BBVA

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) 2000. urtean, Bilbao Vizcaya eta Argentaria banketxeek eginiko bateratzearen ondorioz sorturiko bankua da. Aurretiaz, Banco de Vizcaya eta Banco de Bilbao 1988. urtean batuak ziren. Egoitza soziala Bilboko San Nikolas plazan duen arren, egoitza operatiboa Madrilen kokatuta dago. Gaur egungo bankuaren zuzendaritzak gero eta dibisio eta departamentu gehiago ari da eramaten Madrila.

Etekin gehien lortzen dituen euskal enpresa da, 3.806 milioi euroko irabazia izan zuen 2005ean. Nazioarte mailan eginiko inbertsioak direla eta, gaur egun, etekinaren gehiengoa Amerikatik dator, bereziki Mexikotik. 2005. urtean Italiako Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko saiakera egin zuen, baina azkenik BNP Paribas banku frantziarrak BNLgatik gehiago ordaindu eta bankuaren jabe egin zen.

2004tik aurrera BBVAK Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuetan duen presentzia areagotu du bertako banku batzuk erosita.

107.000 langile inguru ditu, 47 milioi bezero gutxi gora-behera munduan zehar banaturik eta 1 milioi akzionista inguru.

Historia

BBVA 1999an sortu zen, bi banku indartsu batu zirenean:

Banco Bilbao Vizcaya (BBV), 1988an sortua, hauen baturaren bitartez:

Banco de Bilbao, 1857an Bilbon fundatua.

Banco de Vizcaya, 1901ean fundatua, Bilbon.

Argentaria (Corporación Bancaria de España),1991n sortutako eta1993 eta 1998 bitartean pribatizatutako entitate publikoa, jabetza publikoko banku desberdinen fusioaren bitartez eratua, artean nabarmentzen den:

Banco Exterior de España

Caja Postal de Ahorros

Banco Hipotecario de España

Banco de Crédito Local

Banco de Crédito Agrícola BBV-aren eta Argentaria-ren arteko fusioa egin zenean, taldeko beste entitate batzuk ere bat egin zuten, hala nola, Banco de Alicante, Banco del Comercio edo Banca Catalana.

Administrazioa

Administrazio Kontseilua

Kontseilaria

Susana Rodríguez Vidarte

Kirol-babesak

Futbola

Bankuak 2008/09tik Espainiako futbol ligako lehen maila babesten du. «Munduko liga hoberena» izena hartzen duenak, lehen aldiz aldatu zuen izena BBVA Liga deituaz, hiru urteko babes-akordio bat ezarriz LFPrekin, ondoren 2013ra luzatu zutena. 2006/07 urtetik Espainiako futbol ligako bigarren maila edo Adelante Liga ere babesten du, bankuaren esloganari aipamena eginez.

Argentinan 2012tik, gehien ohoratuak diren bi klub handiren babeslea da: urtarriletik Club Atlético Boca Juniors-ena eta uztailetik Club Atlético River Plate-ena, biek "BBVA" logoa kamixeten aurrealdean erakutsiz.

Saskibaloia

2010 urtetik, NBA babesten du, proiekzio eta segimendu gehien duen kirol-liga internazionalki. Babes-akordioa 100 milioi dolarretakoa da denboraldi bakoitzean, lau urtetakoa dela jakinik iraunaldia eta NBA-ren banku ofizial bezala kontsakratzen da.

Akzionistak

2011ko abenduaren 31ra harpidetutako BBVAren kapital soziala ia 5 mila milioi akzionistez ordezkatuta dago, denak klase eta serie berekoak.

Bankuak 2010 bukaeran publikatutako datuen arabera, akzioak inbertitzaile txikien artean banatuta daude. Inveravante Inversiones Universales elkarteak akzioen %20,07 ditu, akzionisten %46,7 ez dira Espainian bizi eta hemengoen artean %40,5 partikularrak dira. %5,9 inbertsore instituzionalak, %5 finantza-entitateak eta %2,5 langileak dira.

Partaidetzak