Ron Asheton

Ronald Frank Asheton (1948/07/17 - 2009/01/01) gitarrista amerikarra eta Iggy Popekin batera The Stooges rock taldeko musikagilea izan zen. Rolling Stonen "Historiako 100 gitarristarik onenen" zerrendan 29. postua hartzen du.

Asheton Washington D.C.n jaio zen. Akordeoiarekin bost urteko esperientzia zuen baxua jotzen hasi zenean 10 urterekin. Gitarrista nagusia izan zen The Stoogesen lehenengo bi albumetan. Hirugarrenean, Raw Power izenekoan, berriz, gitarra alde batera utzi eta baxua bihurtu zuen bere instrumentu. Hala eta guztiz ere, bi musika tresna horietan eta abestien konposaketan ordezkatua izan zen. Gitarrista berria James Williamson zen. 2003an adiskidetu eta taldea berregin zutenean, beste behin ere, gitarrista lanak egin zituen.

Beste lan batzuk

The Stoogesen jotzeaz gain, The New Order, Destroy All Monsters, Dark Race eta The Empty Set-en ere jo zuen.

Duela gutxiago The Wylde Rattz, punk eta alt-rock musikari ezagun eta errespetatuz osatutako taldean jo zuen. Taldekide ziren Mike Watt, The Minutemen-ekoa, J. Mascis, Dinosaur Jr.-ekoa, Thurston Morre Sonic Youth taldekoa eta Mark Arm Mudhoney-koa. The Stoogesen "T.V. Eye" abestiaren bertsio bat egin zuten Todd Haynesen Velvet Goldmine filmaren soinu-bandarako. Filmean, besteak beste, Ewan McGregor eta Jonathan Rhys Meyers aritu ziren aktore lanetan.

Ashetonek antzeztu ere egin zuen. The Texas Chain Saw Massacreko Gunnar Hansenekin batera 1995ean kaleratu zen Mosquito filmean parte hartu zuen. Beste honako bi pelikuletan ere azaldu zen: Frostbiter: Wrath of the Wendigo eta "Legion of the Night".

Heriotza

Asheton ohean hilda aurkitu zuen poliziak, bere Ann Arborreko (Michigan) etxean. 2009ko urtarrilaren 1ean hil omen zen, dirudienez bihotzekoak eman ziolako egun batzuk lehenago. Ashetonen laguntzaile pertsonala izan zen polizia abisatu zuena, egun batzuk zeramatzalako bere nagusiarekin harremanetan jarri ezinik. Sonic Youthen "The Eternal" albuma beraren omenez egin zuten.

Musika tresnak

Konfigurazio erraz eta efektu gutxiko pedalak erabiltzen zituen batez ere. Honako hauek zituen gustokoen.

Gitarrak

Reverend Ron Asheton Signature guitar (Custom Volcano 390)

Reverend Jetstream guitar

Gibson Les Paul

Gibson Flying V

Fender Stratocaster

Gibson SG Jr.

Efektuentzako pedalak

Vox Wah

Reverend Drive Train

Mosrite Fuzzrite

Ibanez Tube Screamer

Vox Tone Bender

Anplifikadoreak

Vox Super Beatles Amp

Marshall 1959

Marshall JCM 800

Marshall JCM 900

Sunn 2000S

The Stoogesen diskografia

The Stooges (1969)

Fun House (1970)

Raw Power (1973)

New Order (1977)

The First and Last (1982)

Victim of Circumstance (1989)

The First To Pay (1989)

Declaration of War (1990) Destroy All Monstersekin

The Second Wave (1990) Dark Carnivalekin

Live - Welcome to Show Business (1990)

Greatest Show in Detroit (1991)

Last Great Ride (1996)

Thin Slim & None/Flunkie (1996) Powertranekin

Bored (1999) - 1978an grabatua New Racekin

Ann Arbor Revival Meeting (2003)

HOTBOX Greatest Hits 6 Disc set (2006) The Empty Setekin

The Weirdness (2007) The New Orderrekin

Taldearen beste elkarlan batzuk

Pentsatzen da Radio Birdman taldearen Radios Appear (1977) albumeko "Hit Them Again" abestia idazten lagundu zuela. Mosquito filmeko azken abestia ere berarena dela uste da. Ashetonek idatziko hainbat abesti Wylde Rattzek grabatu zituen Velvet Goldmine filmerako. Azkenean, abesti bakarra azaldu zen soinu-bandan (1998). Wayne Kramerren Beyond Cyberpunk CD bildumako (2001) abestiak ere gailendu ziren pelikulan.