David Wark Griffith

David Wark Griffith (La Grange, 1875eko urtarrillaren 22an jaio eta Hollywod, 1948ko uztailaren 23an hil zen) estatubatuar zinema zuzendaria izan zen eta gaur egungo zinemaren aita bezala ezagutzen da.

Biografia

Jatorri irlandarretik, eragin menderatzailepean hezi zen orduko garai hartako Estatu Batuetako hegoaldean, arrazakeriaren zama guztia jasaten zuen honekin, bere ikasketetan eragin handia izan zuen. Azpimarratzekoa da, zuzendari emankor honek, 50 film baina gehiago zuzendu zituela eta sortzaile askokin kolaboratu zuen.

Gaztea zenean idazlea izan nahi zuen, baina 1897an aktore zinezalea egin zen, hiru urte geroago profesionala izatera iritsi zen arte. Bertako zenbait ikastetxeetan ikasi zuen, ondoren aktoreen zerrendetan lana egin zuen eta konpainia ibiltarietan ere, 1908.urtean zinemako aktorea bilakatu arte, AM&Brako hasi zenean lana egiten. Konpainia berberan, New York eta Kaliforniako direktorea izatera iritsi zen, eta horrela, 1913an produktore independiente bat bilakatzen.

1919an, Charles Chaplin, Douglas Fairbanks eta Mary Pickfordekin batera, mementuko zinemako artista ospetsu preziatuenak, United Artists sortu zuen, iraupen luzeko pelikulak ekoizteko zinema ez-sortzaileen ekoizle eta finantzen kontroletik kanpo. Griffthik, bere zigilu bereziarekin pelikulak egiten jarraitu zuen, soinudun zinemaren etorrera arte. Bi pelikula soinudunak egin zituen: Abraham Lincoln, 1930ekoa eta The Struggle, 1931koa. Soinudun zinemak zuzendariaren amaiera adierazi zion.

Filmografia

500 pelikula baino gehiago filmatu zituen, eta hauek dira nabarmenenak:

1908an eta 1913an zuzendutako pelikulak AM&B konpainiarentzat, segurtasun bikaina eman zion bere lanbidean. 1915ean, The Birth of a Nation-ekin, arrakasta aparta lortu zuen, emanaldi zinematikoari zinezko kutsua eta originala emanez. Bere beste pelikula nagusia Intolerance filma izan zen, 1916koa. Garai hartan, asmo handikoa eta zinemaren historiako garestienetariko bat izan zen, nahiz eta eragin handia izan etorkizuneko zuzendariek.