Bruce Jun Fan Lee (txineraz: 李振藩, 李小龍; pinyin: Lǐ Zhènfān, Lǐ Xiăolóng) (San Frantzisko, 1940ko azaroaren 27a – Hong Kong, 1973ko uztailaren 20a) Estatu Batuetan jaiotako txinatar-hongkongdar borroka-arteetan maisua, filosofo, aktore eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea izan zen. XX. mendeko borroka-arteen itzal handiena duen maisutzat eta ikono kulturaltzat hartua izan da[1]. Brandon Lee eta Shannon Lee aktoreen aita izan zen.
Dragoiaren urtean eta Dragoiaren orduan, goizeko 5etatik 8ak bitarte, San Frantziskoko Jackson Street Hospitalean jaio zen, 1940ko azaroaren 27an. Bere aita, Lee Hoi Chuen, giran zegoen "Opera China Cantonesa" izeneko obra batekin Ameriketan, horregatik jaio zen Bruce San Frantziskon.
Grace Ho, Brucen amak, bere semeari Lee Jun Fan izena jarri zion eta honek San Frantziskoko babeslea esan nahi zuen, baina bere lehenengo hilabeteetan Fenix txikia ezizenez deitzen zioten, hau txinatarrez neska izena izanda. Honekin, ilundu duenean lehenengo mutila lapurtzen duten espiritu txarrak nahastu nahi zituen. Bere izen ingelesa jarri ziona ordea, Maria Glover erizaina izan zen. Izen honen (Bruce) existentzia berak ez zuen jakin hamabi urte beranduago Hong Kong-go La Salle eskola katolikoan sartu zen arte.
Bere lehen film agerraldia, Brucek dioenez, 2 hilabete zituenean izan zen eta beranduago 6 hilabeterekin ere Tears of San Franciscon (San Frantziskoko malkoak) agertu zen. 1946an, Brucek 6 urte soilik zituenean, Hong Kong-go zinema indstrian sartu zuten familiako lagun batzuen laguntzaz. Prueba txiki baten ondoren Bruce onartua izan zen. Pelikularen izena Birth of Mankind (Gizakiaren jaiotza) zen eta garai hartan Hong Kong-en modan zegoen filma izan zen. Ondoren Brucek antzeko beste 13 pelikula grabatu zituen eta guztietan bere izen artistikoa agertu zen, Li Shiu Loong, Dragoi txikia esan nahi duena. The Kid izan zen bere aitarekin batera grabatu zuen pelikula bakarra.
Bere nerabezaroan, Bruce eta bere taldea, beste talde batzuekin borrokan ibiltzen ziren arma eta guzti. Baina egun batean zera pentsatu zuen, ea zer egingo zuen egun batean borroka batean sartu eta bere taldearen laguntza izango ez balu; orduan, Wing Chun, Kung Fu estilo bat ikastea erabaki zuen. Honetaz aparte, bere lehen kontaktua arte martzialekin bere aitarekin izan zuen, honek Tai Chi Chuanen oinarriak erakutsi baitzizkion, indarkeriaren bidetik bakarrik irtetzen saiatze arren.
Brucek ezaguna zuen bere adineko mutil bat, William Cheung, beti borrokatan sartua zegoena eta inoiz galtzen ez zuena. Egun batean, Brucek horregatik galdetu zion eta honek bere artearengatik zela erantzun zion. Williamek Wing Chun ikasteko proposatu zion eta Brucek baiezkoa eman zuen. Brucen jarrera Yip Man akademian sartu zenean ez zen behar zuen bezain errespetuzkoa izan, batez ere ekialdeko mutiko bat izanda, beraz, Yip Manek erabaki zuen Bruce ez zegoela prestatua Wing Chun bezalako arte bat ikasteko eta horrelaxe esan zioten William Cheung-en bitartez. Brucek hurrengo egunean errespetuz eta apaltasunez bueltatzea erabaki zuen eta Yip Man-ek aukera bat eman zion.
