Bulimia

Bulimia psikologiaren eta elikaduraren nahastea da. Aseeziñeko janaldi handiak egin eta zure gorputzaren ondoren ematen diozun errua da, depresioa, besteenganako lotsa... Hainbeste jan ondoren ordu asko jan gabe egon zaitezke, momentuan oka egin edo libragarriak hartzeko joera izaten da. Pertsona hauek ezin dutela jateko antsia hori kontrolatu.

Bulimiaren jatorria

Latinetik dator hitza, bū līmia baina bata ere gregokin βουλῑμια (boulimia). βούς (idia) λῑμος (gosea) hitzez osatzen da eta bere esanahia gehiegizko gosea edo gazteleraz esaten den bezela ''hambre de buey'' da.

Funtsezko ezaugarriak

Patologia honen funtsezko ezaugarria pertsonaren sufrimendua da, hau da, jateko ikaragarrizko irrika duenez, jaten ez badu gaizki sentitzen da. Orduan jaten ari den momentua izugarria izango da baina behin jaten duenean gaizki sentitzen da, gehiegi jan duelako. Hau da, momentu horretan jasaten du pertsona horrek. Horren ondorioz, egun batzuetan, apenas jango du eta denbora gutxira berriro asiko da antsia horrekin.

Pertsona hauen buruko nahaste honekin lotsatuta sentitzen dira izaten duten jokabidearekin eta sintoma hoiek ezkutatu egiten dituzte. Jantea antsia eta ondorengo betekada ezkutuan egiten dute eta ahal duten guztia disimulatuz. Beste funtsezko ezaugarri bat, jokabideak berak sortzen dien nahastea da, hau da, pertsona hauen buruak esaten die gizenak daudela eta ezin duten pisurik irabazi. Horren ondorioz oka egiten dute irabazitako pisua galtzeko. Gaixotasun hau duten pertsonek, ez dute denek soluzio berdinean pentsatzen, betekadaren ondoren baita gehienak oka egiten dute. Beste batzuk badaude, medikuarena jotzen dutena eta hauei ematen zaien irtenbidea libragarriarena da. Hau da, pastilla bat ematen diete libratzeko. Bulimia duten pertsonek esaten dutez, asko jan ondoren, oso beteta eta euren gorputza ispilu aurrean jartzeko beldurrez egoten dira eta hori ahazteko mentutan sortzen zaien ideia bakarra oka egiarena omen da, pisua irabazteari ukatuz.

Diagnostikoaren irizpidea

Bai DSM-IV eta baita CIE-10 ere pertsona bati bulimia diagnostikatzeko, jateko antsiak, betekadak, oka egiteak... gutxienez astean bi alditan eta hiru hilabeteetan zehar pasatu behar dela ondorioztatu dute.

Bulimia motak

Patologia hau dutenen artean pertsona bakoitzak libratzeko erabiltzen duten metodoa ezberdina baina gehiengoenak hauen dira:

1- Libratzeko era: Izan duten jokabidea konpentsatzeko oka egitea erabiltzen da, organismoaren elikadura ahal den eta azkarren botatzeko.

Biztanleria arriskua, industrializatuta dagoen edozein klase sozialeko emakumeek osatzen dute. Adibidez, AEB, Latinoamerika orokorreran, Europar Batasuna, kanada, Australia, Japonia, Zelanda Berria...

Bulimia,orokorrean nerabezaroan hasten da edo heldutasunaren hasieran. Jeneralki emakumeak dira (10 kasutatik 1 da gizona).

Adierazpena

Elikaduraren nahasteak heriotza-tasa handia aurkezten du buruko nahaste taldearen barnean. Ez daki benetan zer pasatzen den bulimia duen pertsona baten epe luzeko ondorioetan. Bulimia epe luzean, zerbait jasanaldia bihurtzen baita.

Epe motzean berriz, medikuek diotenez, %50eko hobekuntza eman da gaixoaren jarreran, hau da, jateko antsiedadean eta libragarrietan. Hobekuntza haun, tratamenduen ondorio da.

