Nekazari famili batean jaio zen, honen aita metodista zen eta ama cuáquera. Biak jatorri apalekoak ziren.Aita cuaquer bihurtu zen ezkondu zenean.Laister Kaliforniako Whittier herrira joan ziren, Richardek bederatzi urte zituenean. Bertan, bere lehen hezkuntzako ikasketak egin zituen, baita ere, janari denda batean eta bere gurasoen gasolindegian lanean egon zen. 1934an graduatu zen Whittier Collegean Kalifornian,eta 1937 Duke University Law Schoolean graduatu zen.
Bigarren Gerrate Mundiala
1942an Marinan sartu zen, Ozeano Barean egon zen Bigarren Mundu Gerran. Nixonek zerbitzu militarrean ez sartzeko eskubidea zeukan Cuáquero izateagatik eta OPAn lan egin zuelako, baina azkenean erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetako Armadan sartzea 1942ko abuztuan. Quonset Pointeko itsas armadan, Rhode Islanden entrenatu zuen eta izendatua izan zen Ottumwako itsasoko estazioan, Iowan,bertan zazpi hilabete egon zen esleipenatuta. Berreslaitua izan zen airezko bidaiarien kontrolatzaileetara Hegoaldeko Pazífikoan, Hego-ekialdeko itsasoko operazio logistikan laguntzen egon zen. Gero arrisku gehiagoko operazioak eskatu zituen, komandoko unidadeak eman zizkioten. Nixon Estatu Batuetara iztuli zen bi medailekin eta hori inoiz ez zela egon borrokan, baita ere errekomendazio batekin iztuli zen eta horrekin Alamedako itsas armadako ofizial administratiboa bihurtu zen. 1945eko urtarrilean, Bureau of Aeronautics Filadelfiara izan zen lekualdatua gerraren kontratuen konklusioak negoziatzen lagundu zuen bertan. Gainera, nazien eta japonesen dokumentu batzuk berrikusten lagundu zuen eta hori dela eta beste gomendio gutun bat jasotzen du James Forrestal Marinako sekretarioarengatik.1945eko Urrian teniente komandante izendatu ziten. Bere kargua utzi zuen 1946eko New Year's Day-ean.
Allen Dulles erabaki batera iritsi zen marinako ofizial gazte batekin. Hau Prescott Bushek egunkari batean anuntziatu zuten 1941ean Kontiren artxibo batzuk berrikusten egon zen. Nixonek Kontiri lagundu zion azkenean bere artxiboak gordetzen. Ordainsari bezala
Allen Dullesek Nixonen lehenengo Parlamentuko kanpainia finantziatzen lagundu zion Jerry Voorhisen aurka.
1946ko azaroan izan ziren hauteskundeetan Nixon alderdi errepublikarraren ordezkaria, ahalduna, izateko aukeratua izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxera Kongresuarengatik 12º distrituarengatik Kaliforniako estuaren ordez 1947-1949 urte bitarterako; bigarren aldian ere berriro izan zen aukeratua (1949-1951),baino bere bigarren agintaldia bukatzeko bi hilabete besterik gelditzen zirenean senataria kargua utzi zuen. 1948 eta 1949an famatua egin zen Amerikaren aurkako Jardueren Batzordeko kide izan zenean Alger Hissen kasua ikertzeagatik.
Kasu hau ikertzean izan zuen agerikotasuna eta ezinhobetasunagatik, aurrerago aukeratua izan zen Marshall Plana egiteko. 1950eko azaroan egon ziren elekzioetan aukeratua izan zen senataria izateko Calofornian1951-1957 urte bitartetan.
