27tik 1574ko abenduraren 7raino egon zen eta kale hark gaur egun bere izena darama. Biblia latin arruntera itzuli zuelako atxilotu zuten, Cantar de los cantares, alegia. Kartzelan, De los nombres de Cristo eta olerki mordoa idatzi zituen, Canción a Nuestra Señora adibidez. Filosofia Moraleko irakasle izendatu zuten eta, urtebete beranduago, Eskritura Santuen katedra lortu zuen. Unibertsitatean, Joan Gurutzearenaren irakasle izan zen; garai hartan, Fray Juan de Santo Matía deitzen zioten ondorenean ospe handikoa izango zen ikasle horri.

Denborapasan agustinoak idazten zituen lanak berehala zabaldu ziren Salamancan eta Salamancako lehenengo eskola osatu zuten Francisco Sánchez de las Brozas (el Brocense), Benito Arias Montano, Juan de Almeida eta Francisco de la Torre poetak, Juan de Grial, Pedro Chacón edo Francisco de Salinas musikari itxuarentzako oso gustukoak ziren.

Ordenen arteko inbidia eta liskarrak tarteko, eta salaketa batzuk medio, inkisizioaren kartzeletara eraman zuten, Testamendu Zaharreko hebreoz idatzitako testua nahiago zuela latinerazkoa baino-eta (San Jeronimoren itzulpena zen Trentoko Kontzilioak ontzat eman zuena). Salaketa horren ondorioz, bere lagun batzuk ere atxilotu zituzten: Gaspar de Grajal eta Martín Martínez de Cantalapiedra. 5 urte eman zituen defenditu beharrean eta, azkenean. libre utzi zuten. Gainera, Cantar de los Cantares delakoa latin arruntera itzuli zuen eta hori Kontziolioak espreski debekatuta zuen.

Badirudi hurrengo idatzia utzi zuela kartzelako paretean:

Aquí la envidia y mentira

me tuvieron encerrado.

¡Dichoso el humilde estado

del sabio que se retira

de aqueste mundo malvado,

y, con pobre mesa y casa,

en el campo deleitoso,

con sólo Dios se compasa

y a solas su vida pasa,

ni envidiado, ni envidioso!

Azkenean, Madrigal de las Altas Torresen, Avilan, hil zen 1591an.

Lana

Moralak eta patriotikoak albora utziz, idatzi zuen oda asko eta askotan gustukoen zituen gaiak bakardadea, naturara erretiratzea, bake espirituala eta ezagutzaren beharra dira. Ezinegon nabarmeneko gizona, pasioz beteta zegoen eta, beste gauza batzuen gainetik, bakardadea, lasaitasuna, bakea zituen gogoko.

Vivir quiero conmigo,

gozar quiero del bien que debo al cielo,

a solas, sin testigo,

libre de amor, de celo,

de odio, de esperanzas, de recelo.

Gai hau bere lirika osoan agertzen da nabarmen, serenidadearen bila dabil, baretu nahi du, bere nortasunak pasiorako joera duelako. Naturan aurkituko du hain beharrezkoa zaion kontsolamendu hori. Al apartamiento oda:

Sierra que vas al cielo

altísima, y que gozas del sosiego

que no conoce el suelo,

adonde el vulgo ciego

ama el morir, ardiendo en vivo fuego:

recíbeme en tu cumbre,

recíbeme, que huyo perseguido

la errada muchedumbre,

el trabajar perdido,

la falsa paz, el mal no merecido.