Antonio Cánovas del Castillo, politikari eta historialari espainiarra izan zen. Malagan jaio zen 1828ko otsailaren 8an eta Mondragonen, Gipuzkoan, hil 1897ko abuztuaren 8an. Espainiako Ministro Batzarraren lehendakaria izan zen XIX. mendeko azken urteetan.XIX. mendeko politikan eragin handia izateaz gain Espainiako Berrezarpeneko sistema politikoaren pertsonaia nagusienetakoa izan zen, horrela, Alderdi Kontserbadorearen buru bihurtzea lortu zuen. Espainiako historia garaikideko politikari kontserbadore azkarrenetarikotzat onartua dago eta "turno de partidos" bitartean, demokraziari buruzko ikuspegi faltsu bat emateagatik kritikatua izan zen. Baita katedraren askatasuna debekatzeagatik eta esklabotzaren alde azaltzeagatik ere.
Demokrazia ez-iraultzaile eta tradizional bat ezartzea helburu duen korronte politikoari "canovismo" izena ematen zaio. Monarkian oinarrituta zegoen eta alderdibitasunean eta boterearen txandaketan sinisten zuen.
Antonio Cánovas del Castillo, Antonio Cánovas Garcia-ren eta Juana del Castillo y Estébanez-en semea zen. Aita, Orihuelan, Alicanten, jaio eta bertan maisu lanetan ari zen, ama, berriz, Juan José del Castillo-ren semea zen eta Serafín Estébanez Calderón idazlearen arreba-lehengusua.
Ikasketak, historian zuen afizioarekin uztartzea lortu zuen eta 1854an "Historia de la decadencia de España" izeneko lana publikatu zuen. Ikasketa politikoak hasi orduko 54ko iraultzaren buruzagiarekin batera lan egiten hasi zen, Leopoldo O'Donnell-ekin hain zuzen ere. "Union Liberal"-eko partehartzaile izana zen Cánovas, 1854an Malagako diputatu bilakatu eta O'Donnell erortzean, Cadiz-eko Gobernadore Zibila izendatu zuten, bere postua hartuz. Isabel II-ren erreinaldian, Espainiako Lehenengo Errepublika hasi baino lehen, Gobernu ministroa izan zen 1864an eta 1865ean Ultramar-en.1868ko Iraultzaren ondoren eta Borboien monarkia amaitu zenean, Alfonso XII-ren, Isabel II-ren semearen, itzulera prestatzen hasi zen. 1874an, Martinez Campos, Sagunto hirian general izendatu eta Alfonso XII errege koroatu zutenean, Berrezarpenaren sistema sortzen hasi zen, garai hartan Sandhurst-eko manifestuan erredaktore lanak egiten zituen. Alderdibitasuneko sistema bat proposatu zuen, non "caciquismo"-an oinarrituriko hauteskundeko iruzurrek, estatuaren boterearen txandaketa bideratzen zuten. Proposamen honen helburua estatuan pilatu ziren tenstioak hobetzea zen. Horrela lortu zuen hainbat alditan Espainiako Ministro Batzarraren lehendakari bihurtzea, Alfonso XII-ren alboan.
"La política es el arte de aplicar en cada época de la historia aquella parte del ideal que las circunstancias hacen posible; nosotros venimos ante todo con la realidad; nosotros no hemos de hacer ni pretender todo lo que quisiéramos, sino todo lo que en este instante puede aplicarse sin peligro. (...) Hay mucha diferencia entre hablar de Constitución interna al lado de una Constitución expresa y escrita, en cuyo caso existe contradicción notoria, y hablar de Constitución interna en un país donde, por las circunstancias de los hechos, no queda en pie Constitución alguna escrita. Donde esto acontece no puede menos de decirse que no hay Constitución alguna vigente; y cómo, sin embargo de esto, es imposible que un país viva sin algunos principios, sin algunos fundamentos, sin algunos gérmenes que desenvuelvan su vida. (...) Llamad a esto como queráis; si no os gusta el nombre de Constitución interna, poned otro cualquiera; pero hay que reconocer de hecho que existe. [...] Invocando toda la historia de España, creí entonces, creo ahora, que, deshechas como estaban por movimientos de fuerza sucesivos todas nuestras Constituciones escritas, a la luz de la historia y a la luz de la realidad presente sólo quedaban intactos en España dos principios: el principio monárquico, el principio hereditario, profesado profundamente —a mi juicio— por la inmensa mayoría de los españoles, y, de otra parte, la institución secular de las Cortes."
1876ko Konstituzioaren sortzailea Manuel Alonso Martinez izan zen, Cánovasen ideologia jarraituz, Liberalismo Doktrinal Berrikuntza batez lagundurik. Cánovasek ere estatu buruaren betebeharrak onartu zituen Maria Cristina de Habsburgo-Lorena-ren erreginaordetzan.
1876ko Konstituzioaren helburua, sistema onartzen duten alderdien artean, gobernatzeko txandak egitea da, hala ere, kontserbadorea da. Bertan aurki genezake:
Gizonezkoen sufragio zentsitarioa, Espainiako biztanleen %5ak zuen boto eskubidea.
Eskubide eta betebeharren adierazpena: zabala da eta 1869ko Konstituzioaren konkistak jasotzen ditu, baina, praktikan debekatuak egon ziren, batez ere iritzi eta prentsa askatasuna, baita elkarte eta bilerak ere.
Subiranotasun elkarbanatuaren hasiera: legeak egiteko ahalmena "Las Cortes con el Rey" izeneko elkarteak zuen.
Botereen banaketa: botere legegilea ganbarabiko korte batean zegoen. Senatua, hiru motatako senatariz osatua zegoen: bakoitzaren eskubidez lortua, izendapen errealaren bidez eta hauteskundearen bidez. Kongresua, zuzeneko sufragioaren bidez aukeratzen zen.
Botere betearazlea erregeak zuzentzen zuen ministroen bitartez. Berak aukeratzen zuen gobernua burua eta ez dauka erantzukizunik korteen aurrean.
Botere judiziala independientea da.
Erdirakoitasuna eta zentralismoa sortuko da udal eta aldundiak gobernuak kontrolatzen baititu. Euskal foruak kenduko dira.
Arazo erlijiosoa, estatuko sinesbide katolikoaren bidez konponduko da.
Egonkortasun politikoa mantentzeko, gobernuan, alderdien txandakako boterea beharrezkoa zen. Alderdi politiko desberdinak txandakatuz lortu zuten.
Sistema berri hori, 1876ko Konstituzioaren demokrazia parlamentarioa zela esan daiteke. Alderdibitasunaren alde zegoen konstituzio honek, Alderdi liberal baten sorreran eragin handia izan zuen, alderdi horretan sistema politikoaren legitimitatea onartzen zuten eta Sagasta buruzagi liberalaren politikarekin itun bat sinatzea lortu zuten, "Pacto del Pardo" delako itunaren laguntzaz 1881 urtean. Gainera, garaiko bi periodo motz salbatzea lortu zuen alderdi honek, bata 1875ean, Jovellar buru zela, eta 1879an, Martinez Campos-en agindupean. Azken honek, Sagasta buruzagia agintea hartzeko prest egon arte tokia gorde zion.
Canovas, "Ligak" deritzaien taldeetako partaidea zen. Hauen zeregina, kolonietan esklabotzaren alde jardutea zen eta talde abolitzaileen presiopean esklabotzaren abolizioa sinatzera berhartuta ikusi zen Espainian 1880an.
Ministro presidente honek asko zorroztu zuen bere ideologiari buruzko ekintza eta erantzukizunak, horren frogako dugu Gaston Routier kazetari frantsesak "Le Journal" aldizkarian eginiko artikulu sakon hau:
"Los negros en Cuba son libres; pueden contratar compromisos, trabajar o no trabajar, y creo que la esclavitud era para ellos mucho mejor que esta libertad que sólo han aprovechado para no hacer nada y formar masas de desocupados. Todos quienes conocen a los negros os dirán que en Madagascar, en el Congo, como en Cuba son perezosos, salvajes, inclinados a actuar mal, y que es preciso conducirlos con autoridad y firmeza para obtener algo de ellos. Estos salvajes no tienen otro dueño que sus propios instintos, sus apetitos primitivos. Los negros de Estados Unidos son mucho más civilizados que los nuestros: son los descendientes de razas implantadas en suelo americano desde hace varias generaciones, se han relativamente transformado, mientras que entre nosotros hay cantidad de negros venidos directamente de África y completamente salvajes. ¡Pues bien! vea incluso en los Estados Unidos como se trata a los negros: tienen unas libertades aparentes que se les permite utilizar dentro de ciertos límites. A partir del momento en que desean beneficiarse de todos sus pretendidos derechos de ciudadano, los blancos salen rápidamente a recordarles su condición y a colocarlos en su lugar.Creo saber que por otra parte, en Estados Unidos no hay un solo hombre de estado serio e influyente que desee realmente la independencia de Cuba, ya que se dan perfectamente cuenta que la isla de Cuba independiente se convertiría en una nueva República Dominicana, una segunda Liberia que se retrogradaría de la civilización a la anarquía. Si el ejército español abandonase Cuba, serían las ideas sensatas, fecundas, liberales, progresistas de Europa las que abandonarían este país que ha sido el más rico y el más próspero de la América española. Lo saben tan bien en Estados Unidos que los espíritus exaltados y «chovinos», que también los hay allí, cuando reclaman la independencia de Cuba, la reclaman con la condición de colocar inmediatamente esta gran isla bajo el protectorado de la República de Estados Unidos, que ejercería una policía rigurosa… Cuba no habría hecho más que cambiar de dueños. L’Espagne en 1897, Gaston Routier. Deuxieme patie, chapitre III. La politique de l'Espagne a Cuba. Une interview sensationalle de Don Antonio Canovas del Castillo, President du Conseil des Ministres."