1952. urtean Dwight David Eisenhowerren presidentea izateko kandidaturan Nixon izan zen presidenteorde izendatua. Richard Nixon onurabide asko izan zituen bere presidenteorde postuan, izan ere Eisenhower presidenteak berari utzi zizkion kargu asko eta. Gobernuko bilera askotan egon zen eta kongresuko buruzagi askoekin eduki zituen bilerak.1955, 1956 eta 1957 urteetan egon zen presidentearen ardurak artzen presidenteak izan zuen bihotzeko gaixotasunarengatik. Enbaxadore lanetan oso ondo portatu zen mundu guztian zehar Ameriketako Estatu batuen kalitatea agertzen, batez ere SESBren aurrean.
Eisenhower presidentearen bigarren agintaldia bukatuta, consiguió la nominación republicana en 1960. John Fitzgerald Kennedyrekin telebistatik debate bat eduki zuen ere.Californiako gobernadore izatea ere ez zuen lortu 1962, horrekin ikusi zen Nixonek karrera politikoa bukatua zegoela betiko.
1968ko Presidentzia
1968. urtearen asieran Nixonek bere aurrekandidatura erakutsi zuen partidu errepublikarraren aldetik presidntea izateko asmoak baitzituen. Beste hautagaiak Nelson Rockefeller eta Ronald Reagan . Rockefeller partidu errepublikarraren alderdi liberala errepresentatzen zuen eta Reaganek alderdi kontserbadorea. Nixonek errepublikar moderatua, zentruko alderdia erepresentatzen zuen. Nixonek botere handiagoa izan zuen hauteskundeetako eta Reagan eta Rockefellerri irabazi zien lehenengo hauteskundeetan. Batzar Errepublikar Nazionalean Miami Beach 1968ko Abuztuaren 5ean Nixon izan zen aukeratua Partidu Errepublikararen autagaia izateko Estatu Batuetako Presidentea izateko.Alderdi demokrataren aldetik Hubert H. Humphrey izan zen hautagaia presidentea izateko. Baina Partidu demokraten talde arrazista bat partidutik banatu zen haserre Humphrey eta Lyndon B. Johnson presidenteak zurien eta beltzen arteko berdintasuna aldarrikatzen zuelako eta orduan American Independent Party sortu zuten, bertan George Wallace Alabamako gobernadore ohia aurkeztu zuten presidentea izateko.
Nixonek bere lehendakaritza-kanpaina irudi berritsu batekin hasi zuen. Bere atzaigaia "legea eta ordena" zen, izan ere bere atzagaia edo lema hori gertatzen ari ziren gerraren aurka eta arrazakeriaren bereizketa arazoei buruzko istiluak baretzeko asmoarekin esan zituen. Promes hori egin zuen ere hegoaldeko zirien botoa bereganatzeko. Horregatik Nixonen kanpainiak Partidu Demokratan egonak ziren eta gero Partidu Errepublikanora igaro ziren politikariak bildu zituen, Johnsonek egin zituen zuzenbide zibileko neurri horiekin ados ez zeudenak hain zuzen ere. Baina ahalegin horiek ez zuten konpetentziarik Wallacek proposatzen zuenarekin, horiek razistentzat erakargarriagoak baitziren.
Azkenean Nixonen estrategia moderatuak emaitza onak eman zizkion Nixoni. Vietnamgo Gerra Humphreyrentzat oztopo bat izanzen. 1968ko azaroaren5ean gobernuburuko hauteskundeak egin ziren; Nixonek 31.783.783 boto lortu zituen 43,42% baliokide direnak; Humphrey 31.271.839 boto lortu zituen 42,72% izango zirenak orduan; Wallacek 9.901.118 boto popular izan zituenl 13,53% direnak. Horrela Nixon Humphrey garaitu zuen 500.000 botoko diferentziarekin; Nixonek 32 Estatuetan irabazi zuen, Humphrey 13 Estatu eta Columbiako distritoa; eta Wallace 5 Estatuetan, Nixon 301 hautesle izan zituen Ikastetxe Electoralean 191 Humphreyren 191ren aurka eta Wallacen 46ren aurka ere. Nixon izan zenez presidente hautatua 1969ko urtarrilaren 20ean presidentea edukitza hartu zuen .
