Alfonso Guerra González, 1940ko maiatzaren 31n jaiotako politikari espainiarra da, Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) zinegotzia hain zuzen ere. 1977tik dago diputatuen kongresuan eta 1982-1991 bitartean Espainiako gobernuko lehendakariordea izan zen. Bere lorpenen eredu gisa, ohorezko plaka, medalla edota garaikur asko eman dizkiote egon den lekuetan, adibidez, Liman (Peru) dagoen Federico Villarreal Unibertsitate Nazionaleko "Doctor Honoris Causa" da, 1988an eman zioten ohorezko ikur hau. Honekin batera, Erromako unibertsitateak bere urrezko domina eman zion 1984an. Gainera, 2011 urteaz geroztik Andaluziako "Hijo Predilecto" da.
1940ko maiatzaren 31n jaio zen familia apal eta ugari batean. Ingeniaritza industrial teknikoa ikasi zuen Sevillako Peritoen Eskola Unibertsitatean, unibertsitate berean lanean aritu zen marrazketako irakasletzat 1975. urterarte. Ondoren, Filosofia eta Letretako lizentziatura atera zuen unibertsitate berean.
1960an, Gazte Sozialisten Elkartean (JSE-Egaz) sartu zen eta 2 urte beranduago, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistara batu zen, Andaluziako Federazio Sozialistan hain zuzen ere. 1970ean, partiduaren batzorde exekutiboan sartu zen eta 1974an, partiduaren zuzendaritzan finkatu zen Felipe Gonzalezekin batera. 1975ean, PSOE-ko Prentsa Idazkari bilakatu zen eta XXVII.en PSOE-ko antolaketaren arduraduna izan zen, non erakundeko idazkari izendatu zuten, gero, Idazkariorde Orokorra izateko.
1977ko legebiltzarreko hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten, eta Demokrazia hasi zenetik 2009. urterarte, zinegotzitzat urtero aukeratua izan den pertsona bakarra da. Felipe Gonzalezen gobernuko (PSOE) lehendakariorde izan zen 1982ko abendutik, 1991ko urtarrilerarte, kargua, bere anaia den Juanek legearekin izan zituen arazoengatik utzi zuen, izan ere, korrupzio iskanbila batean inplikaturik egon zen. Alfonso Guerraren dimisiotik aurrera, honen ideologia politikoak PSOE-ko sektore jakin batean islaturik geratu ziren, "Sektore Guerrista" deritzona.
Gaur egun, Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordeko lehendakaria da. Bere esku-hartzea oso garrantzitsua izan zen Abril Martorell-ekin batera, 1978ko Espainiako Konstituzioa idazteko. Izan ere, estatuaren onespena lortzeko ezinbestekoa den adostasunera iristeko bidea aurkitu zuten.
1982an, gehingo absolutua lortu zuen PSOE-rekin hauteskunde orokorretan. (350 diputatutik, PSOE-ko 202 sartu zituen kongresuan). Garaipen hau, haibat faktoreen ondorioz iritsi zen: partidu gubernamentala (UCD) jasaten ari zen barne krisia, estatuan zegoen egoera ekonomiko larriaren ondorioz agertu zen langabezia eta gizarte ezinegona, eta PSOE-ren organizazio (Alfonso Guerra) eta lidertza (Felipe Gonzalez) ezin hobea. Guerrak sarkasmoa eta ironia erabiltzen zituen ekitaldi publikoetan, oso txalotua zena bere jarraitzaileeen artean, baina oso kritikatua izan zena bere aurkari politikoenganik, oso demagogikotzat hartzen baitzuiten jarrera hori.
Gaur egun, hainbat fundazioren burua da, besteak beste Pablo Iglesias fundazioa, Sistema fundazioa... 2005ean, Abril Martorell fundazioaren saria jaso zuen, 1978ko konstituzioko itunean izan zuen ekarpen erabakigarriagatik. Gainera, gaur egungo gaiei buruzko informazioa eta analisia ekartzen duen hileroko aldizkari bat zuzentzen du, "Temas" izenekoa.
Alfonso Guerrak bi memoria liburu argitaratu ditu: 2005ean "Cuando el tiempo nos alcanza" (1940-1982ko memoriak) eta 2006ean "Dejando atrás los vientos" (1982-1991ko memoriak). Bi liburuak Madrilen argitaratu ziren, Espasa editorialaren eskutik. Honekin batera, teoria politikoarekin zerikusia duten beste bi liburu argitaratu ditu: 1997an "La democracia herida" (Madrilen argitaratua Espasa editorialaren eskutik) eta 1998an Planeta editorialaren eskutik argitaratua "Diccionario de la Izquierda".