Howard Hughes

Howard Hughes, Humble, Texasen, 1905eko abenduaren 24an jaio zen eta 1976ko apirilaren 5ean hil zen Acapulcon edo Houstonen. Milioi askoko enpresari, handiki, inbertitzaile, ingeniari autodidakta, hagazkinlari zineko zuzendari eta produktorea zen. Ospetsua bere The Racket (1928), Hell´s Angels (1930), Scarface (1932) eta The Outlaw (1943) film ospetsu eta arrakastatsuengatik, baita hegazkintzan eginiko aparteko ekarpenengatik

, aireontzien diseinu berrietan eginiko hainbat aurrerapenengatik, horien artean, Hughes H-1 hegazkina eta Hercules hidrohegazkina eta airean burutu dituen balentria guztiengatik, abiadura eta hedaduran lortutako markak barne.Hughesek, gainera, izugarrizko ospe publikoa lortu zuen, Pan Am, Ipar Amerikako aireko bidaien enpresa oso ospetsu baten monopolioari uko egiteagatik. Enpresa hau, Estatu Batuetan hegaldi transatlantikoak egiteko izendapen legala zuen enpresa bakarra zen, eta uko egitean, gatazka politiko eta legal batean sartu zen, izendapen horrekin bukatu eta bere enpresa propioari hasiera emanaz, Trans World, bere Lockheed Constellation hegazkinekin.

Bere izaerarengatik oso eztabaidatua izan zen pertsonaia hau, xelebrea, maniatikoa eta orokorrean aldartetsu samarra zelako. Bere izaera hau, neurri batean, betidanik izan zuen desoreka obsesibo konpultsiboaren ondorio zen, baina ukaezina da zuen jeinutasuna eta bere ondare ospetsua moldatu zen eremu guztietan.

1976an hil zen, heriotza, bere bizitza bezain eztabaidagarria izan zen. Oso gaixo zegoelarik hegazkin batean izan zen ontziratua Mexikon, Houstonera bidean eta ez baita jakin bidean edo behin bertan zegoela hil zen.

Haurtzaroa

Howard, Humblen jaio zen, Texasen, 1905eko abenduaren 24an, zenbait biografok, irailaren 24an jaio zela eztabaidatzen duten arren. Bere gurasoak, Howard eta Alene Hughes ziren.

Aita, Howard Robard Hughes, indutrialaria zen eta barauts berezi bat patentatu zuen, aurretik ezinezkoak ziren petrolio putzuak zulatzeko gai zena. 1908an, Hughes Tool Company enpresa ireki zuen, asmakizun hau merkaturatu ahal izateko. Semeak, negozioa oinordekotzat hartu zuenean, Baker enpresarekin bat egin zuen.

Amak, Alene Hughe

s, misofobia gaixotasuna zuen. Howardengan eragin handia izan zuen eta gehiegi babestu zuen, inguruko germen guztietatik bakandu zuen arte. Oso obsesiba zen eta seme-alaben osasunarekiko jokaera berezia zuen. Umearen gorputza oso sakon aztertzen zuen, hortzak, belarriak, sexu-organoak, ukalondo eta belaunak ondo arakatuz. Era berean, umearen iraizkinak begiratzen zituen eta bere eguneroko bainuaz arduratzen zen, gorputz guztia lejiazko xaboi batez igurtziz. Sukar edo ondoeza sentitu bezain laster, mediku bat baino gehiagori deitzen zioten umeari zer gertatzen zitzaion jakiteko, zein ordu zen begiratu gabe. Sufritzen zuen TOC gaixotasuna, desoreka obsesibo konpultsiboa, izan zezakeen gaitz okerrena zen.

11 urterekin, Houstoneko lehen irrati-etxea eraiki zuen. Honekin, Mexikoko Golkoa zeharkatzen zuten barkuekin harremanetan jartzea lortu zuen. Mezuak jaso eta grabatzen zituen, gainera, soinuak Morse kodean zeudela igarri eta hauek interpretatzen ikasi zuen gau bakarrean. Hurrengo egunean, itsasontzietako ofizialekin kontaktuan jarri zelarik.

