Migel Lopez Legazpikoa

Miguel Lopez Legazpikoa (¿1503? – 1572), «Aurreratua» eta «Zaharra» moduan ezagutua, almirante eta gobernari espainiarra izan zen XVI. mendean, Filipinetako Kapitania Generaleko lehenengo gobernaria eta Cebu (1565) eta Manila (1571) hirien fundatzailea.

Biografia

Miguel Lopez Legazpikoa Gipuzkoan jaio zen, Zumarragan, Espainia, ez dago oso argi jaioteguna, 1502, 1503, 1504, 1505 edo 1506 izan daiteke, eta manilan hil zen, Filipinetan, 1572ko abuztuaren 20an. Gipuzkoar nobleen familia batetik dator, Juan Martínez López de Legazpi eta Elvira de Gurruchateguiren bigarren semea izan zen. Bere jatorrizko etxea Zumarragan kontserbatzen da, Jauregi Handia edo Legazpi dorretxea izenarekin.

Bere aitak Italian eta Nafarroan borrokatu zuen Gaztelako koroako tropekin. Legazpik ikasketa letratuak egin zituen eta horrek Zumarragako udaletxeko konzejala izateko balio izan zion 1536an, eta urrengo urtean Areriako (Gipuzkoa) alkatearen notario izateko ere bere aitaren ordezko moduan, hura hil zenean 1527an eta erregeak baieztatu zuen 1527ko apirilaren 12an. El Virrey de México, Luis de Velascok, Mexikoko erregeordeak, bere kartetako batean Lezcanoko hidalgo seme noble gisa definitzen du.

Mexikora bidaia

1545ean Mexikora mugitu zen, bertan 20 urte bizi izan zen. Hainbat kargu bete zituen Espainia Berriko koloniako administrazioan; administrari (1551) eta alkate handia (1559) izan zen Mexiko, bere konkista eta 38 urte geroago. Aurretik Txanponaren Etxean (Casa de la Moneda) egin zuen lan ardurazko postuetan.

Isabel Garcesekin ezkundu zen, Tlaxcala Julián Garcés obispoaren arreba, eta bederatzi seme alaba izan zituzten (lau mutil eta bost neska). Espainia Berrian egondako 36 urte horietan dirutza esanguratxuak batu zituen.

Legazpiren etxea nagusienetako bat zen eta bertara Espainiara iritxi berri asko joaten ziren aholku eta laguntza bila. Bere semeak Melchorrek erregeari bidalitako eskutitz batean honela definitzen du bere aitaren etxea:

muchos hidalgos y caballeros pobres que iban de estos reinos iban sin conocerle a su casa por la antigua costumbre que de siempre en ella hubo y porque a las personas tales siempre en ella se les dio de comer y vestir y lo necesario. Lo cual ha sido cosa muy notoria y sabida en todo aquel reino.

Aurreko espedizioek huts egin zuten Golko Handiko bidaian, Pazifikotik Mexikorarteko bideari deitzen zioten horrela. Felipe II.ak Mexikotik Moluketarako bidea miatu behar zela erabaki zuen eta espedizio honetarako Luis de Velascori bi ontzi utzi zizkion, Espainia Berriko bigarren erregeordea, eta Andres Urdaneta fraileari, Legazpiren familikoa zena eta lehenago ere itsaso horietatik ibilia zena. Erregeak Urdanetari espedizoan parte artzeko eskaria egiten dion kartak horrela dio:

El rey: Devoto Padre Fray Andrés de Urdaneta, de la orden de Sant Agustín: Yo he sido informado que vos siendo seglar fuisteis en el Armada de Loaysa y pasasteis al estrecho de Magallanes y a la Espacería, donde estuvisteis ocho años en nuestro servicio. Y porque ahora Nos hemos encargado a Don Luis de Velasco, nuestro Virrey de esa Nueva España, que envíe dos navíos al descubrimiento de las islas del Poniente, hacia los Malucos, y les ordene los que han de hacer conforme a la instrucción que es le ha enviado; y porque según de mucha noticia que diz que tenéis de las cosas de aquella tierra y entender, como entendéis bien, la navegación della y ser buen cosmógrafo, sería de gran efecto que vos fuesedes en dichos navíos, así para toca la dicha navegación como para servicio de Dios Nuestro Señor y y nuestro. Yo vos ruego y encargo que vais en dichos navíos y hagáis lo que por el dicho Virrey os fuere ordenado, que además del servicio que hareis a Nuestro Señor yo seré muy servido, y mandaré tener cuenta con ello para que recibáis merced en hobiere lugar.

