Elisabeth Eidenbenz (Wila, Suitza, 1913ko ekainaren 12a-ibidem, 2011ko maiatzaren 23a), maistra eta erizain izan zen, Elneko amaetxearen fundatzailea izan zen, 1939 eta 1944 bitartean 600 haur inguru salbatzea lortu zuen. Hauek Espainiako Bigarren Errepublikako errefuxiatuak edo nazietatik ihes egiten zuten juduak ziren.
Elisabeth Eidenbenz
Informazio pertsonala
Informazio profesionala
Lanbidea
Famar
en jatorria
Sariak
Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran gizaldeko laguntzan parte hartu zuen.
Nazio Arteko Bidezkoen Domina, Elkarkidetasun Sozialaren Ordena Zibilaren Urrezko gurutzea, San Jurgiren gurutzearen saria eta Ohorezko Legioa.
Maistra lanetan ibili zen Suitza eta Danimarkako eskola ezberdinetan, baina lan hura utzi egin zuen, Gerrako Haurrei Laguntzeko Asoziazioan sartzea erabaki zuenean. 1937ko apirilaren 24an Madrilera iritsi zen, borondatezko langile izateko, Frantziako konzentrazio-esparruetan zeuden Espainiako Gerra Zibileko haur eta ama errefuxiatuei lagunduz. Errepublika erori zenean, erbesteratuak Frantziako konzentrazio kanpoet
an babestu behar izan zuten, horietako asko desnutrizio, eritasun eta beste motetako miserien ondorioz hil ziren. Honenbestez haurdunaldian zeuden emakumeak haien haurra galtzera zigortuak zeuden, edo oraindik larriagoa zena, haiek bizia galtzea erditzerako orduan. Hortaz Elizabethek hutsik zegoen Elne inguruko eta Argelès-sur-Mer konzentrazio kanpotik gertu zegoen palazio bat amaetxe bihurtzea erabaki zuen.
Hasieran amaetxea Europatik zetozen donazio boluntarioen bitartez mantentzen zen, baina II. Mundu Gerraren hasierarekin, aurrezkiak txikiagotu egin ziren eta Frantziako eta Europa guztiko errefuxiatuak etortzen hasi ziren. Nagusiki nazien okupaziotik ihes egiten zuten emakume juduak ziren. Ondorioz, amaetxea Gurutze Gorriarekin elkartu behar izan zuen eta honen neutraltasunaren politika ontzat hartu. Honek errefuxiatu politikoak babestea ukatzen zion, gehien bat juduak zirenak, Elizabethek berriz lege haiei iruzur egiteko helburuarekin, pertsona horien zati handi baten identitateak faltsutu zituen. Akzio hark ondorio larriak eduki zituen, Gestapoak zigortu egin zien, eta behin Elizabeth atxilotzera ere iritsi ziren.
Espainiako 400 haur eta jatorri europarra zuten 200 judutar salbatu zituzten gutxi gorabehera. Rekawinkeleko biztanleriaren atzera-egitearekin, Vienatik (Austria) 30km-etara dagoena, 2002tik aurrera berak egindako lanaren aintzatespenak iristen hasi ziren. Hainbat liburu argitaratu zituen, bere balentria eta hainbat bakarkako bereizketen emaitzekin. 2011ko maiatzaren 23an hil zen Zürichen (Suitza) 97 urte zituelarik.
- 2002, Nazio Arteko Bidezkoen Domina, Israelgo Estatuak eman zion.
- 2006, Elkarkidetasun Sozialaren Ordena Zibilaren Urrezko gurutzea, Espainiako Gobernuaren eskutik.
- 2006, San Jurgiren gurutzearen saria, Kataluiniako Generalitatearen eskutik.
- 2007, Ohorezko Legioa, Frantziako Gobernuak eman zion.