Robert Taylor, jaiotzez izenez Spangler Arlington Brugh (1911ko abuztuaren 5a, Filley, Nebraska - 1969ko ekainaren 8a, Santa Monica, Kalifornia) zinema eta telebistako estatubatuar aktore bat izan zen. Profil Perfektua ezizena jaso zuen.
Biografia:
Robert Taylor Filley, Nebraskan jaio zen 1911eko abuztuaren 5ean. Bere benetako izena Spangler Arlington Taylor zen. Arto aleen negozioan lan egiten zuen baserritar baten seme bakarra zen, medikuntzako ikasketak egin zituen bere emaztearen arazoei irtenbide bat aurkitu ahal izateko.
Musika zalea zen, biolontxeloa jotzen zuen Beatrice High Schooleko orkestran. 1929tik 1931ra Doane Collegen hartu zuen parte Creta, Nebraskan, bertan Cuarteto de Cuerdas Doane musikari kidea izan zen. Aktore gisa, Doane Players talde dramatikoan hartu zuen parte. Bere ahots sakonarengatik lehiaketa ugari irabazi zituen.
1931an Claremont, Californiara joan zen bizitzera, eta Pomona Collegean matrikulatu zen medikuntza ikasteko, bertan unibertsitateko antzerki taldean egon zen, La importancia de llamarse Ernesto eta Camille antzezlanetan haritu zen.
Lehen pausoak zineman:
MGMko "headhunter" batek aurkitu zuen 1934ko otsailaren 6an eta beraiekin zazpi urteko kontratu bat sinatu zuen Handy Andi filmean rol bat egiteagatik.
1935ean Irene Dunnerekin batera Sublime obsesion antzezlan zuen. Izenburuak arrakasta izan zuen ikusleengan eta kritikak goraipatu zuen bere antzezlana. Estudioetako publizitateko sailak aktore gaztea sustatu zuen.
1930eko hamarkadan, enpresako film garrantzitsuetan parte hartu zuen, adibidez, Melodias de Broadway, Una tía de provincias, Camille, La contraseña, Tres camaradas, eta Un yanki en Oxford.
1940ko amarkada:
1939ko maiatzaren 14an, Barbara Stanwyckekin ezkondu zen, hainbat filmetan batera egin zuten lan. 1951an banandu egin ziren.
Bigarren Mundu Gerra garaian itsas armadan sartu zen, Spangler Arlington Brugh izenarekin, teniente mailan hegaldietako monitorea izan zen.
Denbora haurkitu zuen 17 hegaldi film egiteko eta The Fighting Lady Academy dokumetalaren narratzailea izan zen.
1947an zinema industrian infiltrazio komunistako ustezko jarduerei buruzko Anti-American Jardueren Batzordearen aurrean deklaratu zuen. Maiatzaren 14an, Biltmore hotelean, Kalifornian, saio itxi batean, gobernuak presionatu egin zion Song of Rusian parte hartzeko eta 1943an Itsas Armadara sartu zen, filmak amaitu ondoren. Esan zuen, ez zuela egin nahi publizitate komunista zelako. Louis B. Mayerrek Taylor-en adierazpena ukatu zuen, eta 1947ko urrian, Batzordeak Washington DC-n ospatu zuen audientzia publikoan, MGM eta HUACen presiopean atzera egin zuen eta John Parnell Thomas presidenteari esan zion ez zegoela behartuta filma egitea.
Denbora luzez pantailatik eta etxetik kanpo egon zen itsas armadan sartu zelako. Etxera itzuli zenean lehengo bizitza berreskuratzea zaila egin zitzaion. Bere emaztearekin bizitza perfektua zena pixkanaka gainbehera egiten hasi zen eta momentu horretan egindako filmak ez ziren oso onak izan.
Garai horretan egindako film batek arrakasta izan zuen mendebaldean, baina, leihatilan La puerta del diablo jarri zutenean ez zuen arrakastarik lortu, bertan Taylorrek bere lurrak eta gizon zuriaren mespretxua eta tratuak defendatzen ditu.