1969ko Azaroaren 3an, aberriari hitz egiten dio. Bere diskurtsoa historian oso ezaguna izan den diskurtsoa esan zuen. Bertan estatu batuetarrei adierazi zien krisisa igaro ahal izateko denen artean egin behar zutela, Vietnameko gerraren ondorioz izandako krisiarengatik hain zuzen ere. Nixonekin batera estaduaren idazkaria Kissinger, Estatu Batuak munduan zehar zuen garrantzia erakutsi zuen. Hego Vietnan zeuden 500.000 soldadu atzera egin zituen, hala ere soldaduak etxera bueltatzeko 4 urte igaro behar izan ziren. Bere lorpen handienetakoa Txinako herrialdearekin harremanak edukitzea izan zen. Baita ere Moscún egon zen armen limitazioei buruz hitz egiteko. Oriente Próximo, Egiptorekin adostu zituen erlazioak eta Israel ere. Politika nazionalean ere neurriak hartu zituen. Adibidez, neurri bat 30.000 milioi dolar asignatu zituen hiriburuen eta estatuen laguntzarako.
1972ko errelekzioa
1972.urtean, Nixon presidente ospetsu bat zen eta bere berraukeraketa erraz lortu zezakeela ikusten zen;hala ere, alderdi errepublikarrean zeuden bi ordezkariak bat eskuina eta bestea ezkerrekoa Nixonen aurka aritu ziren partidu errepublikarraren kandidatura lortzeko. PAzkenean, Nixonek irabazi zituen lehenengo hauteskundeak erreztasun handiarekin eta berriro ere Konbentzio Nazionala Miami Beachen bildu zenean 1972ko abuztuaren 21 23ra bitarteanetik Nixon hautatua izan zen Partiduarengatik 1.347 delegatuen botoak jaso zituen eta boto bakarra izan zuen ezkerreko ordezkariak eta inungoa eskuinekoak.
Partidu Demokrata 10 aurrekandidatuen artean aukeratu behar izan zuen barneko elekzio bat egiteko. Azkenean George McGovern izan zen aukeratua senataria izateko Hego Dakota estatuaren partetik Estatu Batuetako Senataria izateko.
McGovern izan da Partidu Demokrataren presidentea izateko hautagai ezkertiarrena, bere hauteskunde kanpainiarako proposatu zuen gastu publikoan zergak igotzea, ekonomia hobea edukitzea, armagabetzea ere proposatu zuen gerra hotzan zeuden bitartean eta Errepublikanoak eraso zuten erotuza zegoela esanez. Nixonen ospea bitartean igotzen joan zen ekonomiaren egoera onarengatik.
1972ko azaroaren 7 presidentziarako elekzioak egon ziren. Nixonek 47.168.710 boto lortu zituen 60,67% inguru; McGovern 29.173.222 boto lortu zituen 37,52% boto denera. John Schmitz, American Independent Party alderdikoa 1.100.868 boto lortu zituen 1,42%; Nixon 49 estatuetan irabazi zuen eta McGovern Massachusetts eta Washington hiria bakarrik irabazi zuen.IkastetxeElectoralean, Nixonek 520 leektore lortu zituen eta McGovernek 17. Ikusi daitekenez inoiz gertatutako lospen handienetarikoa izan zen.
