Buzz Aldrin

Buzz Aldrin (Edwin Eugene Aldrin, Jr. Glen Ridge, Nueva Jersey, 1930ko uztailaren 20an jaioa) ingeniari, zientzia doktore, AEBetako koronel eta NASAko astronauta erretiratua da. Apolo 11 misioko eginkizun legegilean bigarren pertsona izan zen ilargia zapaltzen. "Buzz" izenaren jatorria haurtzarotik dator; bere arrebak "brother" (anaia ingelesez) arazoak izaten zituen ahoskatzen, "buzzer" bezala, eta orduan Buzz izatera moztu zuten. Aldrinek legalki aldatu zuen bere izena Edwin Eugene a Buzz izatera 1988an. Baita ere "Rendezvous doktore" (topaketa laguna) ezizena ere jarri zioten beste astronautek, bere doktore tesiak orbital topaketen inguruan egin baitzituen.

Biografia

Aldrinek West Pointeko Akademia Militar batean hartu zuen parte, eta Estatu Batuetako Aireko Indarrera sartu zen, non piloto izateko entrenamentuak jaso zituen 1951an. Aldrinek F-86ko hegazkinen borrokako 66 misioetan egin zuen hegan Koreako Gerraren zehar, bi MiG-15 lurrera botaz. Bere ezizenaz ezagutzen zuten guztiek, "Buzz", Aldrin oso garrantzitsua izan zen Apolo Programaren lorpenean, non Estatu Batuarrak ilargira iritsi ziren 1969an, propagandarako garaipena lortzen Sovietarren kontra espazioko karreran.

Aldrin astronauta bihurtu zen NASAko 14 astronautako hirugarren taldea aukeratzeko garaian zehar 1963ko urrian. 1966ko azaroaren 11an espaziora hegan egin zuen Gemini XII ontzian, lau egungo bidai bat 59 aldiz orbitatu zuen Lurraren inguruan, arrakastaz bukatuz Gemini Programa. Egin zuten astronauten selekzioa egokia zen, eta Aldrin garrantzitsuenetariko bat izan zen, lanean Gemini Proiektuan zehar ontzien akoplamenduaren arazoan lurreko edo lunar orbitan. Entrenamendu horiek ez baziren egiten Apolo misioak inoiz ez ziren beteko. Aldrinek doktoretza astronautan Massachusettseko Institutu Teknologikoan. oso ondo zegoen sailkatua lan horretarako, eta jarrera intelektualek segurtatu zioten lana bukatzea gogo handiekin.

Sistematikoa eta industriala, Aldrinek herramientak garatzeko, bilera egiteko beharrezkoak diren prozeduretan eta akoplamendu espazialean egin zuen lan. Aldrin, baita ere, garrantzitsua izan zen beharrezko metodoak jartzeko astronautak beraien ontzietatik kanpo burutuko zituzten jardueretarako. Hau izan zen beste aurrerapen tekniketako bat Apoloren arrakastarako.

Aldrin tripulatzaile pilotu izateko aukeratu zuten Apolo XI misioan. Horrela 1969ko uztailaren 21ean lehengo John F. Kennedy presidentearen agindua bete zuten, lehenengo Estatu Batuarrak 1960ko hamarkadaren aurretik Ilargira bidaltzea esan baitzuen.

Aldrin bigarren pertsona izan zen Ilargia zapaldu zuena misioko komandantearen ondoren, Neil Armstrong, eta biek 20 ordu inguru pasatu zituzten Ilargiko azaleran beraien komando modulura itzuli aurretik, non Michael Collinsek itxaroten zieten itzulerako bidaia egiteko. Ontzia eta bere exploradoreak 1969ko uztailaren 24an itzuli ziren Lurrara. Ilargira iristeakatik arrakasta izan arren, Aldrin depresioan erori zen itzuli bezain laister eta hilabete batzuk geroago alkoholarekin arazoak izaten hasi zen 1970ean inguru.

1971an, errekuperatu ondoren, Aldrin Aireko Indarrera itzuli zen hortik urte batera erretiratzeko. Bi liburu garrantzitsu idatzi zituen bere jardueren inguruan Estatu Batuetako programa espazialean. Return to Earthean (1970), Aldrinek Apolo XI hegaldia gogoratzen du. Men from Earthean (1989), Estatu Batuarren eta Sobietar Batasunaren karrera espazialaren inguruan eztabaidatzen du.

Buzz programa espazialeko analista garrantzitsua izan da 1960ko hamarkadakoa. Bere kideak ez bezala, bera izan zen ikusgaiena komunikabideetan; unibertsitateko hitzaldietarako, elkarrizketetarako, eta baita Martera etorkizunean egingo zituen bidaien hitzaldietarako. Gaur egun, Los Angelesetik gertu bizi da, Kalifornian.

Bidai historiko honen ondoren, bere ikaskideekin batera saritua izan zen herrialde desberdinengatik, hainbat apaingarri jasoz, horien artean Medal for Freedom Estatu Batuetako presidentearengatik, Distinguised Service Medal NASArengatik, edo Air Medal.

Depresio batzuen ondoren, alkoholean murgildu zen, zaletasunetik ateratzea lortu du eta hitzaldiak ematen segitzen du bere ilargiko esperientziaz eta zientzia fikziozko liburuak idazten. Bere esaldi eztabaidatsuenetako bat hau izan zen: "Ilargira iritzi baginen ez zen izan ikasteko ezta ere lurzoruaren laginak biltzeko, baizik eta Rusoei abantaila ateratzeko karrera espazialean. Beste guztia bigarren planoan gelditu zen..."

American Institute of Aeronautics and Astronauticsek ohorezko kidea da eta espazio anezka proiektuaren diseinurako zehaztapenetan lan egin du.

1970ean bere omenez erabaki zen berriz bataiatzea Aldrin bezala Mare Tranquillitatis hegoaldean dagoen krater lunar batean. Krater hau "Sabine B" bezala ezagutzen da.

2012an kameo bat egin zuen 6. denboraldiko 5. kapituloa ixtean The Big Bang Theory seriean, bere burua ordezkatuz umeei karameloak ematen Halloweenean eta espazioari buruzko etengabeko erreferentziak egin zituen.

2016ko abenduaren 1ean Hego Polotik atera beharra izan zen bere osasunak txarrera egin baitzuen han zegoen bitartean turista talde batekin.