Miguel de Cervantes

Miguel de Cervantes Saavedra izenez ezagutzen dugun pertsonaia famatua, soldadu, nobelgaile, olerkari eta antzerkigile espainiarra izan zen. 1547ko irailaren 2an jaio zen Alcalá de Henaresen eta 1616ko apirilak 22an hil zen Madrilen. Egun bat beranduago lurperatu zutenez, bere heriotza eguna hogeita hirua hartzen da.Espainiar literatura mailan pertsonai nagusia da. Mundu osoan ezaguna da "El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha" idazteagatik eta toki askotan lehenengo nobela modernoa izan zelako.BERE BIZITZA

Cervantes XVIII.mende bukaerako erretratu idealizatu bat izan zen. Bere jaiotze data hartzen dugun eguna, hau da, irailak 29, San Miguel de Arcángel festa ospatzen da. Beraz egun hontan jaiotzen diren haurrak San Toral izena hartzen dute.

Alcalá de Henaresen batailatua izan zen 1947ko urriak 9an Santa Maria la Mayor parrokian.

Bere batailoko aktan hau errezatu zuten:

"...Domingo, nueve días del mes de octubre, año del Señor de mill e quinientos e quarenta e siete años, fue baptizado Miguel, hijo de Rodrigo Cervantes e su mujer doña Leonor. Baptizóle el reverendo señor Bartolomé Serrano, cura de Nuestra Señora. Testigos, Baltasar Vázquez, Sacristán, e yo, que le bapticé e firme de mi nombre. Bachiller Serrano..."

Aitak kordobar eta galiziar jatorriak zituen, Rodrigo de Cervantes izena zuen eta zirujaua zen. Amari buruz berriz, nekez dakigu zerbait. Leonor de Cortinas izena zuen eta arganda del Rey-ekoa zen. Sei anaia-arreba zituen; Andrés (1543), Andrea (1544), Luisa (1546) "Carmelita" komentuko ama nagusi izatea iritsi zena, Rodrigo (1550) soldadu amorratua, Magdalena (1554) eta Juan. Azkenenko hau aitak testamentuan aipatzen duelako bakarrik ezagutzen da.

Idazle famatu honen aita 1151. urte inguruan Valladolidera joan zen familia osoarekin. Hainbat zor zituenez, kartzelan preso egon zen hilabete batzuez eta bere ondasun guztiak hartzea galarazi zitzaizkion. 1556an Cordobaruntz joan zen idazle honen aitonaren, Juan de Cervantes, herentzia jaso ahal izateko.

Miguel de Cervantesen ikasketei buruz ez daude datu zehatzak, baina ez zuten unibertsitatearekin zerikusirik izan. Baliteke, Valladoliden, Cordoban edo Sevillan ikasi izana. La Compañia de Jesus-en ikasi zuela ere diote, "El Coloquio de los Perros" eleberrian, jesuita eskola bat deskribatzen duelako eta bere txikitako bizitza eta esperientziak aipatzen dituelako.

1566an Madrilen jarri zen bizitzen eta "Estudio de la Villa"ra joaten da Juan Lopez de Hoyos katedradunarengatik zuzendua. Gizon honek 1569an liburu bat argitaratu zuen, non Cervantesen hiru poesia barneratzen zituen; nuestro caro y amado discípulo. Idazle honen lehenengo pausoak izan ziren literatura munduan.

Urte hauetan Lope de Ruedaren antzerki-emanaldiak ikusteari zaletu zen, eta Don Quijoteko bigarren zatian berak zihoenez, "begiak joaten zitzaizkidan antzezlari-taldeengatik".

ITALIARA BIDAIA ETA LEPANTOKO BATAILA

Felipe II.ak 1569.urtean Miguel de Cervantes idazlea espetxeratzeko agindua eman zuen gerrate txiki batean artelanetan oso garrantzitsua zen Antonio Sigura zauritzeagatik. Arrazoi honengatik baliteke Italiara mugitu zela.Urte hontako abenduan Erromara iritsi zen. Bertan Ludovico Aristo eta León Hebreo (Yehuda Abranel) juduaren "Los Diálogos de amor" zaldunezko olerkiak irakurri zituen, honela Cervantesen amodioaren ikuspuntuan eragina izanez.Gaur egun ere hain ezaguna den pertsonaia molde eta arte italiarrean sartu edo kokatzen dugu.

Giulio Acquriva ezagutu zuen Madrilen eta bere zerbitzupean sartu zen, non 1570an kardinal izango zen. Palermo, Milan, Florencia, Venecia, Parma, Ferrara eta zenbait hiri ezberdinetatik jarraitu zuen. Baina denbora gutxi barru jarraipen hau utzi eta soldadu moduan sartu zen Diego de Urbinaren konpainian. Markesa izeneko galeran ontziratu zen.

1571ko urriaren 7an Lepantoko batailan borrokatu zuen. Bertan Austriako Juan buru zelarik, kristauen armadan parte hartu zuen. Armada honetan garai hartako jende ezagun askok parte hartu zuen. Garaiko erregearen anaiordeek eta garaiko itsasgizon ezagunenak, Marqúes de Santa Cruz, adibidez.

