Carl Peter Henrik Dam 1895eko otsailaren 21ean Copenhague-n jaio eta leku berean 1976ko apirilaren 12an hil zen fisiologo eta biokimikoa zen.
Copenhague-ko unibertsitate politeknikoan kimika ikasi zuen eta bertan graduatu zen. Beranduago, hiri berean irakaskuntza arloan ibili zen 1939 urtera arte. Urte bete geroago, Estatu Batuetara joan zen bertako Rochester unibertsitatera irakasle bezala jardutera. 1946an berriro ere Dinamarkara itzuli zen eta 1965ra arte berak ikasitako unibertsitatean biokimika eta nutrizio arloan irakasten.
Dam-ek ikertu zuen grasa gutxiko dieta izaten zuten oilaskoek atzerapena izaten zuten odolaren koagulazioan eta, ondorioz, odol jario handiak sufritzen dituzte, gehienetan superfizie muskularretan. Geroago, koagulazio arazo hau ez zela fibrinogeno, kaltzio eta tronboplastina kontzentazio faltagatik demostratu zuen. Koagulaziorako beharrezko substantzia bat aurkitzen hari zela, loreen hosto berdeetan aurkitu zuen substantzia hori, guretzat K bitamina dena.
1943an Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Sariarekin saritua izan zen, Edward Adelbert Doisy-rekin batera, K bitaminaren aurkikuntzarengatik.