Bruce 3 edo 4 urtez egon zen Wing Chun ikasten Yip Man-en tutelage azpian, baina ala ere bere ikasle Wong Shun Leung-engandik ikasi zuen. Bruce San Frantziskoko ingeles eskolan erregistratua izan zen. Garai haietan, eskolen harteko txapelketak izan ohi ziren. Bertan, mendebaldeko boxeo txapelketak izaten ziren. Brucek hoietako batean parte hartzea erabaki zuen eta irabazi egin zuen Wing Chun-eko teknikak erabiliz.
Hemezortzi urte zituenean Hong Kong-go hiria utzi eta Estatu Batuetara bueltatu zen, bere jaioterrira. Batzuek diotenez, Brucen aitak erabaki hori hartu behar izan zuen Bruce Txinatar mafian (La Triada China) sartu ez zedin. Horrela, 1958ko abenduaren 3an, Bruce, Daisy May itsasontzian itsasoratu zen, 3.klaseko txartel batekin eta 100 dolarrekin.
Lehenengo bisitatu zuen hiria San Frantzisko izan zen, bera jaiotzen ikusi zuen hiria eta bere nazionalitatea erreklamatu behar zuen hiria. Bere aitak, familiarteko batzuekin hitz egin zuen denbora batean geratu zedin, honen truke, Brucek lan egin behar zuen. Lana ez zitzaion asko gustatu, platerak garbitzea baitzen eta beraz segituan utzi zuen, bizirik irauteko ordea, klaseak ematen hasi zen. Beranduago Seattle-era mugitu zen eta bertan ezagun baten (Ruby Chow) jatetxean lanean hasi zen.
Bertan, Bruce Lee-k zaku bat eta egurrezko Dummy bat jarri zituen, denbora librea zuenean entrenatu ahal izateko, baina bizilagunak kexatu egin ziren egiten zuen soinuaz eta utzi egin behar izan zuen. Lagunik ez zuenez, txinatar talde baten bilera batzuetara joaten hasi zen eta bertan Kung Fu-an aritzen ziren beste hainbat ezagutu zituen, baita beste iparraldeko Txinako estiloak praktikatzen zituztenak eta hauek hanken erabilera erakutsi zioten, Wing Chun-ean hankak oso nibel bajuan lantzen baitziren. Taldeak demostrazio bat egiteko aukera izan zuen eta han Brucek, Seattle-en bere lagunik onenetakoa izango zen Jesse Glover ezagutu zuen.
Jesse beti egon zen arte martzialetan interesatua (Judo egin zuen), baina Bruce ikusi zuenean, berarekin entrenatzeko beharra sentitu zuen eta Brucek baiezkoa eman zion Jesse irakastearen proposamenari. Entrenatu zuten lehen tokia, Jesse Gloverren apartamentuko jantokia izan zen. Lehenengo aldi horretan, Brucek Kung Fu-az zekien guztia erakusteko eskatu zion. Jessek ez zuen lehenago irakasle batekin entrenatu eta zekien guztia James Yimm Lee-ren liburu batetik atera zuen. Brucek liburua erakusteko eskatu zion eta denbora batez begira egon ondoren, estilo hori Hung familiakoa zela esan zion eta berak lehenago noizbait erabili izan zuela, estilo hori oso ezaguna baitzen Hong Kong-en.
Beranduago, Jessek lagun batzuekin Kaliforniara joateko aukera izan zuen. Jesseren helburu nagusia James ikustea zen. Behin Oakland-en, Jamesen etxera joan ziren eta bera, idatzi zuen liburu batengatik ezagutzen zutela esan zioten. Honek barrura gonbidatu zituen eta segituan zekiena erakusten hasi zitzaien. Bisita hau oso garrantzitsua izan zen Brucen bizitzan, Bruce eta James ezagutzea erraztu baitzuen.
