Mahatma Gandhi

Biografia

Mohandas Karamchand Gandhi, gujaratiz મોહનદાસ કરમચંદ ગાંધી mohandās karamchand gā̃dhī?, (Porbandar, 1869ko urriaren 2-Nueva Delhi, 1948ko urtarrilaren 30) abokatu, politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen. Mahātmā Gandhi izenez egin zen ezaguna (sanskritoz, mahā ātmā, ‘arima handia’). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen eta Bapu izena ematen diote han, gujaratiz, બાપુ bāpu (aita). Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du. Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.

1918tik aurrera, indiar mugimendu nazionalista lideratu zuen. Borroka metodo berriak ezarri zituen (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna predikatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. León Tolstóirekin gutanak gurutzatu zituen, biolentziaren aurkako kontzeptuan honen eragina zegoelarik. Gatzaren martxa egin zuen, gatzaren zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatuz.

Askotan kartzelaratu zuten eta berehala hartu zuten heroi. 1931n, Londresen izan zen hitzaldi bat ematen eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta bere jarraitzailea zen Nehrurekin arazoak izan zituen, hau ezkerrerantz joan baitzen.

1942an, Londresek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten gustuko irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta bere emaztea zen Kasturba kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zen emaztea. Berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egin zuen.

Indiaren independentziarako pertsonaia klabea izan zen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen.

Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen (shudrá edo esklaboak, pariak edo ukiezinak eta mlecha edo barbaroak), nekazal guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatuz. Horregatik, 1948ko urtarrilaren 30ean, asasinatu zuen Nathuram Godsek, indiar integrista fanatiko batek, 78 urte zituenean. Errautsak Ganges ibaira bota zituzten.

Ekonomiari buruz, berriz, kapitala ez zuela lana baino gehiago baloratu behar uste zuen eta ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelarik. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Gandhik oso bizimodu umila izan zuen, bere arropak egiten zituelarik eta begetariano soila zelarik.

Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen (shudrá edo esklaboak, pariak edo ukiezinak eta mlecha edo barbaroak), nekazal guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatuz. Horregatik, 1948ko urtarrilaren 30ean, asasinatu zuen Nathuram Godsek, indiar integrista fanatiko batek, 78 urte zituenean. Errautsak Ganges ibaira bota zituzten.

Ekonomiari buruz, berriz, kapitala ez zuela lana baino gehiago baloratu behar uste zuen eta ezta alderantziz ere, bi ideiak arriskutsuak zirelarik. Oreka aurkitu behar zen, biak zirelako garrantzi handikoak garapenerako. Gandhik oso bizimodu umila izan zuen, bere arropak egiten zituelarik eta begetariano soila zelarik.

Ganghik, zuzenbide ikasketak egin zituen Londresen eta lizentziatura lortu ondoren, Indiara bueltatu zen, bertan, jardun zen abokatu lanetan. 1893.urtean urte baterako laneko kontratua sinatu zuen. Abokatu lanetan hasi ondoren, ez uste bat gertatu zitzaion, Petroriara bidaian zihoala trenean, poliziak derrigortuta trenetik aterarazi zuen.

Sudafrikako gerraren hasieran gandhik kontsideratu zuen, indioak gerran jarraitu behar zutela eskubide guztiekin. Gerra bukatu ondoren, Indioen egoera ez zen hobetu, okertzen joan zen hobetu beharrean. 1880.hamarkadan, Gandhik beste liburu bat itzuli zuen, 1908an Hindu batek idatzi zuen. Harreman ona zegoen bien artean eta Gandhi bere ondoan egon zen 1910. urtea hil zen arte.

1915.urtean, Indiara itzuli zen, garai honetan bere bizitzeko estiloa aldatuta zeukan.Hori dela eta, bere emaztearekin India oso zeharkatu zuen. Bitarte horretan, gauza asko esperimentatu zituen baina atentzio handiena politikan jartzen zuen.

Hegoafrikan lanean izan zenekoa

1893ko urtean, Indiako konpainia batekin lan kontratu bat firmatu zuen. Bertan, Indiako lege balditza batzuen kontra joaten zen. Bertan urte batzuz, arazo batzuk jasan beharrean gertatu zen, izan zuen esperientziaren ondorioz, Sudrafrikako beltzen tokian ikusten zuen bere burua. Beraiek, normaltasunez jasatzen zituztelako, berak denbora batean bakarrik izan zituen arazoak. Laneko kontratua amitu zitzaionean, berriro ere lehengo lekura bueltatu zen. Ondoren asambleak antolatzeari ekin zion, bilerak antolatzeri eta beste zenbait lanei. Baina ia denetan, sudafrikako jendearen atentzioa deitzen zuen.

