Rodolfo 'Rudy' Fernández Farrés (Palma Mallorcakoa, Espainia, 1985) NBAkoPortland Trail Blazers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalari balearra da. Espainiako saskibaloi selekzioarekin internazionala da.
Gehienetan eskolta bezala jokatzen du, baina hegaleko posizioan ere jardun izan du. Bere jokoaren bereizgarri nagusia saltorako duen izugarrizko gaitasuna da, baloia uztaian modu ikusgarrian txikitzen bukatzen duena. Arrazoi honengatik, beharbada, 2009ko All Star astean Slam Dunk Contestan parte hartu zuen lehen europarra bihurtu zen. Txapelketa honetan parte hartzeko internet bidez hautatua izan behar zen, eta Rudyk boto guztien %50 baino gehiago lortu zituen.
Rudyk Espainiako selekzioarekin Japonian ospatu zen Munduko Txapelketa irabazi zuen 2006an eta 2009an Poloniako Eurobasketean ere urrezko domina lortu zuen.
Lehen urteak
Rudy Fernández 1985eko apirilaren 4an jaio zen Palma Mallorcako Camp Redó auzoan, saskibaloizale amorratu familia batean. Aita jokalari profesionala zuen eta ama Espainiako selekzioan jokatzera ere iritsi zen. Rudyk arreba zaharragoa du, Marta, eta Wisła Kraków taldean eskolta posizioan jokatzen du.
Txiki-txikitatik hasita, interes handia erakutsi zuen kirolarekiko. Mallorcako San José Obrero taldearekin areto-futbola eta saskibaloia praktikatu zituen, azkenean bigarren kirola hautatu zuen arte. Rudyk betidanik izan duela kiroletarako gaitasuna aitortu zuen haren aitak, baina saskibaloia odolean zeramala. Marta eta biak denbora guztiean partiduak jokatzen aritzen zirela gehitu zuen.Urte gutxi jokatzen zeramatzanean, Joventut taldeak fitxatu zuen eta Badalonara joan zen familia utzita. Rudy helduagoa egin zen, selekzioko maila ezberdinetan jokatu zuen eta jokalari gazteen jarraitzaileen artean ospea irabazi zuen. 2003. urtean bertan, L'Hospitaleteko torneoan ikusle nahiz begiak beragan iltzaturik zituen hainbat hautesle liluratuta uztea lortu ostean, ACB taldearekin entrenatzen hasi zen, urte bat lehenago, 2002an hain zuzen ere, talde honekin batera minuturen bat edo beste jokatu izan zituelarik Manel Comas entrenatzailea buru.
ACB
Rudyren egiazko lehen ACBko partidua 2003-2004ko denboraldian izan zen, taldea Aíto García Renesesen agindupean zegoenean. Une hartatik aurrera, taldearentzat behar-beharrezkoa izaten hasi zen. Partiduko 28 minutu jokatu zituen, eta uda hartan bertan, Espainiako selekziorako hautatu zuten Atenaseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Urte berean, Errege Kopako jokalari baliotsuena izendatu zuten, nahiz eta bere taldeak finala galdu zuen. Bere saskiratze gogokoena ere lortu zuen; atzerakako alley-oop bat.
Aíto García Renesesen entrenamenduei esker, Rudyk defentsa hobetzea lortu zuen. Gazte esperantzagarri bat izatetik, errealitate fidagarri bat izatera pasatu zen, hain fidagarria non sailkapen askoren burua zen. Bere taldeko buruzagi bihurtu zen eta hurrengo denboraldietako playoffak jokatzera eraman zuen Penya.