Aitarengandik, gauza mekanikoekiko jakin-mina eta inteligentzia oinordetu zituen. 12 urte zituelarik, Houstoneko egunkarian atera zen, inguru hartako lehen bizikleta motorizatua izan baitzuen, bere kabuz sortua izan zena.

Gaztaroa

1922an, Alene Hughes haurdunaldi ektopiko baten arazoen ondorioz hil egin zen eta Howard oso markatuta gelditu zen, betirako geratu baitzen horrenbeste zaintzen zuen ama galtzearen tristura ezin gainditu.

1924ko urtarrilan, urte batzuk beranduago, aita bihotzeko krisi baten ondorioz hil zen. Howard lur jota gelditu zen bere gurasoak horren azkar hiltzean. Honengatik, gurasoen heriotza eta bere beldurrek 50eko hamarkadan mendikuntza ikerketak egiteko laborategi bat ireki zuen, etekinak ateratzeko intentziorik gabe.

Howard, aitaren heriotzaren ostean, bere dirutzaren %75a oinordetu zuen aitak ala nahi izan zuelako, herentzia honen barnean, petrolio aztarnategiak zulatzean sorturik

o kantitateak barne zeudelarik. Urte batzuk beranduago Houstoneko Rice Institute of Technologyn sartu zen. Aurretik, Kaliforniako Teknologia Institutuan egona zen, Pasadenan, baina hemen ez zuen diplomarik lortu.

1925eko ekainean, Rice unibertsitatea utzi zuen eta Ella Ricekin ezkondu zen. Houstonetik joan eta Hollywoodera joan ziren bizitzera, Howardek bertan pelikulak ekoizteko itxaropena baitzuen.

Ezkondu eta denbora gutxira, bikotearen arteko gorabeherak hasi ziren, Howard etxeko arauekiko oso zorrotza baitzen, beste hainbat arrazoien artean. 1929.urtean, zenbait liskarren ostean, emaztea, aste batzuk, mundutik isolari

k mantendu zuen. Ateratzea lortu zuenean, Houstonera bueltatu zen eta dibortzioa eskatu zuen iritsi bezain laister. Howarden emazte izateari utzi eta Frank Lucas Gangsterra ezagutu zuela diote.

Nortasuna

Inteligentzi eta itxura ona izateaz gain, nortasun erakargarri bat zuen, bizitza guztian zehar jokabide arraroak izan zituen arren. Ezinezkoa zen zerbaiten aurrean nola erantzungo zuen jakitea, proiektu berri bat egiterako orduan, adibidez, izugarri gustatzen baitzitzaion eta dena ematen baitzuen burutu ahal izateko, baina behin bukatuta dena ahazten baitzitzaion. Gaixotasun bat zeukan, desoreka obsesibo konpultsibo bat (T.O.C), gaizki tratatua izan zena.

Emakume ugari erakarri zituen bere dirutza eta nortasunarengatik. Hollywooden, 30 eta 40ko hamarkadako dama askorekin aritu zen, bain

a segituan beraietaz nekatzen zen bezala, kasu gehiagotan, emakumeak aspertzen ziren bere man

iekin. Bere emaztea, Ella Rice, preso eduki zuen etxean denbora bat, ikara eta klaustrofobia krisiak izateraino.

Bere lehen dibortzioaren ondoren, Hughesek denbora ugari igaro zuen zineko zenbait izarrekin egon zen. Haietako askori ezkontzeko eskatuz, horien artean, Katharine Hepburn, maitale izateaz gain, bere lagun minena. Bere maitasun-harremanak hauek

izan ziren, Bette Davis, Rita Hayworth, Gene Tierney, Ava Gardner, Olivia de Havilland, Yvonne DeCarlo, Jane Greer, Kathryn Grayson, Ginger Rogers, Billie Dove (bere senarrari dibortziatzeko ordaindu zion emakume exotiko bat) beste batzuen artean.

Joan Fontainek, bere autobiografia idazterakoan, ("No Bed of Roses") behin baino gehiagotan berarekin egon zela onartu zuen eta Bassie Love, bere maitaleetako bat izan zen ezkonduta zegoen bitartean.

