Al-Azhar mezkita

Al-Azhar mezkita ( arabieraz, الجامع الأزهر) Cairo (Egipto) herriko garrantzitsuenetariko bat da ikuspegi historiko, erlijioso eta arkitektorikotik ikusita. Ezagutzen den Cairo historikoaren parte da, UNESCOren bidez gizartearen ondare deklaratuta. Mezkita lehengo Fatimi herriaren erdialdean dago kokatuta eta Egiptoko mezkita nazionala bezela jotzen da.

Historia

Mezkita hau Fatimi denborari dagokio. 970-972ko aldian sortu zen, baina mendeak aurrera joan ala aldaketa asko sufritu ditu. Sortu zenetik irakaskuntza zentro bezela funtzionatzen du, munduko ikasle guztiak erakartzen ditu, beste eraikuntza batzuetara desplazatu da, zentro erlijioso bezala gelditzen mezkita bera.

Al-Azhar, al-Qahira hiriko mezkita nagusi bezela sortu zen. Ez darama bere sortzailearen izena, Al Muizz (952-975) edo hobeto esanda Jàwhar as-Siqil·lí, hiri berriaren eta mezkiaren establezimentua burutu zuen militarra. Al-Muizz kalifa Cairo herrian sartu zen Ramadan egiten zen hilabetean eta mezkita honetan otoitza zuzendu zuen Jawharekin batera.

988an mezkita bertan eskola bat sortu zuten eta hortik aurrera Al-Azhar irakaskuntza zentro garrantzitsua izan zen eta ez erlijioaren aldetik bakarrik. Irakasleek ez zuten soldatarik jasotzen beraien lanarengatik, horietako asko pobreak ziren eta beste lan batzuk aurkitzen zituzten aurrera atera ahal izateko.

1774an Muhammad Bey Abu Dhahabek bultzatu zuen liburutegi bat jartzea, XIV. mendean.

Hasieran mezkitak 88 x 70metroko rektangulo bat osatzen zuen, erdian patio handi batekin otoitz gelan bost zutabe paraleloekin alquiblara lotuta eta seigarren bat erdian, besteengandik perpendikularrean, mihrabi begira. Hiru kupula zituen, bat mihraben gainean beste biak alquiblaren muturretan. Patioko aldamenetan hiru zutabe zeuden eta sarreran ez zegoen zutaberik. Arkupeak zutabeekin eusten dira.

Sortu eta pixkat geroago aldaketak egiten hasi ziren: 1009an Al Hakim kalifaren eskutik, 1125ean Al Amir kalifaren eskutik eta batez ere, Al-Hafiz kalifaren eskutik arkupeen galeria berria altxa zuen patio zentralaren inguruan. Arku zorrotz hauetan, besteengandik ezberdinak ziren, erdi puntakoak baitziren. Garai hartako iztuko dekorazioko aztarna garrantzitsuak kontserbatzen dira.

Ayubi garaian ostiraleko mezkitaren baldintzak galdu zituen, Al Hakimera pasatu zen.

Mamelukoesen garaian aldaketa garrantzitsuak egin ziren. 1266an sultan Baibars Iak ostiraleko otoitza bueltatu zion. Baita ere, sarrerako minareteak guztiz berreraiki zituzten. 1303an hainbat berriztapen hirian gertatu zen lurrikararen ondorioz.

Baita ere, garai berdinean hiru madrasa gehitu zituzten: lehenengoa, Baibars IIaren eskutik patrozinatuta; bigarrena, emir Aqbughak bultzatuta. Eta hirugarrena, Jawhar al-Qanqabairen garaikoa, 1440an altxatua.

1397an Adh-Dhahran Barquq sultanak minarete berri bat altxatuko du, bi aldiz berregin beharra izan zen, 1424an eta aurrerago beste behin. Qaitbey sultanak minarete berri bat altxatu zuen. 1510ean Qansawh al-Ghawrí sultanak minarete bikoitz bat eraiki zuen, eta oraindik ere kontserbatzen da.

Otomandar garaian, mezkitari aldaketak egin zitzaizkion, Abd-ar-Rahman Katkhuda eraikitzailearen eskutik. Honek, 1753an otoitz gela handitu zuen, mihraben atzeko aldetik luzatzen eta orain otoitz gela erdian dago. Baita ere bi ateko fatxada bat gehitu zitzaion, kanpotik modu neketsu batean dekoraturik. Baita ere, bigarren mailako fatxadei aldaketak egiten zaizkio eta azkenean bere mausoleoa gehitzen zaio.