2006ko uda arte, Rudyren taldeko arrakastarik handiena Euroligarako sailkatzea izan zen; hura zen urte hartako draftean ez sartzeko arrazoia. Japoniako Mundu Txapelketa bukatu zenean, hogeita bat urteko Rudy gaztea une hartarainoko Espainiako saskibaloi selekzio hoberenaren seigarren gizon bihurtu zen.2007ko ekainaren 28an, NBAko draftean Phoenix Suns taldeak 24. postuan aukeratu zuen. Talde honek, gero, Portland Trail Blazerri saldu zizkion Rudyren gaineko eskubideak eta 2008an sinatu zuen kontratua. NBAko jokalaria den zortzigarren espainiarra bilakatu zen eta Blazers taldeko hirugarrena, Fernando Martín eta Sergio Rodriguezen atzetik.2007-2008 denboraldian, ACBko fase erregularreko saskiratzaile nagusia izatea lortu zuen, eta fase horretako MVPa izendatu zuten Marc Gasolekin batera.2008ko ekainaren 6an, hamar urtez bere etxea izan zen Joventut taldeari agur esan zion prentsaurreko hunkigarri batean, malkoei eutsi ezinik.2008ko abuztuaren 24an, Espainiako selekzioak Pekingo Olinpiadetako finala jokatu zuen Estatu Batuetako taldearen aurka. Partidu honetan, Rudyk 22 puntu eskuratu zituen 17 minututan Kobe Bryant maisuari aurre eginez, eta finaleko espainiar saskiratzaile nagusia izan zen Pau Gasolen aurretik (21 puntu). Espainiak urrezko zaporea zuen zilarrezko domina lortu zuen, beharbada, saskibaloiko selekzioak inoiz jokatu duen partidu onenean.
NBA
Urriaren 28an NBAn debutatu zuen ofizialki, Pau Gasol aberkidearen aurka. Rudyk 16 puntu eta 4 asistentzia lortu zituen, eta horrela NBAko espainiar debutanterik onena bilakatu zen. Hori gutxi balitz, bere lehen urtean, NBAko historiako lehen jokalaria bihurtu zen gutxienez hiruko bat eskuratzen lehenengo hogei partiduetan.
2009ko urtarrilean, Rudy historiako lehen jokalari europarra bihurtu zen NBAko mate txapelketan parte hartzeko izendatua izaten, ligako web-orri ofizialean zaleek aukeratu ondoren. 251.868 zibernautek bozkatu zuten Fernandezen alde, Oklahoma City Thunder taldeko Russell Westbrook (147.279 boto) eta Milwaukee Bucks taldeko Joe Alexander (114.963) atzean utzita. Egun batzuk beranduago, NBAko entrenatzaileek Rudy hautatu zuten 2009ko Phoenixeko All Starreko rookien taldea osatzeko, hauek bigarren urtekoei aurre egin beharko zieten norgehiagoka batean.
Urte bereko otsailaren 15ean, Rudyk mate txapelketan parte hartu zuen azkeneko postuan geldituz. Lehen errondan kaleratua izan zen 84 punturekin (42 mateko). Epaimahaia oihuka erasotua izan zen Rudyri emandako puntuazioa baxuegia zelako. Lehen matean Fernando Martín zena omendu zuen, NBAn jokatu zuen lehen espainiarra, haren elastikoa jantziz. Bigarrenerako, Pau Gasol adiskidearen laguntza izan zuen.2009ko apirilaren 16an, NBAn denboraldi batean hiruko gehien sartu zituen Rookiea izatea lortu zuen 159 hirukorekin, 78 partidutik 72tan gutxienez hiruko bat sartuz. Gainera, hirukorik sartu ez zuen 6 partidu horietako 4 ez zituen jokatu min hartuta egoteagatik.Bigarren urtea NBAn ez zen Rudyk uste zuen bezain ona izan. Balearrak uste zuen hain ona izan zen lehen denboraldiaren ostean, minutu gehiago jokatu ahal izango zituela, nahiz eta NBAko bigarren urteak zein gogorrak diren bazekien.Rudyk bizkarreko arazoak izan zituen denboraldiaren hasieran, eta abenduaren 7an ebakuntza bat izan zuen. 4 astez bajan egon ondoren, itzulera oraindik ere okerragoa izan zen, oso irregularra. Norgehiagoka bikaina eta gero, oso txarra etortzen zen; batzuetan minutu asko jokatzen zituen, eta beste batzuetan 10 gehienez. Aurreko denboraldian partiduko 25,6 minutu jokatu bazituen, azkeneko honetan 23,2 izan ziren.
Pixkanaka-pixkanaka, Rudy hirukoetan espezialista bezala sailkatua izan zen, bere jokoaren beste atal batzuei uko eginez, sarrerei, asistentziei, baloi lapurretei, alley oopei, esate baterako. Fernandezek All Star asteko rookies vs sophomores eta hirukoen txapelketan parte ez hartzea erabaki zuen, nahiago zuen eta ebakuntzaren ondoren atseden hartu eta sasoi betean taldearekin hasi.