Jean Harlow "Hell´s Angels" filmaren estreinaldian lagundu zuen. Baina berarekin uneoro

egoten zen Noah Diertrichek, urte batzuk beranduago "Howard: The Amazing Mr. Hughes" liburua idatzi zuenenan, Howardek Harlowekin lanbide-laguntzaile harremana besterik ez zuela izan jakinarazi zuen. Liburu honetan ez zuen Harlowetaz bakarrik hitz egin, Jane Russelletaz ere idatzi zuen, honi, Hughes ezkonduta egonda bere ohean sartu nahi izan zuen, berak eskaintza baztertu zuen, baina lagunak izaten jarraitu zuten. Janek, bere autobiografian aitortu zuen hau guztia.Gainera, ziurtasun osoz, Howardek aktore bidean zeuden neska gazteak kontratatzen zituela esaten da, zinerako prestatu eta bere menpe egon zitezen. Estatu guztiko apartamentuetan neskatxak zeuzkala intsinuatzera iritsi dira.

Aberats okitu honentzako, dirua, bere meritu pertsonalarekin lortzeko gai ez zen gauzak erosteko bitartekoa zen. Bereak dira, zentzu horretan nolakoa zen adierazten duten hurrengo esaldi ospetsuak:

-Munduko edozein gizaki erosi dezaket.

-Mundu guztiak dauka bere prezioa.

Diru ugari xahutzen zuen luxuzko festetan eta eroskeria ezberdinetan, horrela, gorputzak eta emakumeen gorputzak eta borondateak erosiz. Zalantzazko errentagarritasuna zuten enpresa eta proiektuetan ere barra-barra gastatu ohi zuten. Nortasun erabat zaila zeukan, ez baitzegoen inor bere inguruan honi aurre egiteko gai zena, zenbaitetan Noah Dietrich izan ezik.

1936ko ekainaren 11n, Gabriel Meyer izeneko oinezko bat harrapatu eta hil egin zuen Los Angelesen. Zaindu zuten ospitaleko mediku batek, Howard edanda zihoala esan zuen. Salatua eta espetxeratua izan zen alkoholizatuta gidatzen ari zela uste zelako. Ezbeharraren lekuko izan zen batek, autoa abiadura handian zihoala esan zuen eta istripua gertatu aurretik oinezkoa leku seguru batean aurkitzen zela. Baina, ikerketan zehar, lekukoak, esandako guztia ezeztatu eta Howarden bertsioa babestu zuen, hortik aurrera esan zuena zera izan zen, autoa mantso zihoala eta oinezkoa autoaren aurrean jarri zela gelditzeko denborarik eman gabe. Fiskalak, aske utzi zuen eta gertatutakoaren gaineko erantzukizun guztiak kendu zizkion.

Beste alde batetik, argi geratzen da bere negozioekiko ardura falta eta maltzurkeria, zerga guztiak nola sahiesten zituen ikustean. Hughes Aircraft (1932an sortua) bere aeronautika enpresaren lehen urteetan, negozioa Kaliforniatik Nevadara lekualdatu nahi izan zuen zergak

Espazioaren Museo Nazionalean dago.1938ko ekainaren 10ean, marka berri bat hautsi zuen beste lau tripulatzailek laguntzen ziotelarik, munduari 91 ordutan, zehazki, 3 egun eta 19 ordutan, bira emateagatik. Errekor hau egiteko, ez zuen bere aeroplanorik erabili, Lockheed Model 14 Super Electra hegazkina baizik, teknologia berriekin hornitua. Bidaia honen helburua, distantzia luzeko aireko bidaiak guztiz seguruak zirela frogatzea zen.Sari asko jaso ziteun pilotu bezala, Harmon Trophy saria (1936 eta 1938an), Collier Trophy saria (1938an), eta Ocatve Chanute Award saria (1940an). 1939an, golardatua izan zen urrezko domina batekin kongresu batean, kongresua Howard Hughesi eginiko omenaldi bat izan zen, hegazkinginatzaren zientzian eginiko lorpenengatik eta honekin estatua ezagutzera emanagatik mundu guztian. New York Times aldizkariak esan zuenez, Howard ez zen Washingtonera joan medaila jasotzera eta Harry S. lehendakariak korreoz bialdu omen zion.