Zortzi urte beranduago aurkitu zen informazio paper batek honako hau zihoen:

"...Cuando se reconosció el armada del Turco, en la dicha batalla naval, el dicho Miguel de Cervantes estaba malo y con calentura, y el dicho capitán... y otros muchos amigos suyos le dijeron que, pues estaba enfermo y con calentura, que estuviese quedo abajo en la cámara de la galera; y el dicho Miguel de Cervantes respondió que qué dirían de él, y que no hacía lo que debía, y que más quería morir peleando por Dios y por su rey, que no meterse so cubierta, y que con su salud... Y peleó como valente soldado con los dichos turcos en la dicha batalla en el lugar del esquife, como su capitán lo mandó y le dio orden, con otros soldados. Y acabada la batalla, como el señor don Juan supo y entendió cuán bien lo había hecho y peleado el dicho Miguel de Cervantes, le acrescentó y le dio cuatro ducados más de su paga... De la dicha batalla naval salió herido de dos arcabuzazos en el pecho y en una mano, de que quedó estropeado de la dicha mano..."

Hortik dator "el manco de lepanto" ezizena. Ez zioten ezkerreko eskua moztu, baizik eta zaharkitu egin zitzaion berun zati batek zain bat ebaki ondoren, mugimendua galdu zuen. Sei hilabete Messinako eritegian igaro ondoren, militar bizitzari berriz ere ekin zion 1572 urtean, beraz, zauri haiek ez ziren oso larriak izan.

Itsas espedizioetan parte hartu zuen; Navarino (1572), Corfú, Bizerta eta Túnez (1573). Espedizio guzti hauetan Manuel Ponce de León kapitain zelarik. Beranduago, Sizilia, Cerdena, Genova eta Lombardia hirietan barrena ibili zen. Azkenik, Nápolesen bi urte igaroz 1575 urterarte.

Don Quijoteko bigarren liburuan zihoen bezala, Cervantes harro zegoen Lepantoko batailan borrokatu izanagatik.

MENDEKOTASUNA ARGELEN

Nápolesetik Espainiara bueltan "la galera del sol" izeneko ontziaren barruan zihoala, komandante Arnaut Mamí zuelarik, ontzidi turkiar batek Miguel eta bere anaia Rodrigo preso hartu zituzten Cadaqués de Rosas, gaur egun Costa Brava deiturikoa.

Cervantes Dalí Mamí greziarraren esklabu lanak egiten jarri zuten. Don Juan de Austriaren eta Sessa Duquearen gutunak Cervantesen esku aurkitzeagatik, pertsona garrantzitsua zela pentsatu zuten, eta bere erreskatearengatik bostehun eskudo eskatzera iritsi ziren.

Kartzelaldian bost urtez egonik, Cervantesek lau aldiz ihes egiten saiatu zen.

Lehenengo saiakerak huts egin zuen. Hain ezaguna den pertsonaia eta kideak Oranera gidatu behar zituen mairuak alde batera utzi zituen kasurik egin gabe. Presoak Argelera bueltatu behar izan zuten, non lehen baina gehiago zaintzen zituzten.

Cervantesen amak berriz, diru kantitae ugari bildu zuen. 1577an tratuak egin zituzten, baina bi semeak erreskatatzeko ez zuten diru adina. Beraz, Miguel-ek bere anaiari askatasuna eskeini zion, honela Espainiara bueltatuz.

Miguel ezkutuko kobazulo batean bildu zen beste presoekin Espainiar galera baten zain. Galera iritsi eta hondartzara gerturatzen saiatu zen pare bat aldiz. Azkenik, atxilotua izan zen.

Kobazuloan ezkutatuta gelditu ziren kristauak ere aurkitu egin zituzten salatari bat zelako medio. Orduztik aurrera "El Dorador" izena hartu zuena.

Cervantesek bere burua errudun eskeini zuen eta Argeleko gobernadore turkiarrak, Azán Bajá, bere logelako bainuan itxi zuen bost hilabetez kateatuta.

Hirugarren saiakera berriz ere Miguelek antolatu zuen Oranera iritsi ahal izateko. Bertako mairu beti gutunak bidali zizkion egitasmo guztiak azalduz. Mezularia atxilotua izan zen eta gutun haietan garbi ikusten zen Miguel de Cervantes izan zela arduraduna. Mila makilada jasotzea kondenatua izan zen.Sententzia hau ez zen burutu, baizik eta kartzelako kide askok bere burua eskeini bait zuten sententzia hori beraiek jasotzeko.Azkeneko saiakera Argeleko merkatari batek lortu zuen diruarengatik izan zen. Cervantesek barku bat lortu zuen eta dena prest zegoenean, kartzelatik ateratzen hari zen gizon batek Azán Bajá-ri jakinarazi zion bat-batean. Beraz, Cervantesen zihurragoa zen espetxe batera mugitu zuten. Beranduago, Constantinoplara eramatea erabaki zuten, non bertati ihes egitera ezinezkoa izango zen.