De Valladolid a 24 de Septiembre de 1559 años.

Yo el Rey

Filipinak, bidaian aurkitu zirenak, lehenengoa, munduari bira emanez Magallanes eta Elcanok, Portugesen lurrak ziren Tordesillaseko itunean jartzen zuen bezala (1494), baina ala ere Felipe II.ak, Villaloboseko espedizioan galdutako bizi diraundakoak erreskatatu nahi zituen (15421544).

Velaskok 1564an egin zituen prestaketak eta Legazpi, dagoeneko alarguna zena, espedizioaren buruzagia zen, erregearen hitzetan «Konkistatutako lur guztien generala, almirantea eta gobernaria». Espedizioa bost barkuz osatuta zegoen eta Urdaneta zen gidaria. Legazpik bere ondasun guztiak saldu zituen Mexikoko etxea izan ezik, espedizioari aurre egiteko, espedizioak atzerapen batzuk jasan behar izan zituen Florida kolono mexikarrekiko izaten hasi zen erakarpenarengatik. Felipe de Salcedo, bere hiloba eta Martín de Goiti batu zituen espediziora artileria kapitain gisa.

1564ko irailaren 1ean, Mexikoko presidenteek eta epaileek Legazpiri dokumentu bat entregatzen diote eta bertan espedizioaren jarraibideak eta aginduak daude zehaztuta. Dokumentu luze honek, 24 orri baino gehiago zituen, bertan dena zegoen adierazita, portaera eta antolaketa, baita ere janari razioak nola banatu ezertarako balio ez zuen jendea saihesteko...

... que no haya en la dicha Armada, criados ni mozos de servicio superfluos... y si más gente fuera, en especial de la inútil...

Salbuespen bat egiten du zerbitzariei buruz baina, dozenabat pertsona jartzen ditu lan horretan eta beste edozein pertsona ontzira igotzea debekatzen du, dokumentuak puntu honetan horrela dio:

Otrosi: no consentiréis que por vía ni manera alguna se embarquen ni vayan los dichos navíos, indios o indias, negros o negras, ni mujeres algunas, casadas ni solteras de cualquier calidad y condición que sea, salvo hasta una docena de negros y negras de servicio, los cuales repartiréis en todos los navíos, como os pareciese.

Bost ontzi eta 350 gizon ingururekin, espedizioa hasi zen Navidadeko portutik, 1564ko azaroaren 21ean, bandera eta pankartak bedeinkatu ondoren azaroaren 19an.

Guam irletatik Filipinetara

Espedizioak pazifikoa 93 egunetan zeharkatu zuen eta Mariana artxipielagoetatik pasatu zen. Urtarrilaren 22an Guam uhartean lehorreratu zuten, lapurren uhartea bezala ezagutzen da, bertan ikusitako belak eta kanoengatik. Legazpik honakoa agintzen du:

que ninguna persona de la Armada fuese osado de saltar a tierra sin su licencia y los que en ella saltasen no hicieran fuerza, agravio ni daño alguno a los naturales ni de ellos tomasen cosa ninguna, así en sus bastimentas como de otras cosas, y que no les tocasen en sus sementeras, ni labranzas, ni cortasen palma ni otro árbol alguno, y que no diesen ni contratasen con los naturales cosa ninguna de ningún género que fuese, sino fuese por mano de los Oficiales de Su Majestad, que tenían cargo de elloso graves penas, y a los Capitanes que lo consintieran, so pena de suspensión de sus oficios.

Bertakoei elikagaiak erosi zizkien eta uhartearen jabe egin ziren. Otsailaren 5ean "Islas de Poniente" izeneko uhartetara abiatzen dira, Filipinak. Otsailaren 15ean Samar uhartean lehorreratu zuten, eta bertan Andrés de Ibarra egin zen uhartearen jabe jabe. Otsailaren 20an berriro uretara joan ziren eta oraingoan Leite uharteera iritsi ziren, bertan Legazpi zorroztasunez uhartearen jabe egiten da bertakoak bertan egonda. Martxoaren 5ean Carvalláneko portura iritsi ziren.

Miguel Lopez de Legazpiren espedizioaren ibilbidea.

