Elisabet Valoiskoa

Elisabet Valoiskoa (Fontainebleau, Frantzia; 1546ko apirilaren 13a - Madril, Espainia; 1568ko urriaren 3a), Filipe II.a Espainiakoaren hirugarren emaztea izan zen —Espainia eta Frantziaren arteko bakea ekarri zuen Cateau-Cambresisko bakearen fruitu — eta Espainiako erregina ezkontidea.

Biografia

Elisabet Valoiskoa Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina Mediciren alaba izan zen. Bere haurtzaroaz ez dakigu asko. Baina aitak Diana Poitiersekoarekin izan zuen harremanak -ez zituen sekula ezkutatu- eragin handia egin ziola uste da.

Elisabeten lehen maitalea Eduardo VI.a Ingalaterrakoa izan zen, baina 1553an hil zen. Honen ordezkoa Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea) izan zen, baina bigarren aldiz alargun geratzean bere aita, Filipe II.a Espainiakoa, planak aldatu ziren eta Filipe Elisabet gaztearen senarra bihurtu zen. Boterez ezkontza Parisen ospatu zen 1559ko ekainaren 22an. Filipe II. erregearen ordezkari gisa Fernando Álvarez de Toledo, hirugarren Albako dukea. Elisabetek 1560ko urtarrilaren 6an zapaldu zituen Espainiako lurrak, Orreagara iristean. Urte hartako otsailaren 2an ospatu zen meza Guadalajaran Elisabet eta Filipe bertan zirela. Biak aurrez aurre ikusten ziren lehenengo aldia izan zen hura. Hiri honetako Infantadoko Jauregian ezkondu ziren.

1568ko maiatzean erreginaren osasuna ahuldu zen. Haurdunaldi berri baten ondorioz okadak, bertigoak eta zorabioak eduki zituen, gorteko sendagileak hauek arintzen saiatu ziren. Urte hartako urriaren 3an, bost hilabeteko ernaldia zuen neska baten abortua pairatu zuen (Juana izena eman zioten), jaio eta handik ordu eta erdira hil zen.

1564ko maiatzean iragarri zen erreginaren lehen haurdunaldia. Hiru hilabete geroago, Elisabetek biki pare bat abortatu

zuen. Bigarren haurdunaldiaren atzerapenari aurre egin nahian, erreginak San Eugenioren, Pariseko lehen apezpikua eta martiria, gorpuzkiak Madrilera ekartzea agindu zuen. Laguntza jainkotiarragatik edo

naturaren legeengatik, 1566ko abuztuaren 12an Filipe eta Elisabeten lehen alaba jaio zen, Elisabet Klara Eugenia Austriakoa: Elisabet bere amarengatik, Klara egunaren onomastikagatik eta Eugenia bere amak erregutu zion santuarengatik. 1567ko urriaren 10ean jaio zen bigarren alaba, Katalina Mikaela Austriakoa. Erditzearen ondoren, Elisabetek bat-batean sukarrak hartuta gaixotu zen.

Sendagileek pentsatu zuten umearen erditzearekin erreginaren osasunak hobera egingo zuela, baina oker zeuden, abortatu eta ordu bat beranduago Elisabet Valoiskoa hil baitzen. El Escorial-en Monasterioko Kripta Errealeko Infanteen Panteoian lurperatu zuten, ez bere senarraren eta beste erregina batzuen ondoan, ez baitzen Espainiako errege baten ama izatera heldu.

Ondorengoak

Elisabet Vaoiskoak eta Filipe II.ak bi alaba izan zituzten: