Peter Daniell Doherty 1979ko martxoaren 12an jaio zen Londresen. Musikari, konpositore, margolari, aktore, idazle eta modelo britainiarra da. Babyshambles-eko abeslari, konpositore eta liderra da.
Aurretik "The Libertines"-eko liderra izan zen Carl Barat-ekin batera.
2005ean pertsonai famatu bilakatu zen Kate Moss top modelarekin zuen erlazioarengatik, baita justiziarekin zituenarazoengatik eta droga munduan murgilduta ibili zelako.
Peter Doherty Hexhamen jaio zen, Northumberland, Ingalaterra. Heziera katolikoa eduki zuen eta Britainiako gudaroste desberdinetan hazi zen, izan ere, bere aita, Peter, gudarostearen ofiziala zen eta Lárnaca, Dorset, Alemania, Bedworth, Catterick bezalako lekuetan bizi ziren. Bere ama ere beraiekin bizi zen, Jacqueline. Erizain errusiarra zen eta bere bi ahizpak, Amy Jo eta Emily baita.
Hiru semeetatik, bigarrena izan zen Doherty. Sekulako emaitza akademikoak atera zituen, nota altuenetarikoak Bedworth-eko "Nicholas Chamberlaine School" eskolan. 16 urte zituela, Errusiarako bidaia irabazi zuen poesia txapelketa batean.
Gerogeaxo, lekuz aldatu zen. Londresera joan zen bere amonaren etxera, non bertan bizitzera derrigortuta ikusi zen. Willesden-en lan egiten zuen bertako hilobiak aitzurtzen, nahiz eta bere gehiengo denbora, harrietan idazten edo irakurtzen igaro.
Unibertsitatean sartu zen literatura ingeles bat ikasteko, baina urte bat igaro zenean utzi egin zuen. Unibertsitatea utzi eta gero, Londreseko pisu batera aldatu zen Carl Barât izeneko lagun batekin, bere arreba zaharraren eskolako antzinako lagunkidea.
Doherty eta Barâtet, The Libertines eraiki zuten 1990.urte amaieran. 2002an, Up The Bracket izeneko albuma jaurti zuten eta hori izan zen famara iristea bultzatu zietena.
Taldeak, jendearrean irrika egotea sortu zuten eta Doherty, azkeneko hamarkadan musikagilerik esperantzagarrirena izatea lortu zuen britainiar musika eszenatokian.
Hala ere, droga arazo larriak, bere taldetik hurruntzea egin zuen. 2003an, kartzelatua izan zen bere lagun Baraten etxean lapurtzeagatik.
Hasiera batean, ezusteko batengatik banandu ziren, baina bakeak egin zituzten Doherty kartzelan zegoen bitartean. Epaiketa 6 hilabetetakoa izan zen, gero 2 hilabete izatera pasa zena. Askatua izan zenean, Barât eta taldeko beste guztiekin elkartu zen egun berean show bat egiteko.Taldera itzuli zenena, Dohertyk bere droga adikzioko arazoei uko egiteko tratamendu bat bilatzen hasi zen. Wat Tham Krabokeko desintoxikazio zentruan sartu zen, Tailandiako templu batean hain zuzen ere. Bertan ospetsu zen hainbeste crack eta heroina hartzeagatik. Hiru egun barru ihes egitea lortu zuen eta Ingalaterrara itzuli zen. Ondoren, The Libertines taldeak jo behar zituzten ekitaldiak Wight eta Glastonburyn, ezeztatu egin ziren.
2004ko ekainean, bigarren albuma ateratzen ari zen bitartean, Doherty taldetik kanpo uztea erabaki zuten taldeko besteak, izan ere, drogarekiko atxikipena izugarria zen.
Nahiz eta Barâtek esan The Libertines taldea momentu txar bat pasatzen ari zirela, Dohertyren itzulera itxaroten, 2004an azkenik, taldea banandu egin zen.
2010eko martxoan, The Libertines jakinarazi zuen Reading and Leeds Festivals eszenatokian berriro ere elkartu egingo zirela.
The Libertines taldeko banaketa baino lehen, Dohertyk, Wolfman poetarekin elkarlanean aritu zen.
Elkarrekin grabatu zuten For Lovers abestia 2003.urtean eta britainiako talde hoberenean sartu ziren. Gainera, 2005ean Ivor Novello saria izendatu zioten abestiari.
2004an, Dohertyk britainiako Client taldean parte hartu zuen gonbidatu bezala eta Down to the Underground abestia abestu zuen.
2005ean, Littl'ans britainiar taldean kolaboratu zuen Their Way singelan.
2006an, berriz, Janie Jones singelan agertu zen emaitza onuragarriekin. Hori dena, Strummerville-ri laguntza emateko. Beste artista batzuk; Dirty Pretty Things, We Are Scientists, The Kooks eta The Holloways abestian agertu ziren baita ere.