Elikagai eskasia zegoen, espainiarrak jabetzak handitzen hasi ziren eta artxipielagoko lur guztiak hartzen joan ziren Mindanao eta Sulú irlak izan ezik. Hedapen hau erreztasunez burutu zuten, uharteen elkarrekiko pikeak zirela eta, eta Legazpi haietako batzuen laguna egin baitzen, adibidez, Boholeko natiboen laguna egin zen Sikatuna buruzagiarekin paktu bat egin ostean. Iraganean Portugalgo nabigatzaileek artxipielagoko puntu batzuetan egin zituzten geihegikeria batzuen erruz herri batzuk Legazpiren aurka jarri ziren.

Bilera batean, Cebu uhartean kanpamentu bat egitea pentsatzen dute negua bertan igaroteko, elikagai asko zegoen bertan eta jende asko bizi zen, bertara irisitakoan apirilaren 27an hau esaten diete:

si no quisieren los naturales de la tierra dalles bastimentos por precios justos y usados y ser amigos nuestros, como el general pretendía, se les podrá hacer guerra justamente.

Bere bake nahiak, bertako gobernadorearengan susmoak piztu zituen, Rajah Tupas, urte batzuk lehenago Magallaneseko espedizioan, tranpa batekin, 30 gizon hil zituenaren semea zen. Leazpi bake akordio bat egiten sahiatu zen baina Tupesek 2.500 gizon inguruko talde bat bidali zuen beraien ontzien aurka. Batailaren ondoren, Legazpi berriro sahiatu zen baina oraingoan ere ukatu egin zuen.

Tropa espaniarrek hiru txalupetan lehorreratu zuten, Goiti eta Juan de la Islaren agindupean, eta herriaren aurka tiro egin zuten. Etxeak suntsitu zituzten eta bertakoek lade egin behar izan zuten. Espaniarrek hornikuntzarako gogo ikaragarria zuten eta herria arakatu zuten, baina ez zuten ezer aurkitu.

Beaketa horretan, bermeoko gizon batek Jesus haurraren irudi bat aurkitu zuen (gaur egun Agustindarrek sortu zuten elizan dago), uste dute aurretikako espedizioren batean galdutakoa izan daitekeela. Legazpik gotorlekua egiten hasteko agindua eman zuen eta maiatzaren 8an hasi ziren. horiek horrela, Tupas erregea Tamuñanen laguntzaz Legazpirengana joan ziren eta la Capitana ontzian bake akordio bat egin zuten. Odolezko juramentua egin zuten, horrela...

...el gobernador se sangró el pecho en una taza y lo mismo el Tupas y Tamuñán, y se sacara la sangre de todos tres se revolvió con un poco de vino, el cual se echó en tres vasos, tantos el uno como el otro lo bebieron todos los tres, á la par, cada uno su parte...

eta horrela lehenengo kokaleko espaniarrak sortu ziren: bata "Villa del Santísimo Nombre de Jesús" eta bestea "Villa de San Miguel" , gaur egun hiria dena.

Legazpik bere hiloba, Felipe de Salcedo, Mexikora bidali zuen eta berarekin Andres Urdaneta joan zen kosmografo gisa, eta itzulbidaia egitea lortu zuten lehenengo aldiz. Portugaldarrak asarratu egin ziren eta ontzi batzuk bidali nahi zituzten espaniarrek konkistatutako lurrande berrietara, hain zuzen ere "Villa de San Miguel" uhartera, baina ez zuten lortu bi alditan, 1568 eta 1569.

Felipe II.ak Legazpi Filipinetako gobernadore eta kapitain generala izendatu zuen, Filipinak kontrolpean edukitzen segitzeko.

1566an, San Geronimo galeoia iritsi zen Mexikotik eta honekin batera ibilbidea baieztatuta geratu zen. 1567an, 2.100 espainiar, soldadu mexikarrak eta langile batzuk Cebura iritsi ziren erregearen esanetan. Hiri bat sortu zuten eta "Fortaleza de San Pedro" izeneko portua ere bai, portu hau merkataritzarako oso garrantzitsua izan zen.

administradore gisa nabarmendu zen, merkataritza piztu zuen ondoko hiriekin, batez ere, Chinarekin. Erlijioarekin zerikusia zuen guztia berriz Urdaneta frailearen eskuetan geratu zen.

Konkistak jarraitu egin zuen ondoko beste uharteetan, Panay, Masbate, Mindoro eta, azkenik, Luzon, bertan tagaloen erresistentzia bortitza jasan behar izan zuten.

