ANÍBAL GORDON
Aníbal Gordon (Argentina, 1930, - Buenos Aires, 1987 ko irailaren 13a) kriminal argentinar bat izan zen. Gaizkile bat izatetik, ordea, talde parapolizial bateko buruzagia izatera pasatu zen, "triple A" (Argentinako aliantza antikomunista) izeneko taldea hain zuzen ere. 1973tik 1976ra bitartean egon zen aktibo talde hau. Argentinako azken diktadura zibiko-militarrak irauten zuen bitartean(1976-1983), Gordonek "patota" bat gidatu zuen. Talde honen base operatiboa, Automotores Orletti izeneko atxilotze leku klandestino bat zen. Bertan tortura kasu ezgunak eman dira. Kartzelan hil zen, gizarteriaren aurkako delituak leporatuta.
BIOGRAFIA
1968 eta 1984a bitartean, SIDE adimen agentziako kidea, diktadura militarreko soldadu, eta krimen politiko batzuen egilea.
Gordonen heriotzaren momentuan, Silvio Frondizi eta Rodolfo Ortega Peña hiltzeaz leporatuta zegoen. Bahiketak, desagertzeak eta hilketak leporatzen zitzaizkion, bere heriotzaren eskuadroiarekin, "Triple A " eta Automotores Orletti, familia Pucciorekin ere erlazionatzen zuten, lau bahiketa estortsiboz leporatuta laurogeiko hamarkadan.
Gordonen erregistro polizialean, hainbat krimen agertzen dira 1951 eta 1972a bitartean. Preso hartu zuten baina, 1973an askatua izan zen. Diktadura zibiko-militarrak irauten zuen bitartean, estatuko terrorismoko makinaria errepresiboaren parte izan zen. 1984ko urtarrilean berriro atxilotu zuten, Guillermo Patricio Kelly aktibistaren bahaiketaz leporatuta. Bahaiketa hau 1983ko abuztuaren 24an gertatu zen(diktadura amaitu baina hilabete batzuk lehenago). 1986ko urrian, 16 urteko kartzela zigorra jarri zioten. 1987ko irailaren 13an, kartzelan hil zen biriketako minbiziak jota.
Gordonek "Triple A"-rekin lotzen zuten akusazio guztiak ukatu zituen, baina diktaduran zehar ,Automotores Orlettin lan egin izana aitortu zuen.
BAHITZAILE TALDEA
Gordonen talde kriminalean, bahitzaile eta narkotrafikante askok lagundu zioten, C korso-argentinarra, Eduardo Ruffo, Ernesto Lorenzo, Honorio Martínez Ruiz, César Alejandro Enciso, Roberto Rico medikua, Marta Susana García Tezanos Pinto, César Estanislao Albarracín eta eskudero anaiak esaterako.
1976 urtean, Gordon, Silva izenez ezagutzen zen.
Colón hirian bizi izan zen.
GORDONEN SEMEA
2009ko martxoaren 18an, Cordobako poliziak, Federico Aníbal Gordon atxilotu zuen, Aníbal Gordonen semea. DNI faltsu bat zeraman gainean, "Videla" izenarekin.