Hughes Aircraft

Hughes Aircraft 1932an izan zen sortua, Lockheed Aircraft Corporationeko hangar baten eskinan, Burbanken, Kalifornian. Hasieran Hughes Tool Companyko banaketa izan zen, H-1 Racerra hegazkin militar batean eraldaketa garestia egiteko. Bigarren Mundu Gerran eta hau bukatzean, Hughesek bere konpainia Defentsa Departamentuaren kontratista bihurtzea lortu zuen. Hughes Helicoptersen banaketa 1947an izan zen, Kellet helikopteroen fabrikatzaileak bere ekoizpenarako azken modeloa saldu zionean.

baxuagoak zirelako, baina ezin izan zuen lortu. Azkenean, 1953an, bere aktibo guztiak medikuntza inbestigaziorako zeukan institutura bidali zuen, zergak ordaintzetik salbuetsitako erakundea baitzen.Gainera, bere Kaliforniako etxean urte asko igaro zituen arren, hoteletan bizi zezakeela pentsatu zuen, horrela estatuaren aurrean ondasunik aitortu behar ez izateko. Baina urte batzuk beranduago, legeak aldatu ziren eta edozein estatutan 180 egun bizitzen egoteagatik zergak ordaintzeko obligazioa zeukan, beraz, hotelez eta estatuz aldatzen hasi zen. Howard hil zenean, Kalifornia eta Texasko gobernuak bere herentziaren zergak kobratu nahi izan zituztenenan, ezin izan zuten egiaztatu bertan legalki bizitzen egon zenik.

Honez gain, bere enpresako zuzendariek soldata oso baxuak jasotzen zituzten, zerga gehiegi zeudelako eta ondoren, plan bat burutzen zuten. Zuzendariek, behin enpresa uzten zutela, Howardek beraiekiko kritika publiko iraningarriak idazten zituen, hauek salatu eta Hughesek galdu egiten zuenez, diru kopuru bat ordaindu behar zien, eta era honetara beste zenbait milioi aurrezten zituen. Plan hau, Noah Dietrich eta Robert Maheuekin gertatu zen, beste batzuen artean.

Hegazkineria

Howardi asko gustatu izan zitzaizkion hegazkinak bere bizitza guztian zehar. Lehenengo aldiz, 14 urterekin egin omen zuen hegan, baina ez da datu ziurra. Baina ez dago zalantzarik pilotu ausarta eta oso industrial ona zela. Gainera, bere inteligentzia eta hegazkin eta mekanikarekiko zeukan interesagatik bere kabuz ikasiz injineru aeronautikoa izatera heldu zen, aireontzien diseinu eta eraikuntzari buruzko arlo asko menderatuz. Hughes Aircraft elkartea ireki zuen eta marka mundialak hautsi zituen bere hegazkinak pilotatzen.

Teknologikoki aipagarriena izan zen makina, Hughes H-1 Racer izan zen. 1935.urtean, errekor bat hautsi zuen honekin. Egiaztatuta ez dauden zenbait bertsiok Ozeana Bareko gerrateko lehen zatiko hegazkin hoberenetarikoa egiteko eredu bezala erabili zela diote, Mitsubishi A6M Zero hegazkin japoniarra egiteko.

Urte bat beranduago, 1937an, H-1 hegazkinaren diseinu berriago batekin bere berezko

abiadura marka bat haustea lortu zuen, bataz besteko abiadura 518 km/h-koa izan zen.

H-1 hegazkinak, diseinu berriketa ugari izan zituen.

H-1ak berrikuntza ugari ekarri zuen diseinuan. Lur-hartzeko trena gorde zitekeen eta errematxe eta lotuneak zuzen finkatu ziren hegazkinean, handik nabarmendu gabe bateratuz, horrela frikzio zinetikoa minimizatu eta abiadura irabazteko xedean. Bigarren Mundu Gerran, abioi honek, beste aireplano batzuen diseinuak egiteko eredu izan zen Mitsubishi A6M-z gain, Focke-Wulf Fw 190 eta F6F Hellcat hegazkina. eta Aireare eta espazioaren museo Nazionalean dagoen hegazkinak egiteko. H-1-a Smithsonian instituziora izan zen dohaintzan emana eta gaur egun, Washingtoneko Airearen eta

1948an, hainbat banaketa egon ziren enpresan, Hughes Aerospace Group, The Hughes Space and Communications Group eta Hughes Space Systems Division. 1961ean, bat egin zuten Hughes Space and Communication Company sortua izan zedin. Howardek, beti, zerga gutxi ordaintzeko ahaleginak egiten zituenez, Hughes Aircraft lekualdatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen eta medikuntza ikerketetarako zeukan institutura eman zizkion dohaintzan bere aktibo guztiak.

XF-11 istripua

1946ko ekainaren 7an, oso istripu larria izan zuen Los Angelesen Estatu Batuetako armadarako zen XF-11 hegazkin espioiarekin probak egiten ari zela. Proba ondo zihoan, 105.minutuan, bueltatzeko prest zeudenean, olio galtze txiki bat egon zen, honek, eskubiko motorraren presioa jeistea eragin zuen, horrela, helizeen kontrola galduz. Motorra atzerantz indarra egiten hasi zen eta hegazkinak altura galdu zuen. Golf zelai batean lur hartu nahi zuen, Beverly Hillsen baina ezin izan zuen, hegazkina hiru etxerekin kolpatu zen eta erregaia zeramaten

deposituek eztanda egin zuten. Ezbeharraren ondorengo ikerketak esan zuten hau izan zela arrazoia, beraz, akats mekaniko batek sortutako istripuzat hartzen da. Howard oso zauriturik zegoen eta kabinatik ateratzerakoan, erredura larriak jasan zituen, hegazkina eta inguru guztia sutan baitzegoen. Ingurutik zebilen William L. Durkinek lagundu zion, Estatu Batuetako Marineen Gorputzeko lehen sarjentuak.Lesio larriak eduki zituen, barne traumatismoak, haustura anitzak (klabikula, sahiets guztiak...) eta gorputz guztian zehar zituen hirugarren mailako erredurak. Istripu honek, ondorio txarrak ekarri zizkion bizitza guztirako eta hemendik aurrera, ezpaineko orbainak estaltzeko bibotea utzi zuen.

Estatu Batuetako Aire Armadak, Hughesi leporatu zioten ezbeharra, hainbat huts egin baitzituen, ez baitzuen pentsatutako ibilbidea jarraitu ezta behar zen irrati frekuentzia erabili ere. Gainera, informeak XF-11 hegazkinak erori aurretik kontrola galdu zuela dio eta hau oso gogorra izan zen Howardentzat. Protestatu egin zuen eta informea zuzendu nahi izan zuen. Berak, kontrola ez zuela galdu zioen, baizik eta helizeetan zegoen arazoarengatik altitudea galtzen joan zela. Honez gain, Aire Armadaren informea partziala eta bidegabekoa zela salatu zuen. Deklaratu zuenez, militarrek ez zuten helizeen sistemako arazorik aipatu nahi, diru asko gasatatu baitzuten hegazkin hartan.

Ospitalean, gorputza hondatuta zuen arren, burua ederto zeukan. Burutik sano zegoelaren froga garbia zera da, bere injineruei deitu eta ohe berri bat egiteko eskatu ziela, diseinua ez baitzuen gogoko. Berak emandako pausoak jarraituz, sistema hidrauliko bat jarri zioten, 30 motor elektrikoz maneiatzen zena eta hainbat botoi jarri zizkioten ohea nahi zen modura jarri ahal izateko. Ospitaletako ohe modernoa sortuz.

Hughes eta bere H-4 Herkulesa

Bere proiektu ospetsuena, agian, H-4 Herkulesa izan zen. Aireontzi handi hau eraiki zuenean, beste marka bat hautsi zuen; inoiz eraiki ez zen hego-luzera handieneko hidrohegazkina. Sprice Goose ezizenarekin, bere helburua gerrara eramatea zen. Bigarren Mundu Gerran, tropak eta ekipoa Atlantikoan zehar garraiatzeko zen pentsatua, horrela itsaspeko alemaniarrek sortzen zituzten kalteak saihestuz. Baina zeukan tamaina eta konplexutasunaren ondorioz, ez zuen eraikitzeko denbora eman. Baina Bigarren Mundu Gerra bukatzerako, %60ko aurrerabideak zituen eta bere erabilgarritasuna handiagoa zen.