Blazerrak playoffetarako seigarren postuan sailkatu ziren 50 garaipen eta 32 porroteko balantzearekin. Lehen itzulia Phoenix Suns taldearen aurka jokatu zuten. Brandon Roy taldekidearen baja zela eta, Rudy eskolta titularra izan zen, nahiz eta lehenengo partiduetan ez zen batere ondo aritu. Portlandekoen bigarren porrotaldian, Rudy lehengoa izatera itzuli zen berebizikoak izan zitezkeen azken minutuetan 4 hiruko sartuz. Azkenean, Blazerrek galdu egin zuten Rudyren erakustaldi itzel baten aurrean: 16 puntu 17 minututan. Berriro ere, McMillan entrenatzailearen mesfidantzaren seinale.
Denboraldiaren bukaeran, Rudyk adierazpen harrigarri batzuk egin zituen: "Echo de menos a mi família, a mis amigos y la competición europea". Rudyk argi uzten zuen ez zegoela batera gustura taldean zuen rolarekin eta transferituko ote zuten txutxu-mutxu ugari entzun ziren.
Hala ere, ez zen horrelakorik gertatu draftaren gauean. Aldiz, une hartatik aurrera, hiru talderen izenak asko entzun ziren udan zehar: Boston Celtics, Chicago Bulls eta New York Knicks. Portlandi, ordea, ez zitzaion nahikoa iruditu frankizia horiek eskaintzen ziotena. Europako zenbait talderen izena ere asko entzuten hasi zen, hauen artean, Regal FC Barcelona, Real Madrid eta Panathinaikos.
Turkiako Mundu Txapelketa baino aste batzuk lehenago, Rudyri 25.000$eko isuna jarri zioten bere ordezkari estatubatuarrak, Andy Millerrek, egindako adierazpen batzuen ondorioz. Honen arabera, Rudy NBAn jokatzeko interesa galtzen ari zen eta nahiagoko zuen Europara itzuli. Turkiako Mundu Txapelketaren ostean, denboraldiaurrea Portlandekin egingo zuela esan zuen Rudyk, haiekin hitzarmena zuela eta profesionala zenez bete egingo zuela. Kontuak kontu, Blazers taldearen Media Day eguna iritsi bezain laster, Rudyk bihotza ireki eta munduari bira eman zioten hitzak bota zituen. Arratsalde hartan bertan, Rudyk Facebookean argitaratu zituen bere adierazpenak:
"Profesionala naiz eta horregatik nago gaur Portlanden. Frankiziari, Portland hirikoei eta taldearen zaleei errespetua azaldu nahi diet. Urte honetako helburuekin egunez egun joan nahi dut. Baina nire bihotzean nire nahia etxera itzultzea da, nire familiaren, gurasoen eta lagunen gertu egotea. Espero eta uste dut Portlandeko zale guztiek ulertu ahal izango dutela. Inongo momentuan okerrik esan badut barkamena eskatzen dut. Nate McMillan entrenatzaile ona da eta gauza asko ikasi ditut beragandik, baina nire estiloa Europarako aproposagoa da NBAko sistemarako baino, eta horregatik nahiago dut etxera itzuli. Oraintxe bertan ez dut NBAko beste talde batean jokatzea pentsatu ere egin nahi, nire taldea Blazerrak dira".
Rudyk Regal FC Barcelonarekin aurreakordioa zuela inoiz baino gehiago entzun arren, ez zen horrela izan. Rich Chok, Blazerren GM berriak, argi utzi zuen ez ziotela Rudy Fernandezi Europara itzultzen utziko. NBAk berriro ere jarri zion isuna balearrari urriaren 12an, jokalariaren ordezkari europarrak urriaren 6an egin zituen adierazpen batzuk zirela medio.
2010eko abenduaren 17an, Rudyk bere NBAko partidurik onena burutu zuen 26 puntu eta 6 errebote eskuratuz. Partidu hartan, Portland Trail Blazers taldeak 107-102 irabazi zion Minnesota Timberwolves taldeari.
Espainiako selekzioa
Rudyk 2004ko Atenaseko Olinpiadetan debutatu zuen selekzioarekin 19 urte zituela. Espainiak zazpigarren postuan bukatu zuen. Rudyren batezbestekoak 5,1 puntu, 1,1 errebote eta 0,4 asistentzia izan ziren.
