Ian Holm Cuthbert (Goodmayes, Essex, Londres; 1931ko irailak 12) ibilbide luzea egin zuen Britainiar aktorea da: 50 urtez luzatu zen bere ekarpena. Britaniar Inperioaren Ordenekoa da.
Ian Holm Goodmayes-en jaio zen, Londreseko ekialdean dagoen Essex konderrian. Eskoziar jatorriko familia batekoa, Jean Holm-en eta James Harvey Cuthbert-en bigarren semea izan zen; ama erizaina zen eta aita, psikiatra. Aita "West Ham Corporation Mental Hospital"en superintendente lanetan aritu zen; nabarmendu behar da elektroshock terapiaren aitzindari izan zela.
Anaia nagusiak, Eric-ek (1949 hil zena), eta biak Chigwell School-en ikasi zuten (lehen eta bigarren hezkuntza). Ikasketak amaitu ondoren aktore izatea erabaki zuen.
Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en (RADA) ikasi ondoren, berrogeita hamarreko hamarkadan, Stratford-upon-Avon-en, Royal Shakespeare Company-n sartu zen. Antzerkigintzan bere lehen lana Otelo izan zen (1954). Bere ibilbidean barna William Shaskespeareren lan garrantzitsuenak antzezteaz gain, klasikotzat jotzen diren Gerezien jardina eta Osaba Vania lanak eta, baita ere, Jean Giraudoux-en Ondine bezalako lan garaikideak ere antzeztu zituen.
1965ean Endrike V.a eta 1967an Broadway-en debutatu zuen Harold Pinterren Etxera itzuli lanarekin (The Homecoming); lan horri esker Tony Sari bat eta Londresko Kritikoen Zirkuluko Sari bat irabazi zuen, azken hau egindako lanari esker. 1997an Lear Erregea izeneko lanari izenburua ematen dion papera interpretatu zuen Royal National Theatren; azken lan horri esker beste bi sari jaso zituen: Antzerkigintzako Kritikoen Zirkuluko beste sari bat eta Laurece Olivier Saria. 1998an zeregin bera izan zuen Performance seriko kapitulu batean, eta horri esker Emmy Saria jasotzeko hautagai izan zen.
Zinemagintzari dagokionez, aipagarria da 1979an, Ridley Scott-en "Alien, zortzigarren bidaiaria" izeneko filmean, Ash robotaren zereginetan egindako lana; horri esker Estatu Batuetako kartedelgietan ezaguna egin zen. Aipatzeko da, halaber, Chariots of Fire (1981); film horretan Sam Mussabini entrenatzailea interpretatu eta, horri esker, BAFTA Sariko aktore onenaren saria eta Cannesko zinemaldiko bigarren mailako aktore onenaren saria jaso zituen. Baita Oscarrerako izendapen bat ere. 1984an lan bikaina egin zuen Greystoke, Tarzan edo tximinoen erregearen legenda-n, Phillipe D'Arnot belgiar kapitainaren zereginetan; berak sortu zuen John Clayton (Tarzan) eta, gainera, bera izan zen John-en irakaslea.
Aipagarria da baita ere J.R.R. Tokien-en El Señor de los Anillos eleberriann Bilbo Bolson pertsonaiarena; aurretik ere lana ezaguna zuen, izan ere, 1981ean BBC-ko nobelari buruzko irrati-sailean Frodo Bolsoni, Bilboren ilabari, ahotsa berak eman baitzion. Hobbita: bat-bateko baidaia bat lanean Bilbo agurearen azalean sartu zen berriro; Martin Freemanek- ere parte hartu zuen, honek gazte denborako Bilbo pertsonaia interpretatzeko.
Bere azken filmetan aipagarrien artean Bosgarren elementua, Abiadorea edo Johnny Depp-ek eta Heather Graham-ek protagonitatu eta Hughes anaiek zuzendu zuten Infernutik daude; azken hau Jack Destripadorea eta Alan Moore-ren komikean oinarrituta daude.
Isabel II erreginak Britaniar Inperioko Ordenaren komendadore izendatu zuen 1990an, eta aktore lanengatik, Zaldun (Caballero) edo Sir izendatu zuten 1998an.
Lau aldiz ezkondu zen. Hirugarren emaztea Penelope Wilton izan zen, 1991 eta 2001. urteen artean. Guztira, bost seme-alaba izan zituen; horietako bi, bere emazteren baten seme-alabak.
2001ean prostatako minbizia diagnostikatu arren, kimioterapiaren bidez aurre eginda sendatu, eta zinemagintzako bere proiektuekin aurrera egin zuen.
Oskar saria
Bafta saria
Primetime Emmy saria
Aktoreen sindikatue saria
Cannes festibala
Annie saria
Tony saria
Laurence Oliver saria