1950eko amarkada:
Taylorrek berriz ere arrakasta lortu zuen Quo Vadis? filma antzezten. 1950. urtean filmatu zuten, eta Marco Vinicioren papera egin zuen. 1951. urtean estreinatu zen, bere garaiko arrakasta gehien izan zuen filma izan zen. Hala eta guztiz, filmatzeko momentuan, Taylorrek bizitza profesional eta pertsonaleko bi pertsona eraginenak galdu zituen, alde batetik Barbara Stanwyck bere emaztea izan zena eta bestetik Louis B. Mayer.
Hurrengo urteetan, hainbat film antzeztu zituen, Ivanhoe, Los caballeros de la Mesa Redonda, MGMrekin egindako lehenengo filma eta Las Aventuras de Quentin Durward, denak Inglaterran egin ziren. Horiez gain, El Valle de los Reyes antzeztu zuen, Egipton egin zen lehen film Ipar Amerikarra izan zen.
1952ko apirilean Ursula Thiess aktore alemaniarrarekin harreman zuzena izan zuen, hainbat filmetan agertu zen, Rifles de Bengala, El guante de hierro, Bandido hain zuzen ere. Bi urte geroago ezkondu egin ziren eta 1955ean lehen aldiz aita bihurtu zen. Bere emazteak karrera utzi zuen bere alabarekin egoteko eta bere alaba Tessa 1959an jaio zen. Geroago Taylorrek ganadu bat eduki zuen eta horregatik Taylorri "profil perfektuaren gizona" izendatu zuten.
1960ko amarkada:
Taylor The Detectives telesailan finkatu zen. 1959 eta 1961. urtean ABC-n emititutakoa eta 1961 eta 1962. urteen artean NBC-n emititu zena. MGMren kanpo egin zuen lehen filma El justiciero izan zen eta Michael Curtizek zuzendu zuen.
MGMren kanpo egindako lehen filma El justiciero izan zen eta Michael Curtizek zuzendu zuen.
Austrian Operacion cowboy filmatu ostean, lan egin zuen hirugarren aldiz Barbara Stanwyck-ekin The Night Walker filmarekin eta hau Barbararen azken filma izan zen.
1934: Handy Andy
1934: The Spectacle Maker
1934: There's Always Tomorrow
1934: A Wicked Woman
1935: Buried Loot
1935: Society Doctor
1935: Times Square Lady
1935: West Point of the Air
1935: Murder in the Fleet'
1935: Broadway Melody of 1936
1935: Magnificent Obsession
1936: Small Town Girl
1936: Private Number
1936: His Brother's Wife
1936: The Gorgeous Hussy
1936: Camille
1937: Personal Property
1937: This Is My Affair
1937: Lest We Forget
1937: Broadway Melody of 1938
1938: A Yank at Oxford
1938: Three Comrades
1938: The Crowd Roars
1939: Stand Up and Fight
1939: Lucky Night
1939: Lady of the Tropics
1939: Remember?
1940: Waterloo Bridge
1940: Escape
1940: Flight Command
1941: Billy the Kid
1941: When Ladies Meet
1942: Johnny Eager
1942: Her Cardboard Lover
1942: Stand by for Action
1943: Bataan
1944: Song of Russia
1946: Undercurrent
1947: High Wall
1949: Ambush
1949: The Bribe
1949: Conspirator
1950: Devil's Doorway
1951: Quo vadis?
1951: Westward the Women
1952: Ivanhoe
1952: Above and Beyond
1953: I Love Melvin
1953: Ride, Vaquero!
1954: Valley of the Kings
1954: Rogue Cop
1955: Many Rivers to Cross
1956: The Last Hunt
1956: D-Day the Sixth of June
1956: The Power and the Prize
1957: Tip on a Dead Jockey
1958: Saddle the Wind
1958: The Law and Jake Wade
1958: Party Girl
1959: The Hangman
1959: Killers of Kilimanjaro
1963: The Dick Powell Show (telesaila)
1963: Cattle King
1964: A House Is Not a Home
1964: The Night Walker
1966: Johnny Tiger d
1966: Savage Pampas
1967: La Sfinge d'oro
1967: Return of the Gunfighter
1967: Hondo and the Apaches (telesaila)
1968: Le Rouble a deux faces
Bizitza
Izen osoa
Jaiotza
Herrialdea
Heriotza
Hobiratze lekua
Heriotza modua
Spangler Arlington Brugh Taylor.
Familia
Hezkuntza
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Sinesmenak eta ideologia