Annelies Marie Frank, Anne Frank bezala ezagunagoa dena, Bigarren Mundu Gerrako neskatilla bat zen non Francfort del Menon 1929ko ekainaren 12an jaio zena eta Bergen Belsen Otto Heinrich Frank eta Edith Hollander ziren eta bere arreba Margot Frank. 1945ean martxoaren 12an hil zen judutar bat zen. Bere gurasoak
Anne Frank bere familiarekin Amsterdamera ihes egin zuen nazietatik ihes egiteko. Bertan, 13 urte bete zituenean eguneroko bat oparitu zioten. Handik oso gutxira Prisengrancht eraikuntzan zegoen ezkutaleku batean ezkutatu behar izan zuten, zehazki Achterhuis ezkutalekuan (apalategi baten atzean kokaturik zegoen) nazietatik ihes egin ahal izateko.
Ezkutaleku horretan 8 pertsona zeuden: bere gurasoak (Edith Frank et Otto), bera eta bere arreba (Margot), Fritz Preffer (dentista judutar bat) eta van Pels familia (Herman, Auguste eta beraien semea Peter). Bertan bizitzen ari ziren bitartean Anne Frank 13 urte zituenean oparitu zioten egunerokoa idazten aritu zen, ondoren argitaratzeko asmoarekin. Bi urte igaro ondoren, informatazaile batek Gestapoari Frank eta van Pels familiaren ezkutalekura eraman zien. Ondorioz, "Grun Polizei" poliziak atxilotu egin zien eta 1944ko Irailaren 2an Westerbork konzentrazio eremuetara eraman zien eta geroago Auschwitzera. Bitartean, Achterhuis ezkutalekuan Frank familia zaindu zutenak Anne Franken egunerokoa aurkitu zuten.
Achterhuis ezkutalekuan zeuden guztiak ezin izan zuten bizirik atera konzentrazio eremu nazi horietatik. Margot eta Anne hilabeteak igaro zituzten Auschwitz-Birkenauen eta ondoren Bergen-Belsenera bidaliak izan ziren, non 1945ean "fiebre Tifoidea" gaixotasuna dela eta hil egin ziren. Konzentrazio esparru horietatik Otto bakarrik irten zen bizirik eta irtendakoan Miepek Annen egunerokoa eman zion eta Ottok egituratu eta argitaratu egin zuen "Diario de Ane Frank" izenarekin, bere arrakasta dela eta 67 hizkuntzetara itzulia izan zen. Margot eta Annen memoriala Bergen-Belsen konzentrazio eremuetan aurkitzen da.
Ezkutatu baino lehen
Annek, 13 urte bete zituenean, bere aitak aurreagotikan esandako koaderno bat oparitu zion. Koadernoa ikusi bezain laster erabaki zuen eguneroko bezala erabiliko zuela. Lehenik eta behin, bera eta bere familia deskribatu zuen eta dirudienez, ez zuenez inongo lagun minik, bere egunerokoa Kitty izena zuen irudimenzko lagun min bati idazten zion.Bere egunerokoan hasera batean bizitza arrunt bati buruz hitz egiten zuen (mutil gustukoa, azterketen emaitzak, arazoak...). Honetaz aparte, baita ere azaltzen zuen, Amsterdamen judutarrak jasaten zituzten persekuzioak, judutarrak zituzten mugak...
Baina uztailaren 1942an Margot Frankek abisu bat jaso zuen, non zihoen Konzentrazio eremu batera eraman behar ziotela esaten zuena, orduan Anne franki bere aitak, Ottok, kontatu zion ihes egiteko zuten plana. Dirudienez, Ottok bere 2 lankideekin pentsatu zuen berak lan egiten zuen enpresak zuen ezkutaleku batean ezkutatzea, ezkutaleku horrek Achterhuis zuen izena eta apalategi baten atzean kokatzen da.
Achterhuiseko bizitza
Achterhuisa, Ottoren enpresaren atzekaldean kokatzen da. Opekta izeneko eraikinean. 1942 uztailaren 8an, Frank familia ezkutaleku honetara lekualdatu zen. Beraien lehenagoko pisua nahita desordenatuta utzi zuten pentsarazteko korrika ihes egin zutela, eta Otto mezu bat utzi zuen esanez, Suiza aldera ihes egin zutela. Judutarrak ezin zutenez garraio publikoak hartu, oinez abiatu ziren milaka kilometro gainean ahal zuten arropa gehiena eramanez.
