Walburga

Biografia

Heidenheim-eko Walburga, 710ean jaio zen eta 779an hil. Beneditar erlijiosoa izan zen, misio anglosajoiaren kide. Misio hau, Heidenheim-eko(Alemania) komentuak zuzendu zuen. Moja hau,historian zehar izen ezberdinak hartzen joan da, hala nola, Valburga, Valborg, Walburg, Walpurga, Waltpurde, Valpurgis eta Vauborg.

Walburga, Ingalaterrako Wessex herrian jaio zen, lehen esan bezala, 710.urte inguruan. Batzuek esaten zuten, "San Ricardo el Sajón"-en alaba zela eta Winna izeneko neska baten ahizpa ere bai. Azken hau, San Bonifacio germaniar apostoluaren alaba zen.

Beneditar honen aita Erromako erromerira joan zenean, bere bi anaiekin batera( San Willibaldo eta San Winibaldo), Walburgak, momentu horretan hamaika urte zituen, ondorioz, Wimborne izeneko abadesaren eskuetan gelditu zen. Hogeita sei urte pasa zituen komentu ingelesean sartuta. Bertan, Alemaniako misiorako prestatzen jardun zen. Winborne-ko komentuan jasotako hezkuntzari esker, beranduago, bere anaia Winibaldoren bizitza latinez eta Willibaldoren Palestinako bidaiak idatzi ahal izan zituen. Horrela, Walburga, Ingalaterra eta Alemaniako lehenengo idazle bihurtu zen.

Urte bat beranduago, bere aita, Italiako Lucca herrialdeko Ricardo erregea, hil zela jakinarazi zioten. Bitartean, San Bonifacio, elizaren oinarriak ezartzen ari zen Germanian. Walburgak, Württemberg-era bidaiatu zuen, San Bonifacio zaindu ahal izateko. Denboraldi horretan moja egin zen eta Heidenheim-eko komentuan bizitzen hasi zen. Komentu hau, bere anaia San Willibaldo-k eraiki zuen. Gaur egun Weißenburg-Gunzenhausen izenez ezagutzen den auzoan zegoen. Honen ondoko auzo batek, Eichstätt izena zuen, Bavierako estatu federalean zegoena. Garai hartan, zona hori inperio frantsesaren barruan zegoen.

Kanonizazioa

Bonifacio misiolari guztietatik lehena izan zen emakumeei lagutza eskatzen. 748.urtean, bere eskaerari erantzunez, Tetta abadesak, Santa Lioba eta Walburga Germaniara bidali zituen beste moja batzuen artean. Portu britainiarretik irtetean, klima ona zegoen, baina bidaian zehar ekaitz harrigarri batek harrapatu zituen. Walburga belaunikatu eta errezatu egin zuen, bat-batean, itsasoa baretu egin zen. Kontinenteko portura iristean marinelek ikusi zuten miraria kontatu zuten. Ondorioz, Walburga begirunez hartu zuten leku guztietan.Ambereseko elizan usadio bat dago. Usadio horrek esaten du, Walburga bere Alemaniarako bidea egiten ari zela, denboraldi bat pasa zuela bertan. Hiriburuko elizarik zaharrena da eta gaur egun, Santa Walburga izena hartu du. Bertan, mojak errezatzen zuela uste den haitzulo bat kokatzen da. Eliza honetan, gertaera katolikoak eman aurretik, Walburga santuaren festa ospatzen zen lau urtez behin.

Maguncian, moja, bere anaia san Willibald eta osaba Bonifacio-rekin bildu zen. Denbora batean Bischofsheim-en santa Liobaren kargu egon ondoren, Heidenmeim-eko abadesa izendatu zuten. Honela, bere gogoko anaiaren ondoan egon ahal izan zuen. Honek, monasterio bat gobernatzen zuen bertan. Anaia hiltzean, Walburgak hartu zuen haren monasterioa. 776.urteko irailaren 23an, beste anaiarengana joan zen bestearen hautsak eramatera. Biak batera konturatu ziren euren anaiak utzitako ondasunak egoera onean zeudela, hots, ez zeudela erdoiluta.