Watergate kASUA
Hilabete batzuk lehenago bortxatze bat gertatu zen partidu politiko demokraten eraikin zentralean, 1972ko ekainaren 17an agertu zen entzunaldi ilegalak egiteko metodo bat egiten ari zirela presidenteren laguntzaile batzuk kontratatutako gizon batzuek. Dena 1972ko ekainaren 17an hasi zen Washington Hiriko Watergate bulegoen eraikuntzan, 5 gizon, AEBetako Alderdi Demokrataren egoitz nagusiaren barruan lapurretan harrapatu eta atxilotu zituztenean. Ondoren burututako FBI eta Senatuko Watergate Batzordearen ikerketetan jakin zenez, lapurreta, Richard Nixonen taldeak onartu eta bultzaturiko hainbat ekintzetako bat izan zen. Beraien krimen eta gehiegikeriak noraino iristen ziren azaldu zen, kanpanan eginiko iruzurra, espioitza politikoa eta sabotaia, intrusio ilegalak, zergei buruzko auditoria faltsuak, eskala handian eginiko telefono-elkarrizketa entzuteak, eta operazio hauek burutzen zituztenak ordaintzeko diru bereiziak Mexikon. Diru bereizi hauek, atxilotuak izan ziren 5 gizon hauen isiltasuna erosteko balio izan zuten, ekainaren 17an burututako lapurretan
1974ko martxoan apaimaila handiko federalak presidentea Watergate kasuan partaide kontsideratu zuten,kargu formalik gabe kontsideratu zuten,bertan konspirazio batean egon zen justiziaren inbestigazioa Watergate kasuan eragozten saiatu baitzen. Abuztuaren 8ko arratsaldean Nixonek kargua utzi behar zuela anuntziatu zuen. Abuztuaren 9an Gerald Ford presidentea izateko kargua zin egin zuen.
Jubilatua eta bere San Clemente arrantxoan kalifornian, Nixon berriro saiatu zen abokatutza lanean jartzen baina ez zuen lortu abokatuen elkargotik kaleratu zutelako. Horretaz aparte, ezgaitua izan zen bere lenen jarduera egiteko herrialde ososan.1978an oroit-idazkia egin zuen, bertan presidentea izan zen garaiko bere memoriak idatzi zituen. Liburu horri esker diru asko lortu zuen. 1986an berriro ere beste liburu arrakastasu bat argitaratu zuen Vietnam gehiagorik ez (No más Vietnam). Nixonek 1994ko apirilaren 18an buruko istripu zerebrobaskular bat eman zion eta hortik lau egunetara hil zen apirilaren 22an 81 urte zituela.
Loftus, John; Aarons, Mark (1997). St. Martin's Griffin. ed. The Secret War Against the Jews: How Western Espionage Betrayed the Jewish People. ISBN 031209535X.
Public Papers of the Presidents of the United States, Richard Nixon. 5 vols. Washington, D.C.: U.S. Government Printing Office, 1970-1975.
The Nixon Presidential Press Conferences. New York: Coleman Enterprises, 1978.
Nixon, Richard M. (1978). The Memoirs of Richard Nixon. Nueva York: Grosset and Dunlap.
Nixon, Richard M. In the Arena: A Memoir of Victory, Defeat and Renewal. New York: Simon and Schuster, 1990.
Thompson, Kenneth W., ed. The Nixon Presidency: Twenty-Two Intimate Perspectives of Richard Nixon. Lanham, MD: University Press of America, 1987.
Mitchell, Greg. Tricky Dick and the Pink Lady: Richard Nixon vs. Helen Gahagan Douglas--Sexual Politics and the Red Scare, 1950. New York: Random House, 1998.
Gellman, Irwin. The Contender: Richard Nixon; The Congress Years, 1946-1952. New York: Free Press, 1999.
Summers, Anthony (2003). Nixon: La arrogancia del poder. ISBN 9788483075579.
Todos los hombres del presidente (1976), Alan J. Pakula zuzenduta eta Robert Redford eta Dustin Hoffman aktore nagusi bezala.
Nixon (1995), Oliver Stonek zuzenduta eta Anthony Hopkins nixon bezala.
Dick (film) (1999), Andrew Flemingek zuzendua eta aktore nagusiak Kirsten Dunst, Michelle Williams, (comedia).
El asesinato de Richard Nixon (2004), Niels Muellerrk zuzendua eta Sean Penn aktore nagusi bezala.
Frost/Nixon (2008), Ron Howardek zuzendua eta Michael Sheen, Frank Langella aktore nagusi bezala.