Victor Kluger, Johannes Kleiman, Miep Gies eta Elisabeth Voskujil ziren Anne Frank eta bere familia non zeuden ezkutatuta zekiten bakarrak, beraiek laguntzen zieten jan kontuekin eta baita, Anne eta bere familiari ere gerraren berri ematen zieten . Annek zioenez, beraiek laguntzen zien tentua igotzen momenturik okerrenetan. Uztailaren amaieran, van Pels familia ere lekualdatu zen Archterhuiseko ezkutalekura eta beranduago Frintz Pfeffer haginlaria eta familiako kide batzuk. Annek ere idazten zuen zein atsegina zen hondoan hitzegiteko beste pertsona batzuk edukitzea, baina laister etorri ziren iskanbilak eta haserreak; esate baterako bere gelakide Auguste van Pelsekin haserretu zen, berak zioenez jasanezina zen, baita ere asko borrokatzen zen bere amarekin (egun hauetan ohartu zen, bere ama izan harren ez dutela inolako antzik), honetaz aparte, berak zioenez baita ere Margotekin asko eztabaidatzen zuen, baina hasi zen konturatzen zein jatorra zen Peter van Pels.
Anne Frankek, denbora gehiena ikasten eta irakurtzen jasaten zuen. Istorio honetaz aparte ere bere sentimendu, sinismen eta tentazioetaz ere idazten zuen bere egunerokoan. Abuztuak 1 arte egunero-egunero idazten zuen.
Atxilotuak konzentrazio eremuetan
1944ko abuztuaren 4eko goizean, "Grune Poliziei" Achterhuis ezkutalekuan sartu ziren. Bertako judutarrak (Frank familia, van Pels familia eta dentista) kamioietan sartu zituzten galdeketa egin ahal izateko. Victor Kugler eta Johannes Kleiman atxilotuak izan ziren baina Miep Giesei eta Bep Voskuijli, ihes egiten utzi zieten. Beranduago ihes egin ahal izan zutenak beraien ezkutalekura itzuli ziren eta hara non Anne Franken egunerokoa bilatuz zuten, jaso eta Giesek gerra amaitu ondoren Anneri emateko intentzioa zuen.
Familikide guztiei, Westerbork eremuetara eraman zituzten. Baina bertatik 100.000 judutar baino gehiago pasa ondoren Auschwitzera eraman zituzten. Hiru egun bidaiatzen, eremu batetik bestera, egon ondoren mutilak eta neskak banatu eta zuzen-zuzenean "camaras de gas" izeneko gelatara eraman zituzten. Bertatik denak bizirik irten ziren, baina Anne zehartua izan zen biluztea desinfektatu ahal izateko, ilea soildu zioten eta besoan identifikatu ahal izateko zenbaki bat tatuatu zioten.
Eremu hauetan emakumeak lan behartuak egieko erabiltzen zituzten eta gauetan gela hotz batzuetan sartzen zituzten, honen ondorioz gaixotasunak areagotu egiten ziren. Ondorioz, Anne Frankek azala kortikaz betea zuen.
Urriaren 28an emakume asko Bergen-Berlsen konzentrazio eremuetara eraman zituzten. Denbora aurrera zijoan heinean, gaixotasunak geroz eta handiagoak ziren, ondorioz hildakoak geroz eta gehiago ziren. Azkenean Anne Frank "calva, demacrada y temlorosa" bezala describatu zuten.
1945eko Martxoan sukar tifoidea bat zela eta 17.000 atxilotu hil egin ziren. Testiguak diotenez, Margot egun batean bere ohetik erori eta hain ahula zegoenez hil egin zen eta Anne aldiz, sukar tiofideoa dela eta hil omen zen beranduxeago, 1945eko martxoaren 12an, Tropa britanikoak eremu horietatik atera baino lehen.
Amaitzeko, Archterhuis ezkutalekuan zeuden zortzi pertsonetatio Anne Franken aita bakarrik irten zen bizirik, Otto Heinrich Frank. Honi esker, eremu horietatik irten zenean, bere alabaren egunerokoa eman zioten eta akatsak zuzendu ondoren, Miep Gieseien laguntzaz, imprenta batera eraman eta 1950ean argitaratua izan zen.
http://www.elmundo.es/elmundo/2010/01/12/obituarios/1263253790.html