Ivan Brzić

Ivica Brzić, gaztelaniadun lurraldeetan Iván Brzić bezala ezaguna, (Novi Sad, 1941eko maiatzaren 28a - Ibidem, 2014ko ekainaren 1a), Serbiako futbol entrenatzaile eta jokalaria izan zen. Erdilari modura jokatzen zuen eta Jugoslaviako selekzio nazionalarekin parte hartu zuen 1968ko Eurokopan.

Biografia

Jokalari etapa

Erdilari modura jokatzen, FK Novi Sad, Sarajevo FK Zeljeznicar, Fudbalski Klub Vojvodina Novi Sad, Donawitzer SV Alpine y SF Vöest Linz taldeak defendatu zituen.

Entrenatzaile etapa

Futboleko entrenatzaile handi bat izan zen, eta Fudbalski Klub Vojvodina taldeko Zuzendari Teknikoa izan zen 2008ko erdialdera arte.

Espainian hainbat talde zuzendu zituen: Osasuna futbol kluba, Real Club Deportvo Mallorca, Real Oviedo, Hércules FC de Alicante, hala ere, Peruko hainbat talde ere zuzendu zituen, hala nola, Universitario de Deportes de Lima, 1992an eta hau irabazle izan zen urte hartan.

1993an emaitza txarrengatik entrenatzaile lana uzti egin behar izan zuen, eta Uruguaiko, Sergio Markarián jarri zen zuzendari gixa arrakasta handiarekin, izan ere, Estadio Nazionaleko titulu nazionala irabazi zuen San Agustín taldeari 3-0 irabaziz.

Limako Aliantza ere zuzendu zuen 1995an eta 2001ean, baita Sport Boys del Callaoy 1999an, eta Boliviako Club Blooming de Santa Cruz ere.

Familia

Perun zegoen bitartean, bertako batekin ezkondu eta alaba bat izan zuen.

Heriotza

Ivan Brzic, Novi Sad, Serbian, hil zen 2014ko ekainaren 2an, gaixotasun luze bat jasan ondoren.

Jokalari bidea