1580ko maiatzean apaiza batzuk argelera iritsi ziren, Fray antonio de la Bella eta Fray Juan Gil. Cervantesen askatasunagatik bostehun eskudo eskatzen zituzten, eta hauek hirurehun bakarrik zituzten. Apaiza hauek merkatari kristauen artean dirua batu zuten. Cervantes barkuan kateatuta zegoelarik irteteko prest, libre jarri zuten.

1580ko irailak 19an kartzelatik atera zen Espainiara itzuliz. Hasieran Valentziara joan zen, abenduan familiarengana Madrilera bueltatuz.

ESPAINIARA ITZULERA

1581eko maiatzean Portugalera joan zen, non garai haietan Filipe II.ren kortea aurkitzen zen, bere bizitza eraberritzeko eta Argel kartzelatik askatzeko jaso zituen zorrak ordaintzeko.

Oranen komisio sekretu bat gomendatu zioten kultura eta Afrika Iparraldeari buruz zuen ezagutzagatik. Lan hau egiteagatik berrogeita hamar eskudo jaso zituen.

Lisboara bueltatu eta urte bukaeraren inguruan Madrilera bueltatu zen.

1582ko otsailean lanpostu baten eskaera egin zuen Indian, baina ez zuen lortu. Urte hauetan idazleak harremanak izaten ditu Ana Villafranca de Rojasekin, tabernari baten emaztearekin.

Harreman hontatik alaba bat jaio zen, Isabel de Saavedra izena jaso zuena.

1584ko abenduaren 12an Catalina de Salazar-ekin ezkontzen da Toledoko herri batean, Esquivias. Catalina hogei urtetara iristen ez zen neska gazte bat zen. Bikote honek porrot egin zuen, eta ezkondu eta bi urteetara Miguelek bidai luzeak egin zituen Andaluzia aldera.

Baliteke 1581 eta 1583 urteen artean Cervantesek "La Galatea" idaztea, bere lehenengo obra literala. Alcalá de Henaresen argitaratu zen 1585ean. Ordurarte beste poeta batzuen erromantzari eta zaldunezko ekoizpenetan argitaratu zituen bere lanetako batzuk-

"La Galatea" sei liburuetan zatituta agertu zen, nahiz eta lehenengo zatia bakarrik idatzi. Cervantesek bere hitza eman zuen idazten jarraituko zuela esanez, baina inoiz ez zen inprimatzera iritsi.

Artzainen nobela bat da, non genero hau Diana de Jorge de Montemayor-ek ezarri zuen Espainian.

Bere emaztearekin ezkondu eta bi urteetara banandu zen umeak izatera iritsi gabe. Cervantesek inoiz ez zuen bere emaztearen berri eman testu autobiografikoetan. Bera izan zen Espainian dibortzioaren gaia mugimenduan jarri zuena, ordurarte herrialde kristau batean ezinekoa zena.

AZKEN URTEAK

1587. urtean Andaluziara bidaiatu zuen "Armada Invencible"an komisario moduan. Sevillan finkatzen da eta zerga kobratzaile moduan egin zuen lan. Jasotzen zuen diruaren gehiengoa Espainiako gerrateak estaltzeko bidaltzen zuen. 1597an kartzelan sartu zuten honen berri jakitean.

Baliteke preso zegoenean, "Don Quijote de la Mancha" idazten hastea edo ideia burutu izana. Literaturan hain ezaguna den pertsonai honek bere lan guztietan kritikak jaso zituen.

LAN GARRANTZITSUAK

DON QUIJOTE DE LA MANCHA

Liburu honen benetako izena "El ingenioso caballero don Quixote de la Mancha" da. La Mancha-ko kapare bat zen, zaldunezko hainbat liburu irakurri ondoren erotu egin zena. Bertan, bere abenturak kontatzen ditu.

Liburu honen lehenengo zati honela hasten da...

"En un lugar de la Mancha, de cuyo nombre no quiero acordarme, no ha mucho tiempo que vivía un hidalgo de los de lanza en astillero, adarga antigua, rocín flaco y galgo corredor. Una olla de algo más vaca que carnero, salpicón de las más noches, duelos y quebrantos los sábados lentejas, los viernes, algún palomino de añadidura los domingos, consumían las tres partes de su hacienda.. "

________________

Antzerki munduan ere lan garrantzitsuak utzi zituen:

    • Los tratos de Argel

    • Los baños de Argel

Kartzelan igaro zituen urte haiengatik iradokitua.

Elizkoiak:

    • El rufián dichoso

Pikareskoa:

    • Pedro de Urdemalas

Bere obra aipagarrienak; La Numancia eta Los Entremeses dira.

Nobelak idazteko orduan ere abilezia zuen. Gainera, nobela modernoaren sortzailetzat hartu dezakegu.

Bere azken nobela, hil zen urte berdinean amaitu zuen; Los trabajos de Pérsiles y Sigismunda.