"Antonio Canovas del Castillo, Espainiako Ministroen presidentea eta esklabotzaren aldeko politikari espainiarra."
Canovasen "canovismo" izenez ezagutzen zen ideologia politiko berri hori aurrera eramateko, hainbat alderdi zorrotzekin itaundu behar izan zuen. Akordio horietako bat Manuel Orovio Echague, Babesaren Ministroarekin egin zuen. 1869ko Iraultzan, ministerioaren agintean izana zen Orovio Narvaez-en azkeneko gobernuan eta iraultzaren amaieran, ministroak katedra askatasuna ezabatzea erabaki zuen Espainian, nazioa proiektu finko bat izatea lortzen zuen printzipio integrista finantzatzeko helburuarekin. Dekretu honi "Orovio Dekretua" deitzen zaio.
Manuel Orovio
Canovas erail egin zuten 1897ko abuztuaren 8an, Santa Agedako bainuetxean, Mondragonen, Gipuzkoa. Michelle Angiolilloanarkista italiarrak hil zuen, Il Popolo izeneko italiar aldizkariko arduradunak. Bere aitormenaren arabera, hilketaren arrazoia Bartzelonan oinarritzen zen, bertan, Corpus-eko elizbiraren aurka aritu ziren hainbat anarkista hil egin zituzten eta badirudi Angiolillok heriotza horiengatik mendekua nahi zuela.
Alderdi liberaleko burua, Sagasta, Gobernuko lehendakaria ipini zuten 1881an Canovasek postuari uko egin zionean. Hauxe esan zuen Sagastak Canovasen heriotzaren ondoren: «Después de la muerte de Don Antonio, todos los políticos podemos llamarnos de tú».
1901ean, Alfontso XIII-ak, Joaquina de Osma Zavala-ri eman zion "Duquesa de Canovas del Castillo" titulua. 1975ean, Malagako udalak Canovasen izenean monumentu bat eraikitzea agindu zuen eta 2009an, bere ohorez plaka bat ipini zuten Malagako "Casa consistorial"-ean.
Canovasen Hilketaren Simulazioa
Comellas, José Luis, Cánovas del Castillo, Ariel, 1997, ISBN 84-344-6598-1
Obras Completas de Antonio Cánovas del Castillo (XIII volúmenes) (VV.AA., Hernández Sánchez Barba, Mario; et al.). Edición no venal. Obra completa: ISBN 13: 978-84-88306-33-3. ISBN 10: 84-88306-33-4. Edición en CD-Rom: Fundación Cánovas del Castillo y Boletín Oficial del Estado. NIPO: 007-00-048-2 ISBN: 84-340-1205-7
Cánovas, un hombre para nuestro tiempo. García Escudero, José María; Antología. Fundación Cánovas del Castillo. Colección Veintiuno. 2ª edición, Madrid, 1998. 384 p. ISBN 13: 978-84-88306-45-6 ISBN 10: 84-88306-45-8
Cánovas y la vertebración de España. (VV.AA., Robles Piquer, Carlos; et al.) Fundación Cánovas del Castillo. Madrid, 1998. 384 p. Colección Veintiuno. ISBN 13: 978-84-88306-47-0 ISBN 10: 84-88306-47-4
Cánovas y su época. García Escudero, José María; Cánovas del Castillo, Juan Antonio. Fundación Cánovas del Castillo. Madrid, 1999. 1380 p. (2 volúmenes). Colección Veintiuno. Volumen I. ISBN 13: 978-84-88306-56-2 ISBN 10: 84-88306-56-3 Volumen II. ISBN 13: 978-84-88306-57-9 ISBN 10: 84-88306-57-1. Obra completa: ISBN 13: 978-84-88306-55-5 ISBN 10: 84-88306-55-5
En torno a Cánovas. Prólogos y epílogos a sus Obras Completas. (VV.AA. Aznar, José María et al.). Fundación Cánovas del Castillo y Rubiñós-1860, S.A. Madrid, 2000. 508 p. ISBN 10: 84-88306-60-1 ISBN: 84-8041-120-1