Luka Modrić 1985eko irailaren 9an jaio zen Zadarren (Kroazia), aurten 31 urte beteko ditu. Erdilari bezala jolasten duen futbolaria , beste postu askoretan ere ikusteko aukera izan dugun arren. Orain Espainiako Lehen Mailako Real Madril izeneko taldean jolasten du eta hori gutxi balitz nazioarteko absolutua da Kroaziako selekzioarekin.
Modrićek hamasei urte soilik zituela Dinamo Zagrebeko beheko kategorietako deitua izan zen, guztira sei tutulu irabazi zituen
bertan. 2008an Tottenham Hotspur Football clubera eraman zuten. Londresen lau urte egon ondoren Real Madrilera iritsi eta Espainiako Superkopa lortu zuen. Bere bigarren urtean, Errege kopa eta Txapeldunen Liga konkistatu zituen.
Bi lagapenen ondoren, Luka bere jatorri-klubera itzuli zen aurretik esan dugun bezala. 2005-2006 sasoian Kroaziako Liga, ere HNLa Prv izenarekin ezagutua, bereganatu zuen. Guztira 7 tanto idatzi zituen lehiaketan, hori izan zen bere lehen tituloa profesional bezala.
Hurrengo sasoian, Dinamok berriz Kroaziako Liga irabazi zuen baina ez hori soilik, Kroaziako kopa ere irabazi baitzuen. Bakarkako mailan, lokaleko lehiaketan urteko jokalari bezala aukeratua izan zen.
Bere aitak, bertako aireportuko aeronautiko bezala lan egiten zuenak, eta bere amak,
jostun lanetan ibiltzen zenak, harengatik apostu egin zuen beraien egoera ekonomikoa apala izan harren. Horrela izan zen hamasei urte berri edukita Zagrebko Dinamok futbol taldeak fitxatu zuen momentua.
Gerra bukatzerakoan, Zaton Obrovackin zuten etxea itzuli zieten, baina Modrić-ek futbolean jolasteko Zadaren geratzeko erabakia hartu zuen.
Luka Modrić Zadareko hiri Adriatikoan jaio zen. Bere
haurtzaroan zehar, bere familiarekin batera hoteletara bizitzera mugitu behar izan ziren beste iheslari batzuekin Independentzia Gerra zela eta.
Gainera lehen esan dugun bezala kroaziako selekzioarekin jolasten hasi zen 2006. urtean 21 urte besterik ez zituela. Bertan bi Eurokopatan eta bi Munduko Kopatan parte hartu du selekzioarekin. UEFAk antolatu zuen 2008ko Eurokopan ain zuzen ere 11ko onenean izendatu zuten.
2008an F.C Tottenham Hotspur taldeak Modrićen fitxaketa argira atera zuen. Lehen sasoiaren hasieran lesio larri bat edukitzen du belaunean, horregatik komunikabide batzuk "arinegia" etiketa jartzen diote Premier izeneko liga baterako. Abenduraren 18an bere lehen gol ofiziala idazten du Spartak Moskuaren aurka, liga amaitzean 44 partidetan 5 gol besterik sartu zituen. 2012an sasoia bukatu ondoren, munduko klub handienetako batek bere zerbitzuak eskuratzeari buruzko interes argiak erakutsi zituen, orain bere kluba denak ain zuzen ere.
2012ko abuztuaren 27an, hainbat negoziazio-asteren ondoren, C.F Real Madril taldeak bere web-orrian ofizial egin zuen Modrićen fitxaketa. Bi egun pasa eta berehala debutatu egin zuen talde txuriarekin, hamar minutu jolastuz. Bere lehen gola Real Zaragozaren aurka izan zen, areako sarreran ezker jaurtiketa indartsu bat botaz markagailuko behin betiko 4-0 jarri zuen.
Kroaziako selekzio absolutuarekin 2006an debutatu zuen Argentinaren aurkako lagunarteko batean, emaitza 2-2 izanik. Selekzioaren joko sistemara bere egokitze azkarraren ondoren, leku bat irabazi zuen Alemanian jokatuko zen Mundialera joango ziren 23 jokalarien artean. 2008. urteko edizioan izan zen Kroaziak Mundial
batean parte hartzen zuen lehen urtea. Lehen partida, lehen debuta Modrićena. Austriaren aurkako lehian garaipenaren gola berak sartu zuen, emaitza 1-0.
2012ko Eurokopan ere parte hartu zuen, talde-fasearen hiru partidak jolastu zituen. Lehen partida Irlandaren aurka izan zen eta Kroazia atera zen irabazle, bigarrena berriz berdindu egin zuten Italiaren aurka, baina azkenean ez zuen final laurdenetara sailkatzea lortu Espainiaren aurkako azken topaketa galdu ostean.2014an Kroaziak Brasileko Futboleko Mundu Kopan parte hartuko zuen, eta berak azkeneko zerrendan sartzea lortu zuen. Bertan lehen partida galdu egin zuten Brasilen aurka, bigarren partidua berriz 4-0 irabazi zuten, baina garaipen horrek ez luke balio izango. Hirugarren partidan ere porrot egin zuten Mexikoren aurka.