Bram Stoker

Abraham "Bram" Stoker (Clontarf, Dublin, Irlanda 1847ko azaroaren 8a Londres, Ingalaterra, 1912ko apirilaren 12a) irlandar nobelagile eta ipuin idazlea izan zen. Gaur egun arte nobelagile viktoriano ezagunenetakoa edo famatua egin zuen bere lan ezagunena: beldurrezko Drakula nobela (1897) izan zen. Bizitzan, aldiz, ezagunagoa izan zen Henry Irving aktorearen laguntzailea izateagatik eta Irving berak Londresen zeukan Lyceum Antzokiko gerentea izateagatik.

Biografia

Abraham Stoker eta Charlotte Mathilda Blake Thornley feministaren semea, sei anai-arreba zituen: bi zaharrenak Rose eta Jack, lau txiki Yoaquen, johan, jason eta Jumy. Familia burgesia batetik zetorren, lagilea eta langile eta soil, liburuak eta kultura zeinen dirutza bakarra ziren. Bere osasunarengatik lehen ikasketak etxean egitea behartu zuten irakasle pribatuekin, bere lehen 7 urteak etzanda pasatu zituen hainbat gaixotasunengatik, bere amak mamu-istorioak eta gero bere lanean eragingo lioketen misterioa kontatzen zizkion bitartean. 7 urte zituela sendatu egin zen.

Dracula liburua idatzi zuen 1897an. Beranduago bere emazteak jarri zuen ezagunago "El invitado de Dracula" istorio txikia zen.

1864an, Trinity Collegean sartu zen, matematika eta zientziatan lizntziatu zen 1870. Atletismoan txapeldun eta Gizarte filosofiako presidentea izan zen. Ikasten zuen bitartean, funtzionario bezala lan egin zuen Dublingo gazteluan, gobernu britaniarran Irlandan, non bere aita kargu handiko postua zuen, antzezlan kritikoa izan zen Dublin Evening Mail agentziarentzat eta arte kritikak ere egin zituen Irlandako publikazioetan eta Ingalaterrakoak ere. Abokatua izateko oposizioak aprobatu zituen Ingalateran. 1878an, Londresera trasladatu baino bost egun lehenago, Stoker ezkon du egin zen Florence Balcomberekin, semea eduki zuen, Irving Noel izenekoa.