Abioi honek, eztabaida handia sortu zuen eta prentsak Howard irizpide falta zuela eta dirua xahutzea leporatu zion. Eraikitzea lortuko omen zen jarri zen zalantzan. Tamaina eta pisuarengatik (193 tonelada), aparailu bakarra egitea lortu zen. Bere bideragarritasunaren inguruan sortu zen eztabaida publikoaren aurrean, Hughesek hegazkinak hegan egitea lortzen ez bazuen, estatutik joango zela esan zuen.

1947an, Kongresuko Gerrako Ikerketaren Batzordean aurkeztu behar izan zen, kontratu barruko epeak ez betetzearen arrazoiak emateko. Howardek sutsu defendatu zuen bere postura eta batzordea indargabetu egin zen informe bat idatzi gabe.

Berriro ere, bere helburua lortu eta 1947ko azaroaren 2an, milaka pertsonen aurrean hegazkinak hegan egitea lortu zuen, Long Beachen, Kalifornian. Herkulesek, 30 metroko altura eta 130km/h-ko abiadura besterik ez zuen hartu, Howard pilotatzen ari zela. Aireko honek ez zuen gehiago hegan egin eta beranduago, Kongresuari eta dirulaguntzak eman zituztenei dirua ondo erabilia izan zela frogatzeko egin zuela proba eman zuen aditzera.

Komunikabide guztien ahoan egon zen eta New York Times aldizkariko portada izan zen 1948ko uztailaren 19an.

Gaur egun, Spruce Goose, Oregoneko McMinnville herriko Evergreen Aviation Museoan aurkitzen da.

TWA aireko bidaien enpresaren abenturak

1939an, Howardek 7 milioi dolar inbertituzituen TWA konpainian eta airelinea horren agintearekin egin zen. TWA-ren jabetza lortu zuenean, legeak bere aeroplanoak eraikitzea debekatu zion. Panagra lehiakide arriskutsuarekin borrokatu behar izan zuen, ordezkari modura Juan Trippe negozio gizon oso on bat zeukan enpresarekin. Hughesen etsai amorratu bat izan zen, hondasun asko baitzituen bere menpe. Boeing 307 flota baino hobegoa izango zen aireplano bat egiteko Boeing, Locheed lehiakidearengana hurbildu zen. Gainera, Howardek erlazio on bat zeuka Lockheedekin, 1938an munduari bira emateko erabili zuen hegazkina beraiek sortua baitzen. Honek, Howarden ihegazkin bat isilean eraikitzeko deia onartu zuen.

Bukaerako emaitza, Lockheed Constellation estilizatu eta elegante bat izan zen. TWA konpainiak lehenengo 40 hegazkinak erosi zituen, historiako hegazkin eskaera garestiena eginez.

TWA Estatu Batuetako bigarren airelinea garrantzitsuena izan zen eta Pan Am airelinea garrantzitsuenak ez zeuzkan zenbait gauza zituen. Barrualdeko hegaldiak monopolizatzen zituen, era batean, Pan Am baino konpainia handiagoa eginez. Honekin eta konpainiaren akzioen parte handi baten jabe zela kontuan hartuz, Howard Estatu Batuetako gizon dirudunena zen.

1956an, 63 Convair 880 hegazkin eskatu zituen TWA-rentzako. Hughes oso diruduna zen arren, kanpoko hartzekodunek TWA konpainia diru kopuru batengatik uztea behartu zioten. Bere kontrako ekintza ugari, Pan Am-eko Tripperengatik bultzatuak ziren.

1960an, besterik ezean, TWA utzi behar izan zuen, konpainiaren %78a berea zen arren, hurrengo urteetan asko borrokatu zuen kontrola berreskuratu ahal izateko.

1966an, Estatu Batuetako tribunal federalak bere akzioak saltzera behartu zuen, TWA eta Hughes Aircraften arteko interes gatazken ondorioz. TWA-ko bere zatia saltzean, 547 milioi dolar irabazi zituen.

70ko hamarkadan zehar, airelineen negoziora bueltatu zen, Oeste airelinea erosiz eta Hughes Airwest izena jarriz.