Baina bulimian ere gauzka arriskutsu asko gerta daitezke adibidez, pertsona batek antsiedade izugarria badauka eta oso kantitate handiak jaten baditu, gaixo hau hiltzeraino, bere buruan beste egiteraino hel daiteke. Kasu honetan gaixo honek antsiedadeko sintomak ditu eta ansiolikoak hartzen ditu, puntu hoiera ez iristeko.

Bulimia duten pertsona hauek argalak ez badaude gizartean ez dira ezer sentituko. Gaixotasun hau, beste arazo batzuen ondorioz sortzen da. Adibidez, sentimenduekiko seguridade ezagatik, autoestima arazoengatik... azaltzen da. Biztanleria arriskuan

2- Ez libatzeko era: Patologia hau duten %6 eta %8 artean, beste era bat izaten dute egin dutena konpentsatzeko. Adibidez, ariketa fisikoak egitea, bat-batean ezertxo ere ez egitea edo baraualdi asko egitea izaten dira. Bulimiaren psikopatologia

Sintoma psikologikoak

-Pisuarekiko gehiegizko kezka

-Jaten gelditu eziniko sentsazioak

-Barau egiten dute betekadak orekatzeko.

-Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak

-Jatorduen ondoren sarritan joaten dira komunera

-Maiz pisatzen dira

-Jatordutan urduritzen dira.

-Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira

-Janaria objektu pertsonaletan izkutatzen dute.

-Jakiak desagertzen dira sukaldean

-Ziurtasun eza, onespen beharra

-Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.

-Erraz antzematen diren umore aldaketak

-Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, kontrol ezaren sentsazioa.Autokritika zorrotza.

-Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz

-Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua

Tratamendua

Tratamendua, hasierako faseetan eraginkorragoa izaten da baina bulimia, ezkuta edo disumula daiteeken gaixotasun bat da eta batzuetan tratamenduak ez du soluziorik gaixoarengan.

Orain dela urte batzuk, bulimia zuen pertsona bat ospitaleratua izaten zen gaixoak zuen antsiedadea kontrolatzeko eta oka egiteari uzteko. Baina sintoma horiek desagertzen zirenean alta ematen zien gaixoari. Baina prozesu honek ez du gaur egungoarekin zer ikusirik.

Gaur egun, zentro asko daude, bulimia jasaten duten gaixoen laguntzeko eta izaten dituzten sintona hoiek ahal den moduan kontrolatzeko. Egungo tratamendu erabiliena terapia da. Psikoterapia erabiltzen da gehienbat anorexia duten gaixoekin nahiz bulimia dutenekin. Terapia hauetan psikiatrak, normalean, antidepresiboak edo antisikotikoak errezetatzen die gaixoei. Antidepresiboak era ezberdinetan azal daitezke, baina emaitza obeak eman dituztenak bi mota hauek dira: fluoxetina eta prozac. Adibidez, bulimia zuten 382 gaixoekin azterketa bat egin zuten eta 20 eta 60g ProzaC hartu zutenen artean gehiengoari eragin izugarria egin zien, hau da, emaitza oso onda izan zuen tratamendu horrek. Antisikotikoak berriz, ez dira emen inguruan erabiltzen, eta erabiltzen direnean beste gaixotasun bati aurre egiteko, eskizofreniari alegia. Elikaduraren nahastea duen pertsona batek, errealitatea beste era batean bizitzen du eta zailtasun handiak ditu ondoeta neurrian jatea zer den ulertzeko.

Sabine Naessen, Karolinska institutuko medikuak deskubritu zuen bulimia eta anorexia jasaten duten gaixoek hormonen desoreka dutela eta desoreka honek, testosteronaren gehiegizko predukzioa ekartzen duela. Baina mediku honek dioen bezela, bulimia, anorexia... edo horrelako patologia ba sufritzen duen pertsonak gaixotasunari aurre egingo dio, baldin eta borroka egiteko prest badago eta bere pentsatzeko era erabat ahazteko eta hutsetik hasteko prest badago.