Pier Vittorio Tondelli (Correggio, 1955eko irailaren 14a - Reggio nell'Emilia, 1991ko abenduaren 16a) italiar idazlea izan zen. Laurogeiko hamarkadako idazle
Txikitatik jakin-min handia izan zuen irakurketan, sarritan joaten zen herriko liburutegira. Coreggio lizeoan ikasi zuen eta mugimendu katolikoen aldeko militante aktibo bat izan zen. Bere lehen elkarlan idatziak lekuko argitalpenetan argitaratu ziren. Lehen aldiz ospera eraman zuen lana Antoine de Saint-Exupéry-ren printze txikia-ren antzerki bertsioa izan zen, antzezlana bere eskolan antzeztu zuten.
Bigarren mailako hezkuntza amaitu ondoren, 1974an Boloniako Unibertsitatera joan zen, arte, zientzia eta ikuskizunen diziplina lantzera. Unibertsitate horretan Umberto Eco bezalako pertsona famatuak irakasten zuten. Hainbat jarduera kulturaletan izan zen partehartzaile, irrati eta antzerki kooperatibetan esaterako. 1976ean haren eskolako antzerki batzordean sartu zen. Lotta continua (borroka jarraia) irakurtzen hasi zen, mugimedu politikoen egunkaria, ezker muturreko ideologiei buruzkoa zehazki.
Altri libertini (1980)
1980an Feltrinelli argitaletxeak Tondelliren lehen liburua argitaratu zuen: Altri libertini (Beste libertino batzuk). Obra, pasarteka kontaturiko eleberria zela zioen. Halere pasarteetako bakoitzak bazuen autonomia adina ipuintzat hartzeko. Honen salmenta izugarria izan zen, kritikak berotasun handiz jaso ez zituen arren. Idazleak esan zuenez, liburu igarokor bat besterik ez zen hura, modaren fruitu. Liburua hizkuntza literario konplexuz zegoen idatzia. Klase altukoen kultura eta toxikomano eta prostituzioko argot jargoia ezarri zituen, horrez gain hainbat deskribapen pornografiko ere erantsi zituen, zehatz eta xehetasunekin azaldua. Argitalpenetik hogei bat egunera, hirugarren argitaldia salgai zegoenean, L´Aquilako epaile batek liburu guztiak liburu-dendetatik kentzeko agindua eman zuen eta gainera, Tondelliren aurkako epaiketa bati eman zion hasiera; lizunkeria eta moral publikoari irain egiteagatik.
Acci soldaduaren egunerokoa (1981)
1981eko otsailean, soldadutzan zegoen bitartean, Acci soldaduaren egunerokoa argitaratu zuen, Il Resto del Carlino (boloniarra) eta La Nazione (florentziarra) egunkarietan. Bertan, eleberri moduan, bere bizitza militarra kontatzen du. Armadan lizentziatu ondoren, Boloniara bueltatu zen eta han zegoela, Linus aldizkarian parte hartzen hasi zen. Orduantxe hasi zuen bere laguntasun handia Francois Wahl-ekin, ondoren hau, Pierren ekoizpen literarioko erreferente nagusi bilakatuko da. 1982ko ekainean eleberri berri bat argitaratu zuen, Pao Pao (Feltrinelli argitaletxea), bertan Acci soldaduaren egunerokoan argitaratutako oroitzapenak lantzen ditu berriro. Dinner Party-n ere egin zuen lan, bere bertsioa 1984koa da.
Rimini (1985)
1985ean Bompiani argitaletxeak Tondelliren Rimini obra argitaratu zuen. Salmentak ugariak izan ziren, baina hoztasunez jaso zuten kritikak zirela medio. Liburu hau zinemara eramatea ere pentsatu zuen gazteak, baina proiektuak ez zuen emaitzarik izan eta atzera bota zuen Carlo eta Enrico Vanzinak egin zioten eskaintza ekonomikoa. Denbora gutxira, Progetto Under 25 (25 urteetik beherakoentzako proiektua) sortu zuen, idazle gazteei idaz munduan ateak irekitzeko asmoz. Linus aldizkariaren sostengua izan zueneta ekimen honi esker autore handiak ezagutaraztea lortu zuen; horien artean Gabriele Omagnoli, Giuseppe Culicchia eta Silvia Ballestra. Espiritu berberarekin, geroago Mondadori argitaletxearen Mouse to mouse proiektuan parte hartu zuen, bertan gizarte eta idazketako aldaketak islatu nahi zituzten.
Atzerrira maiztasunez bidaiatzeari ekin zion, bereziki Paris, Amsterdam eta Berlin.
Biglietti agli amici (1986)
1986an Biglietti agli amici argitaratu Baskerville izeneko boloniar argitaletxe txiki batean. Argitaldi ia sekretua izan zen, ez zen iritsi jendearengana, autoreak horrela nahi izan zuelako.
Logela bananduak (1989)
1989an Logela Bananduak eleberria argitaratu zuen Bompiani argitatletxearen eskutik, heldutasun aroa irudikatzen du. Oinarri autobiografikoa ere dauka, ez hori bakarrik, gainera, Leo pertsonaia (bikotea galtzen duen idazle arrakastatsu homosexuala. Bikotea, Thomas, musikari alemaniar gaztea) Tondelli bera dela pentsatzen dute. Obra handi honek, bere identitatearen porrota adierazten du. Pieza nostalgiko bat da, hogeita hamar urteko gazte batek idatzia, jada hain gazte sentitzen ez dena eta atzera begiratzeko beharra duela, modu ezberdin batera.
Un weekend postmoderno (1990)
1990ean bere lehen antologia azaleratu zen, Un weekend postmoderno izenarekin eta Fulvio Panzerirekin egina, elkarlanean. Laurogeiko hamarkadan zentratuta, Tondellik moda artistiko ezberdinak aztertzen ditu, musikal eta literarioez gain. Beharrezko liburua izan zen garai hartako irakurkeentzat, bertan estalgabetu baitzituzten Carlo Cóccioli bezalako autore marjinal edo ahaztuak (Mexikora emigratu behar izan zuen, homosexuala zelako).
1991ko uda amaieran, Reggio Emilioko Hospitalean sartu zuten, HIESA zela eta, ezkutuan mantentzea erabaki zuen gaixotasuna. Lau hilabete ondoren, hil egin zen, abenduaren 16ean, 36 urte zituela. Canoloko hilerrian dago lurperatuta, Correggioko alkate-auzo txiki bat.