Dohertyk, karrera bukaeran, Babyshambles sortu zuen The Libertinesekin. Taldeak bi album atera ditu, Down in Albion 2005eko azaroan eta Shotter's Nation 2007ko urrian. Kontzertuetako egutegiak, behin baino gehiagotan afektatuta egon dira Dohertyren arazo legalengatik.
Taldearen zerrenda askotan aldatu da. Gemma Clarke bateriak, taldea alde batera utzi zuen Peten droga arazoak zirela eta. Eta Gemma joan orduko, Adam Ficek-ek ordezkatu zuen. Patrick Walden gitarrista eta konpositoreak ere, taldea utzi zuen eta beraren ordez, Mick Whitnall jarri zen.
Behin baino gehiagotan esperantzarik gabe egon da diruaren bila eta egoera horretatik ateratzeko, apartamentu miserable batera joan behar izan zuen bizitzera. Babyshambleseko liderrak, ahalik eta kontzertu gehien ematen ari da dirua lortzeko, baina kontzertu garrantzitsuetan irabazten duten diru kantitate gehiena, zergak ordaintzeko gastatzen dute.
Grace/Wastelands,Blur izeneko talde Britainiarraren gitarristarekin, Graham Coxonekin.
2006ko ekainean, Dohertyk bere lagun Orion Booksekin sinatu egin zuela egunerokoak argitaratzeko adierazi zuen, bertan bere karrerako olerki, marrazki eta argazki guztiak daude. Egunerokoa interneten erraz aurkitu daiteke.
Liburuak, The Books Of Albion zuen izena. The Collected Writings of Peter Doherty, 2007ko ekainaren 21ean kaleratu zen. 2007ko maiatzean, berriz, Dohertyk bere margolanak azaldu zituen lehengo aldiz. Erakusketa Londreseko Bankrobber Galeryn izan izen eta hilabete bat bitartean egon zen.
2008ko apirilaren 25etik maiatzaren 25era arte, beste erakusketa bat egin zuen Pariseko Chappe Galleryn. Art Of The Albion izenakoa, baina polemika asko ekarri zituen, izan ere, margolanetan bere odola erabili zuen.
Kate Moss, bere emaztea zenaren bidea jarraituta, Pete Doherty 2007/2008ko udazkenean zegoen Roberto Cavalli diseinugilearen kanpaina bateako irudia izan zen.
Bertan, irudi askoz garbiagoa erakusten zuen eta hori ez zen ohiko abeslarian, berrogeita hamar urteetan oinarrituta. Marlon Brandonekin konparatua izan zen.
2010eko abenduaren 9an jakinarazi zen, Pete Dohertyk egokitzapen zinematografiko bat protagonizatu behar zuela. Nobela hori XIX.mendeko Alfred de Musset poeta frantsesarena zen, La Confession d'un Enfant du Siecle izenekoa.
Pete, Kate Moss top modelarekin harreman iskanbilatsu bat hasi zuen. 2005eko urtarrilaren 25ean ezagutu zuten elkar, Kateren urtebetetze egunenean hain zuzen. Harreman honek amaiera izan zuen, Pete, Babyshambles albuma grabatzen ari zenean. Izan ere, kokaina kontsumitzen ari zenean atera zizkioten argazkiak argitaratu egin zirelako. Pete Katerekin maiteminduta jarraitzen zuenez, betirako maitasuna zin egin zion eta errehabilitazioa oso serio hartu zuen. 2006ko uztailean, Lisboako erietxe batean egon zen tratamenduarekin jarraituz. Prentsan agertu ziren berrien arabera, bikotea elkartu egin zen eta 2006ko abuztu geroztik, ezkontzeko hitza eman zioten elkarri 2007ko udaran, baina urte horretan, uztailean bertan, banandu egin ziren.
2007ko urrian, Doherty, Irina Lazareanu modeloarekin harremanetan zegoen. Bitartean, Dohertyk Lisa Moorish modeloarekin, Astile Doherty izeneko semea zeukan eta Lisak, era berean, Molly Moorish izeneko alabatxo bat zeukan, Liam Gallagher Oasis taldeko abeslari polemikoarekin izandako harremanen ondorioz.
Askotan, atxilotua izan da, baina beti ihes egiten harrapatu dute. Kate etsituta bizi zen berarekin zegoen bitartean, izan ere, Arizonako Meadowns klinikara eramaten zuten bertan sendatzeko, baina aste bat pasatzen zuenean, alde egiten zuen. Petek gehienetan planteatzen zuen drogak alde batera uztera Kate ez galtzeko eta alferrik zen. Atxilotu zuten azkeneko aldian, 29 urte zituen eta 14 egun igaro behar izan zituen kartzelan lege batzuk ez jarraitzeagatik.