Ipurbeltz

Ipurbeltz hilabeteko euskal aldizkaria izan zen. Ereinek argitaratu zuen 1977tik 2008ra. Argitalpena haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta helburua euskal gizartean euskararen zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez.

Ibilbidea

Aldizkaria 1977an jaio zen Donostian, ikastolen eta euskararen transmisioan, transizioaren garaian. Prentsa eta irratiaren jaiotzarekin batera, komiki hau guztiz euskaratuta sortu zen. Honekin merkatuaren salmentan hainbat komiki partekatzen hasi zen. Hasieran bere intentzioa komikiak egitea izan arren, laster hasi ziren eskola mailarako istorioak eta ipuinak idazten.