Maria de las Mercedes Orleansekoa

Maria de las Mercedes Orleans eta Borbongoa, (Madrilgo Errege Jauregia, 1860ko ekainaren 24a- 1878ko ekainaren 26a) Espainiako kontsorteko erregina izan zen Alfontso XII.aren emazte izateagatik.

Bizitza

Antonio Orleansekoaren (1824-1890), Montpensierreko dukea, Luis Filipe I Frantziakoa eta Luisa Fernanda Borbongoaren semea, bosgarren alaba izan zen. Haurtzaroa Sevillan pasa zuen, hiri hau bereziki gustuko zuen. Demokraziaka iraun zuen sei urte horietan erbesteratu behar izan zuen. 1874ko abenduan monarkia berrezarri zen Espainian. Bertan, Martínez Campos generala, Elisabet II.a Espainiakoaren seme zen Alfontso printzearen alde agertu zen, eta hau Espainiako errege izendatu zuten. Erreginak bere eskubide dinastikoei uko egin zien. Orduan Mercedes Espainiara itzuli zen eta Sevillara joan zen bizitzera bere familiarekin. San Telmo jauregian jarri ziren bizitzen, lehen ere beren etxe izandakoan.

1872an, Mercedesek eta bere lehengusu Alfontso printzeak maitasun harreman bat hasi zuten, Mercedesek oraindik 12 urte zituela. Bere amak Elisabet II.a Espainiakoak hala nahi ez zuen arren, eta gobernuak ere nahiago zuen arren Alfontso printzesa europarren batekin ezkontzea, 1878ko urtarrilaren 23an madrilgo Atocha elizan ezkondu ziren. Espainiako erregina kontsorte gazteena izan zen, 17 urte zituela.

Hala ere, denbora gutxi egin zuten ezkonduta, Mercedes hil egin baitzen tifus batez bost hilabete beranduago. Madrilgo Errege Jauregian hil zen 18 urte bete eta bi egun beranduago, bere senarra ondoan zuela momentu oro. El Eskorialgo monasterioan lurperatu zuten, ezin izan zuten panteoi errealean lurperatu, hau familia zuten erreginentzat soilik baitzen. Mercedes Almudenako katedralaren bultzatzaile izan zen, eta bere eraikuntza 1883an hasi zen. Beraz, erreginaren hezurkinak hara mugitu zituzten 2000.urteko azaroaren 8an.

Maitasun historia ezagun bat

Maria de las Mercedes erreginaen bat-bateko heriotzak gizartean eragin handia izan zuen, eta erregea erabat tristeturik Riofrioko Errege Jauregira erretiratu zen, honekin Mercedes eta bere maitasun historia mito bihurtu zen. Zineman bi filmetan ikus dezakegu maitasun historia hau, ¿Dónde vas, Alfonso XII? eta ¿Dónde vas, triste de ti? filmetan.

Kopla bat ere inspiratu zuen, Mercedes ereginaren erromantzea izenekoa, Quintero, León eta Quiroagak egina eta abeslari askok abestua, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler eta Paquita Rico horien artean.

2003an, Maria Pilar Queralt del Hierrok nobela historiko bat argitaratu zuen "De Alfonso la dulcísima esposa" izenekoa, bertan Espainiako erregina honen bizitza irakur daiteke.

Berezitasunak

Orain arte Mercedes izan da Espainiako kontsorteko erregina bakarra bertan jaioa.