Ondoren, Indiara bueltatu zen. Bertatik emaztea eta umeak hartu eta hegoafrikara eraman

zituen baina 1897an, gizon talde batek, erasotu egin zuen Gandhi. Hego Afrikao gerra hasieran, Gandhik uste zuen indioak gerre horretan parte hartu behar zutela beraien egoera hobetzeko. Gerra amaitu ondoren ordea, Indioen egora ez zen obetu, okerrera joan zen.Indiara itzuli zenean1915ean, Indiara itzuli zenean bere ohituran iada aldatuta zeuzkan eta baita bizitzeko era ere.

Gandhik, bere emaztearekin India guztia zeharkatu zuen, gauzak esperimentatzen eta aztertzen: Erlijioa, Filosofia... baina batez ere atentzio gehiena politikan jarri zuen.

II. Mundu Gerra

1939. urte inguruan eman zen Bigarren Gerra Mundiala, Alemania naziak Polonia inbaditu zuenean.Gandhik, laguntza eman zion politikari baina inoiz ez zion lagundu Britanikoen kontrako biolentziari. Eztabaida asko eta luzeren ondoren, Gandhik deklaratu zuen India ezin zela askatasun demokratiko baten aurkako gerra batean egon , askatasun hori, Indiari ukatutakoa zen. Gora behera asko eduki zituen Gandhik britaniarrekin.Urte batzuk pasa ondore,. 1948ko urtarrilaren 30ean, Gandhi bilera batean zihoala, hil egin zuten 78 urte zituelarik.

Erailketa eta azken hitzak

1948ko urtarrilaren 30ean, mezetara zihola, asesinatua izan zen Birla Bhavanen 78 urte zituelarik, uste zutelako, beraien aurka zihola eta edozer gauza egingo lukeela beraien aurka jartzeko beste guztiak.

Mohandas 1869ko urriaren 2an jaio zen Pornabdarren. Sozialismoarea pentsalari eta buruzagia izan zen. XX.mende erdiko Indiako eszena sozial eta politikoa, berak gobernatzen zituen, bera zegoen denen buru.. Gandhi oso pertsona langilea zen eta asko laguntzen zien herritarrei, hori horrela delarik, obra bat egin zioten, "Historia de mis experiencias con la verdad" izenekoa. Horregatik, aldizkari eta egunkari askotan atera zen eta oraindik bertako artikulu eta idazlan batzuk, gaur egun ere mantentzen dira oroitzapen erlijiosoetan.

Bere haurtzaroa, familia giroan pasatu zuen. Bere aita, estatuko funtzionarioa eta ama berriz fede erlijiosoan liluratuta egoten zen. Gandhik. Betidanik, bere herrialdean egin zituen ikasketak, baina hogei urte inguru zituenean, 3urtez mendebaldeko kulturarekin harremanak izan zituen. Hiru urte horietan, Londresen bizi izan zen bertan espero baitzuen ikasketak ateratze, abokatu ikasketan egin zituen.

1914.urtean, Indiara bueltatu zen eta bertan igaro zituen ondorengo lau urteak, 1918.urterarte alegia. Urte honetatik aurrera, nazionalismoaren buruzagia izen zen legalki. Bere bandera, hasieran, autonomia sinple batean oinarritzen zen bana azkenik, independentzia nazionalean oinarritzen zen. Orduan egiten da ospetsua India osoan.Gandhiren bizitzako jarraipen guztiak, gertaera luze eta jarraipena duten sail luze bat adierazten du.

1931.urte bukaeran Londresen, bigarren mahai borobileko hitzaldian parte hartzen du. Baina hitzaldi horrek, Indiarentzat ez zuen gauza onik ekarri. Bere herrira bueltatu zenean politikatik aparte igaro zituen urte batzuk baina ala ere, arazo sozialei kasu handia egiten zion. Bigarren gera mundialean 1940an, berriro hasi zen politikan sartzen eta borrokan jarraitu zuen. Gandhi, bere herriko buruzagia izan. Bere izan da, herriaren jaun eta jabe. India independente ikusi zuen naiz eta ez zuen lortu hindu eta musulmanak desagertzea.