2005ean, Espainiak laugarren egin zuen Serbia eta Montenegroko Eurobasketean. Oraingoan, 2,7 puntu, 1,8 errebote eta 0,5 asistentziako batezbestekoa egin zuen.
2006an, Espainiako saskibaloiaren urrezko garaia hasi zen 2006ko Saskibaloi Mundu Txapelketarekin. Espainiak historian markatuta geldituko den finala irabazi zuenGreziaren aurka Pau Gasol gabe. Rudy, apurka-apurka, taldean lekua hartzen joan zen 9,1 puntu, 2,3 errebote eta 0,9 asistentziako batezbestekoarekin.2007an, Espainiak Errusiaren aurka galdu zuen Madrilen ospatu zen Eurobasketeko finala. Rudyren batezbestekoak 9,9 puntu, 2 errebote eta 1,4 asistentziakoak izan ziren.2008 oso urte garrantzitsua izan zen Rudyrentzat, bere ahalmen guztia erakutsi baitzuen mundu guztiaren aurrean Pekingo Olinpiadetan. Rudyk DKV Joventut taldearekin denboraldi aparta bukatua zuen eta hurrengoa Portland Trail Blazerrekin hasi behar zuen. Talde berriko buruak gogotsu utzi zituen 13,1 puntu, 3,5 errebote eta 2,1 asistentziako batezbestekoarekin. Gainera, Rudy Espainiako jokalaririk onenetakoa izan zen Estatu Batuen aurka jokatu zuten final Olinpikoan. Espainiak askoren ustez urrezko zaporea zuen zilarra eskuratu zuen.
2009ko Poloniako Eurobasketean, Espainiak azkenean lortu zuen Europako txapeldun koroatzea.
Rudy berriro ere taldeko onena izan zen Pau Gasolen atzetik. 13,6 puntu, 3,5 errebote eta 2,1 asistentziako batezbestekoa lortu zuen. Rudy Boskote Idealean sartu zuten txapelketako hegaleko onenaren postuan.
2010eko ekainean, Espainiako Saskibaloi Federazioak 24 jokalariko zerrenda batean sartu zuen Selekzioarekin 2010ekoMundu Txapelketan parte hartzeko. Espainiako hautatzaileak, Sergio Scariolok, 24 jokalari horietatik 15 hautatu, eta beste zerrenda batean sartu zituen, Rudy barne. 15 hauek Las Palmasen bilduko ziren txapelketaren aurretik. Espainiak seigarren egin zuen, lehenengo Serbiak kanporatu, eta gero, bosgarren posturako lehian, Argentinaren aurka galduz. Rudyren batezbestekoa 15,6 puntu, 6 errebote eta 1,7 asistentziakoa izan zen. Norgehiagokarik onena Argentinaren aurka jokatu zuena izan zen, 31 puntu, 8 errebote, 3 asistentzia eta 4 berreskurapenekin guztira 41eko balorazioa osatuz. Zelanda Berriaren aurka bikoitz-bikoitza lortu zuen 12 puntu eta 12 erreboterekin.
Espainiako selekzioarekin
Brontzezko domina Europako Txapelketan (Kadete mailan) Rigan (Letonia) 2001ean.
Txapeldunorde Mannheimeko Txapelketan (Junior mailan) Mannheimen (Alemania) 2002an.
Europako txapeldunorde Espainiako Eurobasketean 2007an.
Txapeldunorde Pekingo Olinpiar Jokoetan 2008an.
DKV Joventutekin
Izendatze indibidualak
07/08 denboraldiko defendatzaile onena.
2009ko Eurobasketeko boskote ideala.
2004ko Errege Kopako MVPa.
2006ko Fiba Cup finaleko MVPa.
05/06 denboraldiko jokalari ikusgarriena "Gigantes del Basket" aldizkariak izendatua.
2007ko Kataluniako Ligako MVPa.
06/07 denboraldiko ACB Ligako boskote ideala.
2008ko Errege Kopako MVPa.
2008ko ULEB Kopako MVPa.
07/08 denboraldiko ACB Ligako saskiratzaile nagusia.
07/08 denboraldiko ACB Ligako berreskuratzaile nagusia.
07/08 denboraldiko ACB Ligako boskote ideala.
2009an lehen jokalari ez estatubatuarra NBAko Slam Dunk Contestan parte hartzen.
NBAko historian, denboraldi batean hiruko gehien lortu dituen Rookiea, 159 hirukorekin.
Plan España Fundazioa