Tarantino izena, telebistako telesail bateko pertsonaia batetik atera zuen, Gunsmoke telesailatik, Burt Reynolds izeneko aktoreak interpretatzen zuen Quint izeneko errementaria. Tarantinok bi urte zituelarik, bere amarekin batera joan zen South Bay-era bizitzera, Los Angeles hegoaldera, bertan bizi izan zen hogei urtez. Bere auzoa, zinemagintzaren erdigune garrantzitsu bat zenez Tarantino honen eraginpean egon zen. Adibidez, "arte marcial"-i buruzko pelikulak bere auzoan jartzen hasi ziren kung fu pelikulen arrakasta beste toki batzuetara zabaldu zenean. Tarantinok, ahal zuen guztia egin zuen pelikula horiek ikusten jarraitzeko. Hamazazpi urte zituela ikasketak alde batera utzi eta interpretaziozko klaseak ematen hasi zen. Hogeita bi urterekin bere bigarren etxea bezelako lokal bat aurkitu zuen "Video Archives"-en, Manhattan Beach-en hain zuzen. Bertan, antzinako pelikulak ikusten pasatzen zituen orduak, gerora, oso erabilgarriak izango zaizkionak.
Roger Avary eta Jerry Martinez-en alboan, Tarantinok, "Video Archives" delako lokala, zine eskola batean bilakatu zuen. Idazten hasi zen bere interpretazio klaseetarako, eszenaldi berriak eta praktikoak proposatzen zituen. Avary eta beste lagun batzuekin lan egiten aritu zen denbora luzean, eta frustrazioz beteriko urte batzuk pasa zituen gidoiak idazten, zuzendari debuta noiz izango zuen itxaroten. Tarantinok 1991n "Reservoir Dogs" idatzi zuen, obra hau bere frustrazioaren ondorioetako bat izan zen. Obra honetan, bere helburua, ahal zen proiektu minimalistena egitea zen, esku armaturiko lapurreta bat kontatzen du, plato batean bakarrik grabaturikoa eta pertsonai guztiak "Video Archives"-eko lagun guztiak interpretatzen zituztena. Zorionez, Lawrence Bender izeneko ekozle bikainak gidoia irakurri eta asko gustatu zitzaiola esan zion Tarantinori, eta ea emango al zion hilabete bateko epea gidoi hori benetazko pelikula batean bilakatzeko. Bender izan zen Harvey Keitel aktoreari Tarantinoren gidoia bidali ziona eta aktore ezagunak erakarri zituena. Hilabete bat baino gutxiago eman zuten pelikula sortzen, hala ere, aktoreen zerrenda ez zen eskasa izan, Michael Madsen, Steve Buscemi, Tim Roth, Lawrence Tierney, Chris Penn, Harvey Keitel eta Tarantino bera ere. "Reservoir Dogs" film izugarria izan zen, Sundance-eko lehiaketan lehena eta gero mundu osora zabalduko zena.
Tarantino, denborarekin fama hartzen joan zen eta bere film arrakastatsuan baino lehenago lan egiten pasatu zituen bi lanen gidoiak berehala saldu ziren: lehena "True Romance", 1992an Tony Scott zuzendari bezala eta "Natural Born Killers", 1993an Oliver Stone zuzendari bezala. 1994an "Pulp Fiction" zuzendu zuen, John Travolta eta Uma Thurman-ekin. Hiru urtez lanik argitaratu gabe egon zen eta 1997an "Jackie Brown" sortu zuen, nahaste polizial bat Elmore Leonard-en nobelan iradokitua, "Rum Punch". Pam Grier aktorea urrezko globo eta SAG sarietara egon zen hautatua film horretan egindako lanarengatik, eta Robert Foster-ri, filmeko beste aktore bati, "Mejor Actor Secundario" akademiak, sari bat eman zion. Filmeko zeregin banaketa hau Samuel L. Jackson-ek, Robert De Niro-k, Bridget Fonda-k eta Michael Keaton-ek osatzen zuten. Tarantinoren amets nagusiena aktore bihurtzea zen, bere nahiz beste zuzendarien pelikuletan aktore bezala ibili, adibidez, Jackie Brown, Reservoir Dogs, Pulp Fiction, The Man From Hollywood, Four Rooms, Abierto hasta el amanecer, Destiny Turns on the Radio eta Girl 6 izeneko filmetan. Jackie Brown eta Kill Bill pelikulak grabatzen ari zen bitartean, Tarantinok gogor egin zuen lan "Inglourious Basterds" izeneko filmean, 2009ko abuztuan estreinatuko zena.
