Leopoldo Ramón Pedro Calvo-Sotelo eta Bustelo, Madrilen jaio zen 1926ko apirilaren 14an eta jaio zen leku berberean hil zen 2008ko maiatzaren 3an. Hau, politikari espainiar bat izan zen, Espainiako gobernu lehendakaria 1981-1982 tartean.
Madrilen jaio zen 1926an, politikariak izandako bere senideen artean. Honek, hainbat lekuetan ikasi zuen, ikasketa liberaleko zentro batean eta Cervantes institutuan. Bideetako, kanaletako eta portuetako ingenieritza ikasketak bukatu zituen 1951an eta bere bere promozioko lehena izan zen. Eleaniztuna, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera eta portugesa ederki hitzegiten zituen, gainera, pianoa jotzen zuen. Beranduago, RENFEko lehendakaria bihurtu zen 1967an. Hiru urte beranduago, aholkulari ordezkaria izendatu zuten Union Explosivos Riotinton, urte batzuk pasa ahala, industria kimikoan lan egiten zuten empresarien ordezkaria bihurtu zen, hemen lau urtez lan egin zuen eta 1975an merkataritza ministro izendatu zuten monarkiaren lehen gobernuan, hemengo lehendakaria Arias Navarro zen eta bertan Adolfo Suarez eta Manuel Fraga bezalako ordezkariak zeuden.
Suarez lehendakari izendatu zutenean, Leopoldo obra publikoko ordezkaria izendatu zuten, 1976ko uztailean.
Ministroko kargutik dimisioa aurkeztu zuen lehen hauteskunde demokratikoetan parte hartzeko (1977) eta horrela Unión de Centro Democrático partiduko antolakuntzan lan egingo zuen, honek hauteskundeak irabazi zedin, partidu honen lehendakaria Suarez zen. Bere karrera politikoa ahazten jarraitu zuen, UCDen bozeramailea izan zen kongresuan (1977-78), ministro izan zen Comunidad Económica Europearekin (1978-79) erlazioak mantentzeko eta gobernuko lehendakariordea izan zen arazoa ekonomikoak konpontzeko (1980-81).
Gobernuko lehendakaria izateko, aurkeztu zuen hautagaitzaren botazio egiten ari ziren bitartean, 1981ko otsailaren 23an guardia zibil batzuk sartu ziren parlamentuan Antonio Tejeroren agindupean. Hauek, estatu golpe militar bat egiteko nahiarekin sartu ziren, gaur egun saiakera honi 23-F deitzen diogu. Beraz, Calvo-Soteloren gobernua oso data zailetan jaio zen, inboluzio politikoaren kontra agertzen ziren manifestazio herritar ugariak eta langabezia jarduera publikoa Espainolaren protagonistak ziren.
1982an Madriden partiduko hauteskunde zerrenda bigarren postua okupatzen zuen. Partidu honen burua Landelino Lavilla zen. Garai hauetan UCDa gertatzen da eta partidu hau gobernuko partidua izatetik, 12 diputatu bakarrik izatera pasatzen da. Calvo-Sotelok Lavillaren dimisioa eta gero diputatu bat bihurtzen da.Hau eta gero, Europako kontseilu batzar parlamentarioko kide bezala hautatzen dute 1983an eta 1986an Europar Parlamentuko eurodiputatua bezala. Esan beharra dago ere, hilabete batzuk zehar UCDko llehendakaria izan zela. 2002garren urtean, erregeak titulu nobiliario bat eskaini zion. Hau 2002ko ekainaren 25ean marqués de la Ría de Ribadeo titulo eman zioten, Espainaren grandezarekin.
Mercedes Cabrera Calvo-Soteloren osaba zen, hau hezkuntzaren ministra zen. Leopoldoren osaba José Calvo Sotelo zen eta hau hazienda ministroa izan zen Miguel Primo de Riveraren diktaduran, hau ere Joaquín Calvo Sotelo iloba zen. Joaquin, Real Akademia Espainolako idazlea eta akademikoa zen.
2008ko maiatzaren 3an 82 urterekin hil zen Pozuelo de Alarcóneko bere etxe batean, hau arnas geldialdi baten ondorioz hil zen. Honek ez zuen inolako gaixotasunik. Hil baino hilabete batzuk lehenago erori egin zen eta ez zen erabat sendatu, erorketa honek hainbat ondorio izan zituen bere osasunean. Honi hil ondoren, erregeek Real y Distinguida Orden Española de Carlos III izeneko tituloa eman zioten. Hau Ribadeoko hilerrian dago lurperaturik 2008ko maitzaren 5etik.
Bere agintea estatu golpe batekin hastearekin batera, honek ere Conspiración golpista para el 27 de octubre de 1982ko eraispenarekin amaitu zuen, esan beharra dago hau 23-F baino hobeto antolaturik zegoela.
Bere gobernutzan, oso akordio garrantzitsua sinatu zuten zentral sindikalistekin eta empresarien lanari buruz, honela, dibortzioaren legea onartu zen, Espainia OTANen sartu zen eta mapa autonomikoa itxi zen. Bere gobernua Justizia Militarraren sententziaz baliatu zen, honela Justizia Zibila edukiko zuen azkeneko hitza 23-F gaian.
Calvo-Sotelo eta oposizoaren buruaren arteko elkartzeak etengabeak ziren, oposizioaren buruaren izena Felipe González zen. Nahiz eta elkartze hauek, inoiz ez da egon gobernuaren eta oposizioaren arteko harremanik, nahiz eta PSOEk gogor egin gobernuari.
Calvo-Soteloren agindupean, erabakirik aipagarriena izan zen Espainia Organización del Tratado del Atlántico Norte (OTAN)era gehitu zela, hau 1981ko abenduaren 10ean sinatu zen.
Leopoldo Calvo-Sotelo Maria del Pilar Ibáñez-Martín y Melladorekin ezkondu zen 1954an, hau José Ibañez Martínen alaba zen, hau zientziaren eta hezkuntzaren ministroa izan zen. Leopoldok eta Mariak 8 seme izan zituzten.
Hainbat liburu utzi zituen idatzirik: Pláticas de familia (2003), Papeles de un cesante (1999) y Memoria viva de la transición (1990).