Urte batzuk pasatakoan, Walburga gaixotu egin zen eta Heidenheim-en hil zen 779.urteko otsailaren 25ean. Gaur egun, egutegi katolikoan egun horretan ospatzen da bere festa. Nahiz eta, munduko zenbait lekuetan, hala nola, Finlandian, Suedian eta Alemania hegoaldean festa hau maiatzaren 1ean ospatu, ondasunak mugitu zituen egunean.

San Wilibaldok, Walburgaren hilobia bere anaiarenaren ondoan jarri zuen. Honek 786.urtera arte bizi iraun zuen. Hil ondoren, Walburgarenganako begirunea itzaltzen joan zen eta hilobia hondatzen hasi zen.

870.urte inguruan, Eichstadt-eko gotzainak Heidenheim-eko eliza eta monasterioa konpondu behar zirela agindu zuen, izan ere, monasterioa ia erorian zegoen. Gotzainak esan zuen Walburga agertu zitzaiola eta mehatxatu egin zuela, langileek bere hilobia irekitzeagatik. Beraz, Walburgaren hondarrak Eichstadt-era eraman zituzten 870eko maiatzaren 1ean. Horrela, moja santu izendatu zuten eta bere hondarrak, Santa Cruz-eko elizara eraman ziren, gaur egun Sta Walburga izena hartzen duena. 893.urtean, Erchanbold gotzainak, hilobia ireki zuen bere gorputz atal bat opari bezala Liubulari emateko,hots, Monheimeko abadesari. Ireki zuenean, Walburga olio zoragarri batez estalita zegoela ikusi zuen.

Gotzainaren adierazpenen ondorioz, Walburga Elaephori izeneko talde batean kokatu zuten, hau da, olioa sortzen duten jainkoen artean. Bere gorputz atal batzuk, hiri ezberdinetara banatuak izan ziren, hala nola, Colonia, Amberes eta Furnes. Gainera, bere olioa munduko leku guztietara bidali zen.

Mirari eta kondairak

IX.mendeko kondaira batek honako hau kontatzen zuen: Neska gazte batek izugarrizko gosea izan ondoren, elikagai solidoak ukatzen hasi zen eta esneki produkutuak botatzen. Denbora laburrera, jateari utzi zion. Beraz, Bavariako santutegira eraman zuten eta bertan Santa Walburgak sendatu zuen mirariz.Urte batzuetara, Walpurgis izeneko olioa saltzen hasi ziren Europa osoan zehar. Jendeak esaten zuen, hilobitik olio hori ateratzen hasi zirela Walburga lurperatu eta handik gutxira, 779 inguruan. Likido hau saltzen zutenek esaten zuten, olio horrek sorginengandik babesten zintuela.

"Walpurgis"-eko gaua

Purifikazio eta defentsarako eta Walburgarekin lotzen zen beste erritu bat, botere gaiztoen aurka pizten ziren suak ziren. Su hauek, apirilaren 30eko gaua eta maiatzaren 1eko goizaren artean pizten ziren.Walpurgiseko gau pagano hau, Walburgaren festaren aurreko gauan ospatzen jarraitzen dute. Denboraldi horretan ospa dezakete sorginek euren festa paganoa, egunsentian kanporatuak izango direlako.Wolfgang Goethe idazle alemaniarrak, Fausto izeneko bere lanean, Walpurgiseko gau hori zehatz eta mehatz deskribatu zuen.

Jainkosa paganoa

Urteetan esan izan da, Walburga, Teutoiek Walpurgis deitzen zuten jainkosaren krisitianizazio bat dela. Zeltek berriz, Eltane deitzen zioten eta erromatarrek Flora. Birjintasunaren, osasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa zen. Ezkontza monogamoa gorrotatzen zuen, horregatik, bikoteak ez ziren sekula maiatzean ezkontzen, ekainera arte itxaroten zuten.