Antonia Mercé Luque "La Argentina"-ren benetako izena da, hospe handiko dantzari eta koreografa hispanoargentinarra. Buenos Airesen, 1890eko irailaren 4ean jaio eta Baionan hil zen 1936ko uztailaren 18an. Neoklasizismoa eta banguardismoa ezarri zuen dantza españolean.
Guraso espainiarrak zituen (Manuel Mercé eta Josefina Luque), dantzari profesionalak. Hauek eragin handia izan zuten bere baleteko prestakuntzan. Bederatzi urte zituela "Madrileko Teatro Realeko dantzari nagusiena" izan zen, Madrileko Operan ere destakatu zuen. Hauek, hamalau urterekin utzi zituen, bere aita hil ondoren; bere amarekin "dantza popular eta espainiar regional"-etara dedikatzeko. Garai horretan, bere aktuazioak "cafés concerts eta music halls"-en izan ziren. 1910ean, "Moulin-Rouge eta Théâtre des Champs-Élysées" en destakatu zen, baita Pariseko hainbat toki garrantzitsuetan ere. "Espagnolade"-an parte hartu zuen eta honek iriki zizkion Pariseko Operako ateak. Ijituen herriko kulturaz interesatu zen, beraien dantzarako estiloak beregan eragin handia izan zuen.
Bere karreran zehar, sei gira egin zituen Europa eta Iparramerikaren artean, batzuetan Carlos Montoya gitarristaren laguntzarekin batera.
Kalitate handia erakutsi zuen egiten zituen dantzetan eta kriskitinen erabileran oso trebea zen.
Aurrerakoi eta feminista bezala ezagutzen zen, Sergei Diaghilev-etik jaso zituen Balet Espainoleko zuzendaritza Parisen. Bere karreran, hainbat artista españolekin egin zuen lan: Manuel de Falla, Enrique Granados, Isaac Albéniz, José Padilla eta Federico García Lorca.
Sari ugari jaso zituen, "la Légion d'honneur francesa eta el lazo de Dama de la Orden de Isabel la Católica" barne.
1936ko uztailaren 18an hil zen Baionako hirian exiliaturik zegoela. Urte horretan, Frankoren agindupean zeuden Marruekoseko tropak, Bigarren Errepublika Espainiarraren aurka jarri ziren. Mundu osoko aldizkarietan zabaldu zen "La Argentinaren" heriotza, ordurako Flamenkoren Pavlova kontsideratua.
1977an Kazuo Ōnok homenaje bat egin zion Argentinari.