1780 ko urakan handia, Huracan San Calixto edo Gran Huracán de las Antillas izenez Ezagutu dezakegu. Esan dezakegu, hildako gehien egondako urakana izan dela.
1.780 ko urriaren 10 eta 1.780 ko urriaren 16 Bitartean, 22 mila pertsona hil ziren ekaitz handi baten Erruz Martinica , San Eustaquio eta Barbados Uhartean.
Ekaitza Karibe itsasoan sortu zen, baina bi egun iraun zuen Barbados Uharte inguruan. Ekaitzak banandu eta izurratu zuen New Yorketik atera eta Mendebaldeko Indiaetara zihoan George Brydges Rodney britainiar almiranteak agindutako ontzidia. Barbados uhartera iritsi zirenean, Rodney almiranteak 8 gerrako itsasontzi aurkitu zituen, berak utzitako 12etatik gehienak galduta eta tripulanteak itota hil ziren. Uhartea osorik suntsitu zen. Arrantzale ugari beraien bidaietatik ez ziren itzuli eta uhartean bizi ziren familia gehienak beraien senideak galdu zituzten ekaitzaren erruz. Martinika Uhartean 9.000 pertsona hil ziren eta Sint Eustatiusen 4.000 pertsona inguru urakanaren erruz.