Jean-Bertrand Aristide

Aristide Port-Saluten jaio zen. Port-au-Princeko ikastetxe salesiar batean eta Notre Dameko beste batean ikasi zuen eta bertan graduatu zen 1974an. La Vegan kurtso bat egin ondoren, Haitira itzuli zen psikologia eta filosofia ikastera. 1979an Ikasketak amaitu ondoren, Europara bidaiatu eta Italian ikasi zuen. Geroago, Kanadan eta Israelen ere ikasi zuen. 1983an Haitira itzuli eta apaiz salesiarra egin zen. Hainbat hizkuntza menperatzen ditu frantsesaz eta kreoleraz gain, esate baterako, ingelesa eta italiera.

Port-au-Princeko parrokia txiki bateko apaiza egin zen eta bertan "creole" ("Titide" o "Titid", Aristide txikia) ezizenarekin ezaguna egin zen. Aristide Haitiko eliza katolikoaren adar erradikalenaren liderra bihurtu zen, irrati nazional katolikoetan sermoiak emanez.

Lehendakaritza

1988an, Aristide salesiar ordenatik bota zuten. Salesiarren ustez Aristideren ekintza politikoek gorrotora eta indarkeriara bultzatzen zuten eta hori ez zetorren bat elizarekin. Horrela laikoa bilakatu eta bere ekintza politikoak indartu zituen. Hori baino lehenago, Jean-Claude Duvalier diktadorearen aurka agertu ondoren, gobernu militarraren kontra joan zen. Hilketa saiakera asko pairatu zituen, gehienak erregimenaren eskuadroiengandik. Hala ere, atentatu guztietatik irtetea lortu zuen eta horietako batek Henri Namphy diktadoreak bere kargua uztea ekarri zuen.

Nahiz eta Haitiko hauteskunde sistemaren aurka egon, lehendakaritzara aurkeztu zen eta botoen %60a baino gehiago lortu zuen. Bere lehendakaritza oztopoekin hasi zen, izan ere, Roger Lafontantek (Defentsarako ministro ohia) kolpe militarra jo zuen, baina arrakastarik gabe.

1991ko otsailaren 7an egin zen lehendakari. Demokratikoki aukeratutako Haitiko lehen lehendakaria zen. Ez zuen harreman ona eduki ejerzitoarekin eta handik zazpi hilabetetara, Raoul Cedras generalaren agindupean eta AEBren diru laguntzarekin, talde militar batek kargutik bota zuen. Orduan Venezuelara erbesteratu zen eta gero, berriz, Washingtonera.

Raoul Cédras generalak diktadura sendo bat ezarri zuen. Nazioarteko komunitateak boikot egin zuen bere aurka. Komunismoaren porrotaren eta Gerra Hotzaren ondoren, Estatu Batuek ez zuten beharrezkoa ikusi eskuineko dikatdurei laguntzen jarraitzea eta nazioarteko bilera askoren ondoren, 1994an Estatu Batuen laguntzarekin Haitira itzuli zen eta berriz ere boterean jarri zen.

Aristideren lehendakaritzarekin argi geratu zen Estatu Batuek Haitiko barne administrazioan zeukaten interesa.

Urte bat geroago, armada desgin eta 500 kideko polizia talde eraginkor bat sortu zuen. 1995eko abenduan, René Prévalek (Aristideren lagun eta kolaboratzailea) hauteskundeak irabazi eta lehendakaritza ordezkatu zion. 2000. urtean Aristidek berriz ere hauteskundeak irabazi zituen emaitza bikain batekin (botoen %91,69).

Huteskunde hauek kritika gogorrak jaso zituen Estatu Batuengandik, oposizioarengandik eta Aristideren gertuko politikari batzuengandik. Euren ustez, biztanleriaren %10k soilik botatu zuen.

Hirugarren lehendakaritza

Bere hirugarren lehendakaritzan, 2001etik 2004ra, ezkerrera hurbiltzen joan zen. Kubarekin harreman diplomatikoak berregin zituen eta Hugo Chávezen Venezuelara gerturatu zen. Honek Estatu Batuen eta Otto Reichen haserrea eragin zuen.

2003ko azaroan, Haitiko Konferentzia Episkopalak plan bat proposatu zuen bertako krisi politikoa konpontzeko. Elizaren proposamenak 9 kidez osaturiko kontseilua azaltzen zuen Estatuko buruzagiarekin lankidetzan jarduteko. Arsitidek proposamen hori onartu egin zuen, baina oposizioak ez.

Hilabete berean, oposizioko militanteek AEEren egoitza okupatu zuten denbora laburrez Port-au-Princen eta AEEren misioen amaiera eta honek Haititik alde egitea eskatu zuten. Altxamendu honen eraginez, 2003ko azaro amaieran André Andy Apaid Junior empresaria atxilotua izan zen.

Apaid "184ren taldea" izeneko oposizioaren koalizio bateko bozeramailea egin zen. Taldeak ez zuen lider zehatzik. Koalizio honek boikot egin zion kongresuari eta horrela, presio handia egiten hasi ziren Aristidek bere kargua utz zezan.

2004ko urtarrilaren 2an, Alderdi Demokratikoak transizio Gobernu baten sorrerarako proposamena egin zuen hauteskundeak saihestuz, izan ere, ez zuten inolako aukerarik irabazteko. Hotel batean egindako konferentzian, kazetariez inguraturik, André Andy Apaid Junior oposizioaren liderrak protesta egin zuen. Bere esanetan, Aristide ordezkatu nahi zuten kontseiluko beste kideren batekin. Lehendakari berri horrek ministro bat aukeratuko zuen, baina hauteskunde demokratikorik gabe.

Denbora horretan oposizioko bi talde armatu sortu ziren: Artibonitoko Erresistentzi Frentea, nahiz eta hasieran Aristideren aldekoak izan, "Kanibal Ejerzitoa" izenez ezagutua. Euren buruzagia, Amiot Métayer hil zutenean, izena aldatu eta oposiziora pasa ziren. Beste taldea Ejerzito Berria zen, Guy Philipperen agindupean eta militar ohiekin osaturik.

Guy Philippe

Talde armatuek hiri garrantzitsuak hartu zituzten: Gonaïves (2004ko otsailaren 5ean) eta Cap-Haïtien (2004ko otsailaren 11n), nahiz eta errepresio handia egon Poliziaren aldetik.

2004ko otsailaren 29an Aristide Boniface Alexandrerengatik ordezkatua izan zen. Honek eskakizun bat egin zien Nazio Batuei. Uztailetik aurrera MINUSTAH ezarri zen, Nazio Batuen misio bat.

Aristideren irteerari buruz kontraesan handia dago, izan ere, oposizioko partiduek esaten zuten berak egin ziola uko karguari gobernuaren aurkako protestak zirela eta. Oposizioak Aristideri «elkarrizketatzeko aukera eza» leporatzen zion. Horrez gain, Poliziaren errepresioa eta talde armatuen finantzaketa leporatzen zion.

Estatu kolpearen ondoren, Afrika Erdiko Errepublikara joan zen. Maiatzaren 31n, Hegoafrikara bidaiatu zuen.

2011ko urtarrilaren 31n, estatu kolpea eta zazpi urte beranduago, gobernu haitiarrak ateak iriki zizkion Aristideri itzulera gauzatzeko.

2011ko martxoaren 18an Aristide Haitira itzuli zen.