Giltzapean egotetik heriotzera

1950.urtearen amaieran, desoreka obsesibo konpultsibo baten sintoma ahulgarriak garatzen hasi zen. Ameriketako gizon entzunena, bizitza publikotik desagertu zen, zenbaitzuk bere portaera eta egonlekuaz informatzen jarraitzen zuten arren.

1957ko urtarrilaren 12an, Jean Petersekin ezkondu zen. Bere bigarren ezkontza lehenengoa bezain gogorra izan zen, geroz eta nabarmenagoak ziren bere mania eta barruratzeko joerarengatik. Azkenean, bere emaztearekin, telefonoz bakarrik kontaktatzen zuen. Behinola, hedabideek hiltzear zegoela esaten zuten, mentalki ezegonkor zegoela, hilda zegoela esateraino iritsi ziren. Jendearen artean sortzen zuen morboa izugarria zen.

Bizitza guztian zehar izan zuen desoreka obsesibo konpultsiboa eta gauza askorekin obsesionatu zen bere bizitzan zehar. 30eko hamarkadan, ilarrak tamainaz sailkatzearekin eta The Outlaw filma ekoizten ari zenean Jane Russellen alkandorak zuen akats txiki batekin, akatsa nola konpondu zezaketen esanez idatzi zituen paper batzuk banatzeraino.

Howard guztiz giltzapetzeraino iritsi zen zen, gela ilunduetan itxi zen, medikamentu eta drogek eraginda, baina beti mantedu zuen ile-apaintzaile baten bisita. Zenbait mediku bizi ziren bere etxean soldata batekin, baina Howardek normalean ez zituen ikusten eta ez zuen onartzen haiek emandako aholkurik.

Hiltzen ari zenean, bere giro administratibo nagusia azken egunetako santuen mugimenduarena zen, konfiantza zuen beraiengan, ezin zuelako alkoholik edan. Oso gaztea zelarik, sifilisa harrapatu zuen. Garai haietako tratamendua esperimentala zen eta albo-ondorio larriak izateko aukerak zituzten. Sistema nerbioso zentrala hondatu zezaketen arazo psikiatrikoak sortuz. Medikuek ez zuten lortu sendatzea eta gaixotasuna areagotu egin zen. Bere eskuetan baba txikiak ateratz hasi ziren eta jendeari eskua ematea debekatu zioten. Garai hartatik aurrera, ez zuen gehiago eman eskua eta zerbait ikutu behar zuenean, paperezko musuzapiekin egiten zuen germenengandik babesteko.

Garai hartan, Managuan bizi zen, Nikaraguako hiriburuan, Erdialdeko Amerikako garaiko hotel esklusiboenean, Hotel Intercontinentalean, gaur egungo, Crowne Plaza. 1972an, Managuako lurrikarak ustekabean harrapatu zionean, era oso misteriotsuan alde egin zuen bertatik. Bertan, Anastasio Somoza Debayle Generalarekin negozioak egin nahi zituela esaten da. Nikaraguatik joan aurretik, Somozaren familiako jauregi batean egon zen bizitzen.

1976ko apirilaren 5ean, 70 urte zituela, Akapulkoko hotel batetik atera gabe zegoela, Howard hilzorian jarri zen. Hegazkin bat hartu zuten Houstoneko Metodista Hospitalera eramteko, baina ezin izan zuten ezer ez egin. Ez dago argi bidaia erdian edo Mexikotik atera aurretik hil zen.

Behin Houstonen, medikuek bizar eta azkazal oso luzeak zituen gorputz zaharkitu eta oso argal bat besterik ezin izan zuten ikusi. Itxita egotearen eta gutxi zaintzearen ondorioz, guztiz desitsuratuta zegoen eta FBI-koek hatz aztarna bidez identifikatu behar izan zuten.

Giltzurrunetako arazo bat izan zen heriotzaren eragilea, autopsiaren arabera, desnutrizio larri batez gain, orratz hipodermikoen zatiak zituen besoen azpiko azpian sarturik. Giltzurrunak izan ezik beste organo guztiak osasuntsu zituen.