Seattle-en, Brucek beste ikasle bat onartu zuen, Ed Hart. Hau, Jesse Gloverren laguna zen eta horrela Bruce geroz eta ikasle gehiago onartzen joan zen, beraz, Jesse eta Ed-ek Bruce konbentzitu zuten bere klaseengatik kobra zezan. Berehala lokal bat bilatu behar izan zuten, segituan txikia geratu zitzaiena. Ordurako Taky Kimura ezagutu zuen bere lehen irakaslea izan zena Jun Fan Gung Fu Institute-ean, hau izan baitzen Brucek bere Kwoon-ari jarri zion izena.
Allan Joe, Jamesen ikaslea, Bruce bisitatzera joan zen. 1962 urtea zen eta Bruce filosofia ikasten ari zen Seattle-go unibertsitatean. Brucek Joe gonbidatu zuen Wing Chun teknika batzuk ikustera Ruby Chow-en jatetxearen atzean zuen entrenamendu txokoan. Allan harriturik geratu zen eta Jamesi esan zion beraz, Jamesek, Oaklandik Bruce-ri deitu zion bere Kung Fu-ko zerbait ea erakutsiko zion galdetzeko. Brucek onartu egin zuen, bere irakaskuntza zabaltzeko era on bat zela kontuan harturik. Aste bat beranduago Bruce Oaklandera joan zen, Jamesen etxean geratuz.
Bertan, Wally Jay ezagutzeko aukera izan zuen, berekin hainbat ezagutza trukatu zituen eta beste hainbat teknika ere erakutsi zizkion Wallyk. Jamesek bere garajea berak sorturik entrenatzeko gauzez beteta zuen. Bertan entrenatzen egon ziren eta Brucek hobekuntza batzuk erakutsi zizkion. Beranduagoko bidaia batean Brucek beste artista batzuk ezagutu zituen, denborarekin Estatu Batuetako ezagunenetakoak izango zirenak, Ralph Castri eta Ed Parker. Hauekin ezagutzak trukatu eta haien errespetua irabazi zuen. Hauek ezagutzea garrantzitsua izan zen Lee-ren bizitzan, Ed Parker izan baitzen Hollywood-era ateak ireki zizkiona.
Brucek Oaklandera bidaiatzen jarraitu zuen, James Lee-ri Wing Chun erakusteko eta bere bidaiak ere bertan pasa ohi zituen James-ekin. Seattle-eko taldeak handitzen jarraitzen zuen eta Taky Kimura geroz eta errespontsabilitate handiagoa hartzen joan zen, Brucen irakasle laguntzailea zen. Arrakastaren aurrean, bere irakaskuntza zabaltzea erabaki zuen eta Kalifornian gimnasio kate batekin ametsetan hasi zen, beraz, James-i Jun Fan Gung Fu Institute-ko agintari izatea proposatu zion Oakland-en.
Garai hartan, Jamesek Bruce liburu bat argitaratzea pentsatzen zuen. Probak prest zeudenean, Jamesek hots egin zion Oakland-era joan zedin eta aldi honetan, Bruce Taky Kimurarekin batera joan zen. Hirurak Jamesen garajean entrenatzen egon ziren eta Bruce harriturik geratu zen Jamesek zuen erreztasunaz.
Liburua segituan prest egon zen, Bruce Hong Kong-era bueltatu baina lehen bere familia bisitatzera eta Chinese Gung Fu, "The Philosophical Art of Self Defense" izan zuen izenburu bezala. Hong Kong-en bere irakasle izan zen Yip Man bisitatu zuen eta honek artearen historiari buruzko hainbat gauza kontatu zizkion berak ez zekizkienak. Brucek Yip zaharregia zela uste zuen baina segituan konturatu zen hori ez zela horrela Chi Sao praktikatu zuela jakin ondoren. Beranduago Bruce Seattle-era bueltatu zen bere irakaskuntzan jarraitzeko.
