Kenenisa Bekele

Biografia.

Kenenisa Bekele - ( 1982ko ekainaren 13an jaio zen Bejokin, Oromiako Regioan, Etiopia). Etiopiar atleta distantzia luzeko lasterketetan espezialista non munduko errekorrak dauzka 5.000 eta 10.000 metrotan. Bi aldiz izan da garaile joko olimpikoetan 10.000 metroetan eta behin 5.000 metroetan. Historiako distantzia luzeetako atletarik onena dela estimatu da, bere anaia Tariku Bekele ere korrikalari ospetsua da mundu mailan.

Bekele Etiopiako lurralde altuetan jaio zen, bertatik mundu mailako distantzia luzeko korrikalari oso onak atera dira. Bere eredu handiena Haile Gebrselassie izan zen 90.hamarkadan distantzia luzeetako lasterketen nagusia. Kenenisa bere oinordekoa bilakatu da eta Hailek lortutako markak apurtu ditu.

Eliteko atletismoan hasiera

En el 2001 se proclamó campeón del mundo de campo a través en categoría junior en Ostende, y además fue segundo en el cross corto de la categoría absoluta en esta misma cita.

2001. urtean munduko junior kross txapelketan garaipena lortu zuen Ostendenten, gainera bigarren izan zen kroos motzeko lasterketan absolutu mailan.

Hurrengo urtean Dublinen, 19 urte soilik zituela mundu guztia liruratu zuen Munduko Kross Txapelketan absolutu mailako bi lasterketetan bai kross motzean eta bai kroos luzean garaipenak lortu zituenean, munduko lehena bilakatuz urte berean bi krossak irabazi zituena.

2003.urtean Lausanan, 2004. urtean Bruselasen, 2005.urtean Saint - Etiennen eta 2006.urtean Fukuokan 2002.urtean Munduko Kross Txapelketan lortutako emaitzak burutu zituen. Honek Munduko kross lasterkaririk onena bilakatzen du. 2008.urtean Edinburgon berriz ere Munduko Kross txapelketa irabazi zuen, urte horretan ez zen Kross motzeko lasterketa egin.

Pistako lehen urratsak

Pistan Bekele 2000. urtean hasi zen korrika Europako mitingetan bere berezko gaitasunak erakutsiz eta progresio handiko gaztea zela erakutsiz. Bere fruituak 2003.urtean iritsi ziren Parisko Munduko Txapelketan lehen postua lortu zuenean 10.000 metrotan eta hirugarren postua 5.000 metrotan. 10.000 metrotan bere konpratiota Haile Grebrselassie (zilarra) eta Sileshi Sihine (brontzea) mendean hartuz horrela lehen triplete etiopiarra lortuz munduko txapelketa batean.Urte horretako bere markarik onekak 12.52.26 5.000metrotan (Oslo) eta 26.49.57 10.000metrotan (Paris) izan ziren.

2004.urtean urte biribila osatu behar zuen 5.000metrotako eta 10.000metrotako errege bilakatuz.Hengelon maiatzaren 31an 5.000metrotako errekorra lortu zuen 12.37.35eko denborarekin eta zortzi egun beranduago Ostravan 10.000metrotako errekorra lortu zuen 26.20.31ko denborarekin.Bi errekor hauek bere lagun Haile Gebrselassie etiopiarrak ziren ordurarte 1998.urtean lortu zituen.

Lehen Joko Olimpikoak

2004eko Joko Olimpikoetan Atenasen 5.000metroetan eta 10.000metroetan garaipena lortzeko asmoarekin iritsi zen.Azkena hau lortzen Lasse Viren izan zen 1976.urtean.Bekela oso ondo hasi zen 10.000metroetan urrezko domina lortuz 27.05.10eko denborarekin Sileshi Shine etiopiarra (zilarra) eta Zersenay Tadesse eritrearra (brontzea) mendean hartuz. Baina 5.000metroetan izugarrizko arrakasta izan zuen proban Bekelek ezin izan zuen Hicham El Guerroujmarrokiarra garaitu, hau ere bi urrezko domina lortzeko intentzioarekin zihoan eta lortu zuen 1.500metroetan eta 5.000metroetan garaipenak lortuz. Bekelek ezin izan zuen El Guerrouj gainetik kendu lasterketaren zehar eta hau bera baino azkarragoa sprinean garaitu zuen 13.14.39ko denborarekin eta Bekele zilarrarekin konformatu behar izan zen.

Urte gogorra

2005.urte hasieran Kenenisak izugarrizko zartakoa jaso zuen bere emaztea izan behar zen Alen Techale atleta hil zenean entrenatzen zihola Etiopian.Hala ere, Bekele krossaren eta pistaren errege izaten jarraitu zuen.

Abuztuaren 26an Bruselasen bere 10.000metroetako munduko errekorra gainditu zuen 26.17.53ko denborarekin utziz. Helsinkiko Munduko Txapelketan 10.000metroetan soilik hartu zuen parte eta urrezko domina erraz eskuratu zuen berriz ere Sihine etiopiarra (zilarra) garaituz eta Moses Mosop keniata (brontzea) mendean hartuz. 5.000metroetan bere urteko lasterketariuk onena Parisen burutu zuen uztailarean 1ean 12.40.18ko denborarekin, urteko markarik onena eskuratuz.

Atletismoko Federazio Internazionalak (IAAF) Kenenisa Bekele 2004 eta 2005 urteko gizonezko atletarik onena izendatu zuten.

Azkeneko munduko kross txapelketa

2007.urtea gaizki hasi zuen Kenenisak Munduko Kross Txapelketan Monbasan erretiratu egin baitzen eta Tadesse izan zen garailea.Tadessek erritmo gogorra ezarri zuen eta Bekelek beroaren eraginez ezin izan zion erritmoari eutsi eta etsita erretiratu egin zen.Hala ere, hilabete batzuk beranduago beste urrrezko domin bat lortu zuen 10.000metroetan Osakako Munduko Txapelketan 27.05,90eko denborarekin, bigarren Sileshi Sihine etiopiarra izan zen bost segundutara.Lasterketa ez zen erabaki azken itzulirarte.

Pekineko Joko Olimpikoak

2008.urteko Pekingo Joko Olimpikoetan urrezko domina irabazi zuen 10.000metroetan errekor olimpikoa ezarriz gainera 27.01.17ko denborarekin eta bost egun beranduago urrezko domina lortu zuen 5.000metroetan beste errekor olimpiko batekin hemen 12.57.82 ko denborarekin.

Berlingo Munduko Txapelketa

2009.urtean Bekelek Munduko Txapelketan Berlinen bi urrezko domina lortu zituen 5.000 eta 10.000 metrotako proban, 10.000metroetan Zersenay Tadesse eritrearra hartu zuen mendean azkeneko itzuli harrigarri batekin etya 5.000metroetan Bernat Lagat estatu batuar nazionalizatutako keniata garaitu zuen sprin estu batean 13.17.00ko denborarekin. Golden Leagueko sei probak irabazi zituen eta horren ondorioz milioi bat dolarreko saria jaso zuen.

Marka pertsonalak.

1.500 metro - 3:32.35 (Shangai, 2007)

3.000 metro - 7:25.79 (Estocolmo, 2007)

5.000 metro - 12.37.35 (Hengelo, 2004) M.R

10.000 metro - 26.17.53 (Bruselas, 2005) M.R