Honela bukatu zen enpresari dirudunaren, heroi nazionalaren eta heriotzaren garailea hainbat kasutan izan zen gizonaren bizitza.

1976ko apirilaren 7an, Houstoneko Glenwood hilerri historikoan lurperatu zuten bere familiako hildakoekin batera.

Howard mundu zinematografikoan

Bere bi lehenengo filmak, 1927an estreinatuak, Everybody's Acting eta Two Arabian Knights izan ziren. Bigarrengo honek, komedia antzezle hoberenaren Oscar saria jaso zuen. 1928an The Racketen eta The Front Page 1931n Akademiako sarietara hautatua izan zen.

1927 eta 1930 artean, bere diruko 3.8 milioi dolar gastatu zituen Hell´s Angels filma ekoizteko, berak idatzi eta zuzendu zuen Luther Reeden laguntzarekin. Hasieran, zuzendaria Marshall Neilan izan behar zen baina Hughes izaerak lana uztera bultzatu zion. Pelikula erdia filmatuta zegoelarik, 1927ko urriaren 6an estreinatutako "The Jazz Singer" filmak soinuaren iraultza ekarri zuen zinearen mundura. Hughesek, teknologia berri hau filmaren lehen erdi hortan txertatu zuen eta Greta Nissen aktoresa kaleratu behar izan zuen bere azentua zela eta, bere papera Jean Harlowek interpretatu zuen. Filmak eszena oso konplexuak zeuzkan eta bukaerako agerraldia filmatu ahal izateko, bera jarri behar izan zen biplano batean, aktoreek oso arriskutsua zela eta ez zutelako nahi. Eszena grabatu egin zen baina istripu bat izan zuen, zauri txiki batzuk sortarazi zizkionak.

Errodaje kolosalak ia hiru urte iraun zituen, Hughes ez baitzegoen gustora z

enbait aireko agerraldirekin, abiadura sentsazio gutxi ematen omen zuten. Metereologo bat kontratatzera iritsi zen, lainoak noiz egongo ziren jakiteko, lainoek abiadura gehiagoko sen

tipena ematen baitzuten.

Filma, ospe handiarekin estreinatu zen Los Angeleseko Grauman´s Chinese Theaterren, 1930eko maiatzaren 24an. Beste batzuen artean, Charles Chaplin eta Buster Keaton joan ziren gonbidatu modura. 8 milioi dolar bildu zituen filmak, gaur egun, gutxi gora behera, 90 milioi dolar izango zirenak.

1932an, Scarface filma ekoiztu zuten eta 1943an, bere film ospetsuena atera zen, The Outlow, Jane Russelle protagonista nagusi modura zegoena.

Errepresentazio filmikoak

2004ean, Leonardo Di Capriok El aviador de Martin Scorsese filmean interpretatu zion.

2007an, The Hoax filmean, bere pertsonalitatea islatzen dute, Richard Gerek aeronautikaren handikiari maula bat egitea planeatzen ari denean.

Lehenago, 1991ko Rocketeer pelikulan, industrial aeronautiko bat agetzen da Howard Hughes izenarekin, pertsona bat bultzatu dezakeen suziri bat asmatuz.

1988an, Francis Ford Coppola Tuckerren film batean, gizon bat eta bere ametsa (The Man and His Dream) Dean Stockwell aktorearengatik errepresentatua izan zen zati txiki batean.

Tony Starken pertsonajea (Iron Man), Howarden bizitzan oinarriturik dago, horregatik ezaugarri antzekoak dituzte, horien artean, dirutza, bere karisma, inteligentzia, talentu injinerua, baita bere desoreka obsesibo konpultsiboa eta aitarengandik oinordeturiko zientzialari eta injineru grina.

Ekoizturiko pelikulak

-Everybody's Acting (1927)

-Two Arabian Knights (1927)

-The Racket (1928)

-The Front Page (1928)

-Hell's Angels (1930)

-Scarface (1932)

-The Outlaw (1943)

-The Conqueror (1956)

Hegazkinlari bezala jasotako sariak

-Harmon Trophy (1936)

-Harmon Trophy (1938)

-Collier Trophy (1939)

-Congressional Gold Medal of Honor (1939)

-Octave Chanute Award (1940)