Seattle-era bueltatu zenean, hautaketarako eskutitz bat zuen eta armadara ea joan behar izango zuen pentsatzen hasi zen. James-i iritzia eskatu zien, nahiz eta zaila zen, kontuan hartuta armadan pertsona indartsuak nahi zituztela. Bruce hautaketara joan zen eta behin han harrituta geratu zen ezgaitua zela esan ziotenean: hankako arkua oso nabarmena zuelako, sortzetiko akats bat zuelako eta bista txarra zuelako.
Seattle-en Linda Emery izeneko neska bat ezagutu zuen. Brucek Kaliforniara bueltatzea pentsatu zuen gero, beraz Lindari berarekin ezkontzeko edo beretaz ahazteko eskatu zion. Lindak baiezkoa eman eta ezkondu egin ziren, egun horretan bertan Oakland-erantz abiatu ziren.
Bruce eta Linda, James Lee eta bere emaztearen etxean bizi ziren, Brucek ez baitzuen alokairu baterako dirurik, baina James oso gustura zegoen hauek etxean izanda. Azkenean lokal bat bilatzea lortu zuten beraien Kwoon gimnasioa irekitzeko eta halaxe egin zuten. Ez zen denbora asko pasa behar izan lehenengo bezeroak iritsi zirenerako.
Beranduago James Lee-ren emazteari minbizia detektatu zioten eta beraz Brucek, James gaizki senti ez zedin entrenamendu gogor bat jarri zion horretan pentsatzen ez egoteko.
Lee-k hainbat erronka jaso zituen bere bizitzan zehar baino horietako gutxi onartu zituen.
Bere ikasketetan, berekin ikasten zuen Yoichi izeneko mutiko batek, momentuan karateko zinturoi beltza zenak, begirada eta keinuekin enbarazu egiten zion eta ondoren erronkak jartzen zizkion Brucek Kung Fu demostrazioak egiten zituen bakoitzean. Momentu batean Brucek ezin izan zuen gehiago eta karatekari ea erronka bat proposatzen ari zitzaion galdetu zion, besteak baiezkoa erantzun eta beraz lokal batean saru ziren biak. Bertan borrokan aritu ziren 11 segunduz.
1964an, Brucek 24 urte zituela, Txinako ohiko komunitateak erronka bat proposatu zion Bruce-i, ez zutelako onartzen, Brucek txinatarrak ez ziren ikasleei irakastea. Erronka honek erabakiko zuen horixe. Data bat jarri zuten erronkarako eta egun horretan, Brucek San Frantziskoko mutil batekin borrokatu zuen.
Honi buruz hainbat bertsio daude. Batzuek diotenez Brucek hainbat puntzonaketa eman ondoren lurrean utzi eta ea nahikoa zuen galdetu zion hiru bat aldiz, besteak nahikoa zuela erantzun zuen arte.
Beste batzuek diote Brucek zartako batzuk eman ondoren, bestea gela osotik korrika hasi zela eta Lee-k atzetik jarraitzen ziola bizkarrean joka. Azkenean honek inguratu eta bestea errenditu egin zen.
Beranduago Brucek borrokak gehiegi iraun zuela konturatu eta bere forma fisikoa hobetzea erabaki zuen erresistentzia handiagoa edukitzeko. Beste alde batetik bere teknikak pixka bat aldatzen saiatu zen. Teknika aldatzean, izena ere aldatu zion eta Kung Fu-tik Jun Fan Gung Fu izena jarri zion, hiru urte beranduago Jeet Kune Do izena jarri ziona.
"Operación Dragon" grabatzen ari zirenean, Lee-ren azkenengo pelikula eta bera hil baina bi aste lehenago bukatu zutena, Fred Weintraub (produktoreak), Bob Wall (ko-protagonistak) eta Bolo Yeung-ek (ko-protagonista) kontatu zutenaren arabera, Bruce Lee-k kameren atzean, extra zirenekin erronkak izaten zituen. Behin extra horietako batek erronka bat proposatu eta nahiz eta Brucek jakin laneko denbora asko kenduko ziola onartu eta borrokan aritu ziren, eta bertan erakutsi zuen Brucek zein zegoen agintean.