Denbora kronologikoa aldatuta egoten da bere pelikuletan, hasieran etorkizuneko hainbat gertaera azaltzen dira, eta gertaera horietara nola iritsi diren esplikatzen du pelikulak. Egitura kronologiko hau bere hainbat pelikuletan ikus daiteke, "Pulp Fiction", "Reservoir Dogs", "Kill Bill" etab.
Ohizkoa da, bere pelikuletan "enfrentamiento mexicano" delako eszenak azaltzea, non hiru pertsonaia edo gehiagok elkarrengan arma batekin destatzen duten.
Bere pelikuletako pertsonaia guztiek gaitzizen bat daukate.
Aldi askotan Big Kahuna Burger jatetxea azaltzen da.
Kamera guztien angelua Tarantinoren estiloaren zati garrantzitsua da. Bere pelikuletan normala da jendea ateak irikitzen eta ixten ikustea plano desberdinetan edota pertsonaia baten gertuzko planoa azaltzea beste pertsonaia bat hitz egiten ari denean.
Bere pelikula guztietan ateratzen da maletategi baten barrutik grabaturiko plano bat, "Inglourious Basterds"-en izan ezik.
"Kill Bill" eta "Pulp Fiction" filmetan samurai ezpata berbera erabili zuen.
Normala da bere filmetan, emakumearen oinak bilutsik ikustea lehenengo plano batean.
Beste bitxikeria bat, Zippo-a da, pizkailu mota bat, bere pelikula guztietan azaltzen dena.
Luzaroan irauten duten hartuneak erabiltzen ditu.
Red Apple izeneko zigarroen publizitatea egiten dute pelikulek.
Playboy izeneko aldizkariak, "Kill Bill" pelikularen filmaketan kontsumitu ziren cannabis eta extasis-ei buruz hitz egin zuen.
Robert Rodriguez-i dolar bat kobratu zion Frank Miller-en Sin City izeneko komikia Tarantinoren pelikula batean oinarritu zelako.
"Video Archives" izeneko dendatik, bezero bat ostikadaz bota zuen, literalki hitz eginez.
Ekoizle bezala
Machete (2010)
Hell Ride (2008)
Grindhouse (2007)
Hostel 2 (2007)
Freedom's Fury (2006)
Hostel (2005)
Daltry Calhoun (2005)
My Name Is Modesty (2004)
God Said, 'Ha!' (1998)
Curdled (1996)
From Dusk Till Dawn (1996)
Four Rooms (1995)
Killing Zoe (1994)
Siu nin Wong Fei Hung ji (1993)
Past Midnight (1991)
My Best Friend's Birthday (1985)
Argazkilaritzako zuzendari bezala
Grindhouse (2007)
Zuzendari bezala
Inglourious Basterds (2009)
Grindhouse (2007)
Sin City (2005)
Jimmy Kimmel Live! (2004)
Kill Bill Vol.2 (2004)
Kill Bill Vol.1 (2003)
Jackie Brown (1997)
Four Rooms (1995)
Pulp Fiction (1994)
Reservoir Dogs (1992)
My Best Friend's Birthday (1987)
CSI: Grave Danger Vol. 1 & 2
Gidoigile bezala
Inglourious Basterds (2009)
Grindhouse (2007)
Peligro Sepulcral (2005)
Kill Bill Vol.2 (2004)
Kill Bill Vol.1 (2003)
Jackie Brown (1997)
From Dusk Till Dawn (1996)
Four Rooms (1995)
Motherhood, Sala de Urgencias-eko pasarte bat (1995)
Dance Me to the End of Love (1995)
Asesinos Natos (1994)
Pulp Fiction (1994)
True Romance (1993)
Reservoir Dogs (1992)
My Best Friend's Birthday (1987)
Aktore bezala
Inglourious Basterds (2009)
Sukiyaki Western: Django (2007)
Grindhouse (2007)
Alias (2003)
Kill Bill Vol.1 (2003)
Little Nicky (2000)
Jackie Brown (1997)
Girl 6 (1996)
From Dusk Till Dawn (1996)
Desperado (1995)
Four Rooms (1995)
Destiny Turns on the Radio (1995)
Dance Me to the End of Love (1994)
Sleep With Me (1994)
Somebody to Love (1994)
Pulp Fiction (1994)
Reservoir Dogs (1992)
Eddie Presley (1992)
My Best Friend's Birthday (1987)
Oscar Sariak
BAFTA
Cannes
"Globos de Oro" Sariak