Manilaren sorrera

Mayniladen finkapenaren oparotasunak Legazpiren arreta piztu zuen, onen berri jakin zuenean 1568an. Honen konkistarako bi gizon bidali zituen, Martín de Goiti eta Juan de Salcedo, beste 300 soldaduen laguntzarekin. Maynilad kokaleku islamiar bat zen, Luzon uhartearen ondoan zegoen, eta merkataritzara dedikatzen zen.

Salcedo eta Goiti, Manilako badiara 1517ko maiatzaren 8an iritsi ziren, pirata chinatar batzuen aurka bataila parebat egin ondoren. Espaniarra arrituta geratu ziren portuaren tamainuarengatik eta adiskidetsu hartu zieten. Denbora gutxira, natiboen eta espaniarren artean liskarrak sortzen hasi ziren eta bi bataila sortu ziren, bigarrengoan natiboek galdu zuten. Ortaz, bertako agintea espainiarren esku geratu zen ondorengo hiru egunetan egindako protokolo eta bake errituen ondoren. Rajah Matandak entregatu zion Maynilad Legazpiri.

Legazpi, Rajahs Suliman, Matanda eta Lakandula gobernadoreekin akordio batera iritsi zen. Bertan, bi alkatez, 12 errejidore eta idazkari batez osatutako hiri bat sortzea erabaki zuten. Hiriak bi zati izango zituen, bata espaniarrena eta bestea indigenena.

Maynilad konkistatu ondoren, Legazpik Luzon ontrolpean artu zuen, eta "Nuevo reino de Castilla" izena ezarri zion. Kokalekuaren balore estratejiko eta merkataritzarako ahalmena kontuan hartuta, 1571ko uztailaren 24an Legazpik, Beti Leial eta Agurgarri Hiri Espaniarra sortu zuen Manilaren ekialdean.

Hiriaren eraikinak jartzerakoan -bi zatitan banatuta, espaniarrena eta indigenena- Felipe II.ak "Monasterio de San Lorenzo del Escorial" izeneko monasteriotik bidalitako aginduarengatik 1573ko uztailaren 3an, espaniarren zatian Herrera arkitektoak erabaki zituen panoak eta beste zatia indigenen esku utzi zuten, azkenean Manilako hirian integratuko dira.

Sortu eta lau urte geroago, Manilak Lima-Hong izeneko pirata chinatarren erasoa jasan behar izan zuten. Salcedok eta Lavezaresek 500 gizon bidali ziuzten eta chinatarren ontziak suntsitu zituzten.

Legazpiren heriotza

Manila, Filipinetako hiriburu aldarrikatu ondoren, Legazpik bertara lekualdatu zuen bere bizilekua. Bertan egon zen bere heriotza egunerarte, 1572ko abuztuaren 20an. Legazpi aplopexia atake baten ondorioz hil zen eta ekonomikoki egoera ezegonkor batean, ez baitzekien Felipe II.ak gobernadore eta Filipinetako kapitain generala izandatu zuela eta 2.000 dukado bereak zirela.

Legazpiren monumentua Zumarragan.

Urdanetak Felipe II. erregeari eskutitz bat bidalio zion 1561eko urtarrilaren 1ean:

El virrey don Luis de Velasco ha nombrado por general para esta jornada a Miguel López de Legazpi, natural de la provincia de Guipúzcoa e veçino desta çiudad donde ha seido casado y al presente está viudo, e tiene hijos ya hombres e hijas casadas que tienen ya hijos, tiene otras hijas ya mugeres para podellas casar; es de edad de más de çinquenta años, es hijodalgo conocido, onrrado e virtuoso e de buenas costumbres y exemplo, de muy buen juicio e natural, cuerdo y reportado, e ombre que ha dado siempre buena quenta de las cosas que se le han encomendado del serviçio de V.M. Espero en Dios que ha de ser muy açeptado en quél vaya por caudillo de la jornada.

Konkista garaian, erregeari gutun batzuk idatzi zizkion, hauek Sevillan gordeta daude "Cartas al Rey Don Felipe II sobre la expedición, conquistas y progresos de las islas Filipinas" izenarekin.

Legazpiren etxea, Zumarraga.

Jauregi Haundia, edota Legazpi dorretxea, Legazpi jaio zen etxea, Zumarragan dago, Guipuzkoan. 1947an, José de Arteche idazleak etxearen egoera txarra salatu zuen eta 1964an Zumarragako udaletxeak zaharberritu egin zuen, eta museo bat eraiki zen. Gaur egun, musika eskola bat da. Zumarragan monumentu bat egin zioten eta bere kuadro bat gordeta dute, eta Manilan ere badaude monumentuak.