1965eko otsailea, Lindak bere lehen semea izan zuen, Brandon, eta sei egun beranduago Li Hoi Chuen hil zenen, Bruce segituan joan zen hiletara Hong Kong-era. Seattle-era bueltan, Ed Parker-en dei bat jaso zuen Hollywood-en proba bat egiteko esaten ziona.
Aste bete beranduago Dozier, pelikulako ekoizle exekutiboak, deitu zion eta Bruce segituan joan zen Hollywood-era eta proba egin zuen. Hasiera batean beregan pentsatu zuten Charlie Chan detektibe txinatarraren semea izan zedin. Segituan sinatu zuen Brucek eta arte dramatikoko klaseetan hasi zen. Baina hau segituan bukatu zen Dozier-ek Bruce-i deitu zionean seriea eten egin zela esateko. Urte bete beranduago Brucek dei bat jaso zuen "The Green Hornet" izeneko telesailerako hautatua izan zela esateko. Behin kontratua sinatuta, bere gauzak bildu eta Los Angeles-era joan zen bere familiarekin.
James-i tristura handia eman zion Bruce joateak, baina honek zin egin zion ahal zuen guztetan joango zela bisitan berarekin entrenatzera. 1967an Brucek hirugarren Jun Fan Gung Fu Institute-a ireki zuen eta bere azkeneko Kwoon-a. Brucek ez zuen bizitzeko gimnasia behar eta beraz bere bezeroak kontu handiz aukeratu zituen, bakarrik artista eta espektakuluaren munduan ezagunak zituen jendea sartu zen bertan: Steve McQueen, James Coburn...
Ipar Amerikako produktora batek Kung Fu izeneko telesail batean parte hartzeko aukera eman zion, baina azkenean David Carradine izan zen paper hori egin zuena, foro estatu batuarretan ez baitzegoen ondo ikusia bera txinatarra izateagatik. 1971an Hong Kong-en bisitan zegoela, Raymond Chow produktoreak, bere proiektu zinematografiko batean parte hartzeko eskatu zion.
Momentu horretan, Hong Kong-era bizitzera joatea erabaki zuen eta Taky Kimura, James Lee eta Dan Inosatori bere aktibitateak ixteko eskatu zien eta gehiago ez erakusteko berak erakutsitako ezer esan zien. Hong Kong-en egin zuen lehenengo pelikula The Big Boss izan zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen segituan. Bruce-ek lortu daiteken onarpen gorenena lortu zuen film horrekin txinatar jendearen artean.
Berehala bere bigarren pelikula egin zuen, First of Fury izenekoa eta bertan Kung Fu-a Karate japonesaren gainetik erakusten zuten. Pelikula honekin lortutako harrakastak aurreikuspen guztiak gainditu zituen eta Bruce Lee arte martzialetako izar bihurtu zen.
1972an Way of the Dragon izeneko pelikula bateko zuzendaria, ekoizle laguntzailea, gidoilari eta aktore izan zen. Roman filmatu zuen Chuck Norrisekin batera eta Txinan izugarriko arrakasta izan zuen. Film hau arte martzialen klasikotzat hartzen da eta koliseoko borroka Bruce Lee-ren filmografia gogoangarrienetako bat da.
Urte berdinean, Wing Chun-ari dedikaturiko liburu baten editore teknikoa izan zen, bere ikasle James Yim Lee-k idatzitakoa. Liburuan txinatarrak diren pertsonen argazkiak bakarrik agertzen dira eta horien artean Ted Wong, Ip Man, Bruce Lee... zeuden.
