Gregorio García de la Cuesta

Gregorio García de la Cuesta y Fernández de Celis (1741ko maiatzaren 9a, La Lastra, Tudanca, Kantabria - 1811ko azaroaren 26a, Palma Mallorcakoa) Espainiako Independentzia gerran parte artu zuen jeneral espainiarra izan zen.

Lehen urteak

La Lastran, Kantabrian jaioa, eta nobleza txikiko familia batetik etorria, de la Cuesta espainiar armadan sartu zen 1758. urtean Errege Guardiaren parte gisa. Lehen Koalizioko gerran lortu zituen garaipen batzuk, Saint-Féréolekoa bezala, non Mariskal Nagusiaren maila lortu zuen. 1793ko abenduaren 20ean Saint-Elmetik, Port-Vendresetik eta Collioueretik bota zituen frantsesak, baina intriga politikoak eta erretreta militarrak armadan gora egitea ekiditu zioten momentuz.

Hala ere, Espainian sufritzen ziren urduritasunagatik, 1807an Napoleonen soldaduen sarrera eta 1808an hauen espantsioa zela eta, Gaztelako Kapitain Generala-Presidentea izendatu zuten Valladoliden, maiatzaren 31ko gertakariak eta gero, non hiritarrek Fernando VII.a aldarrikatu zuten errege bezala, izen-emate jenerala, armak eta agintari baten izendatzea eskatzeaz gain.

Cabezoneko bataila

Herriaren nahiak bultzatuta, de la Cuestak presaka antolatu zuen armada bat, frantsesen kuarten nagusia Burgosen baitzegoen. Burgosera ekainaren 4ean iritsi zen Valladolideko altsamenduaren berria, eta horregatik, Bessìeres mariskalak lehentasuna eman zion de la Cuesta garaitzeari, Frantzia eta Madrilen arteko komunikazio-bideak eten ez zitezen. Honen ondorioz, Merle eta Lasalle jeneralen tropak La Montañatik desbideratu zituzten de la Cuestari aurre egiteko, ekainaren 11n Dueñasen batu eta gero.

De la Cuestak 4.700 miliziano, 300 zaldun eta 4 kanioi lortu al izan zituen, eta "Ejercito de Castilla" izena jarri zion. Bestalde, frantses armada, Lasalle jeneralaren agindupean, 9.000 soldaduk osatzen zuten.

Ekainaren 12an de la Cuestaren tropak Cabezón de Pisuergan zabaldu ziren, zubiaren eta Burgoseko bidearen artean, frantsesak parean zituztelarik. Baina bere milizianoen berotasunak eramanik, de la Cuesta zubia gurutzatu zuen, bikoizten zuten tropei aurre egiteko. Azkenean, Lasalleren zaldun beteranoek de la Cuestaren milizianoak zapaltzen dituzte, eta frantsesek Valladoliderako bidea libre aurkitzen dute.

Joaquín Blakerekin bilera

Cabezoneko bataila eta gero, de la Cuesta Gaztela mendebaldera erretiratu zen, eta bertan Leon, Zamora eta Asturiasetik zetozen tropekin, eta Galiziatik zetozen Blaken tropekin batu

zen. Valladoliderantzeko eraso ausartegi batek frantsesen kontraeraso bat ekarri zuen, eta Blake eta de la Cuesta garaituak izen ziren Medina del Riosecoko batailan, zeinetan de la Cuestak ez zituen bere tropak zabaldu, antolaketa eta komunikazio arazoak zirela medio.

Sevillako Juntarekin negoziaketak eta gero, de la Cuesta Espainiako Armadaren Komandante-buru izendatu zuten denbora gutxiz, baina gero kargugabetua eta atxilotua izan zen intriga politikogatik.

Madril galdu eta gero, Somosierrako porrotaren ondorioz, Espainiaren egoera gero eta okerragoa zen, eta de la Cuestari Extremadurako Armada berregitea agindu zioten, hegoaldeko muga egonkortzeko. Baina behar aina tropa lortu zituenean erasora pasa zen, garaipen bat lortuz azkenik, eta 1809ko urtarrila eta otsailaren artean Badajozeko probintzia guztia birkonkistatuz.

Burokraziaren geldotasuna zela medio, de la Cuestak baztertuak ikusi zituen bere jaki eta errefortzu eskaerak, eta frantsesek, hori aprobetsatuz eraso bat antolatu zuten, Medellineko bataila ekarri zuena, non de la Cuesta zauritua izan zen eta Extremadurako Armadaren erdia suntsitua.

Ingelesekin elkartzea

Medellingo bataila eta gero, de la Cuestaren tropak Wellington jeneral ingelesaren tropekin batu zire, eta elkarren artean Talaverako bataila prestatu zuten, naiz eta ez oso ondo eraman. Talaverako garaipenagatik Wellington Talavera de la Reinako bizkonde izendatu zuten, eta de la Cuestari Karlos III.aren Gurutze Handia ezarri zioten. Hala ere, garaipen hori eta gero, zenbait porrot sufritu zituen armada espainolak, de la Cuestaren aurkarien poztasunerako.

Dimisioa eta heriotza

Bere aurkarien erasoak zirela eta, 1810. urtean dimititu egin zuen, Eguia jeneralari postua utziz, eta Mallorcako irlara joan zen, non urrengo urtean hil zen. Bere gorpua Mallorcako Palmako katedralean dago hilobiratuta, non urrengo epitafioa irakur daiteke:

MUY EXCELENTISIMO SEÑOR

GREGORIO GARCIA DE LA CUESTA

GENERAL DE LOS EXERCITOS

Y DEL REINO DE MALLORCA

PRESIDENTE DE SU REAL AUDIENCIA

Y DE LA JUNTA SUPERIOR

CABALLERO GRAN CRUZ DE

LA DISTINGUIDA ORDEN DE CARLOS III,

REGIDOR PERPETUO DE LA VILLA

DE MADRID Y SOCIO BENEMERITO

DE LA REALES SOCIEDADES

MALLORQUINA Y CANTABRICA

MURIO EL 26 DE NOVIEMBRE DE 1811