Beranduago ekoizle estatu batuar batek Enter the Dragon pelikula garatzeko aukera eman zion, eta honekin Bruce Lee-k publiko estatu batuarraren artean betirako harrakasta lortu zuen eta hau bere obra hoberenetakoa izan zen. 1973ko apirilean bukatu zuten, bere heriotza baino 4 hilabete lehenago. Pelikula bi hilabete beranduago jarri zuten ikusgai eta izugarrizko harrakasta izan zuen.
1973an Lee-k bukatu gabe geratu zen pelikula batean jardun zuen. Bakarrik 40 minutu daude filmaturik Game of Death izeneko pelikulan, bere lagun Dan Inosanto eta Kareem Abdul-Jabbar-en ondoan. Kronologikoki hau bere azkeneko filma izango litzateke, bere goiztiarra eta polemikoa izan zen heriotzagatik. Filma bost urte beranduago bukatua izan zen Golden Harvest-engatik, Bruce-n bikoitz bat erabiliz eta 11 minutu gehituz hasierako grabazioari.
1973ko uztailaren 20an, Bruce bere lagun eta aktore Bettu Ting-en apartamendura joan zen bertan Raymond Chow produktorearekin Game of death pelikularen jarraipenaz hitz egiteko. Betty-ren etxean zegoela, Brucek izugarrizko buruko mina sentitu zuen ta Betty-ren ohean etzan zen, bere lagunak analgesiko bat eman zion etta honek inkontzientzia sakon batean utzi zuen, koman sartuz. Ospitale batera eraman zuten baina iadanik hilik zegoen.
Gaur egun, oraindik bere heriotzaren arrazoiak zein izan ziren seguru ez dakite. Hala ere, posibleena, epilepsia atake baten arazoren batengatik gertatu zela diote, eragin hau bere heriotza eta hogei urte beranduago arte ez zen jakin. Inportatntzi handiko Filkins medikuak ordea dio, hori ez zela horrela izan, erreakzio alergikoetan, inflamazioak eta beste gauza batzuk agertu ohi baitira. Honen ordez, Filkins-ek uste du Lee-k, ustekabeko bat-bateko heriotza izan zuela, epilepsia Sudep izeneko sindromearen eraginez.
Lee-k ia 33 urte zituen eta medikuek zihurtatu zuten, bere gorputzak ez zuela 18-20 urte biologiko baino gehiago erakusten. Duela gutxi esan da, bere heriotza buruko minak eragin zuen aneurisma batek eragin zuela eta azkenean heriotzera eraman zuela. Bere heriotzak Hong Kong-o jendetza harritu zuen eta hasiera batean informazioa faltsua izango balitz bezala hartu zen. Jakin da, heriotzaren aurretik Lee-k mareo batzuk izan zituela eta konortea galdu zuela behin baina geihagotan baina ondoron ondo jarri zela. Autopsiak demostratu zuen Bruce-en garuna inflamatu egin zela garezur kaxaren barruan konprimituz.
20.000 pertsona elkartu ziren Kowloon-go "Pompas funebres" fatxadaren aurrean bruce-en hilkutxa zegoen tokian. 40.000 dolar kostatu zitzaien brontzezko hilkutxa gaineko aldetik irekia zegoen. Jarraitu zuen hiletak izugarrizkoa izan zen Hong Kong-en. Lee-ren hilkutxa zegoen tokia zapaltzailea izan zen zegoen jendetza guztiarekin. Hong Kong-dik Seattle-era hilkutxa eraman behar zutenean, hilkutxa aldatu behar izan zuten, gainean kapa zuria, urdinez tintaturik baitzegoen, hezetasun edo kondentsazioagatik.
Capitol Hill-go (Seattle) Lake View hilobiratu zuten. Bere emazte Linda Emery-rekin (gaur egun Linda Lee Cadwell bezala ezagutua) 2 seme izan zituen: Shannon Lee eta Brandon Lee. Azken hau, bere karrera artistikoaren hasieran hil zen, The Crow pelikula grabatzen ari ziren bitartean izan zuen istripu batean.