José Ignacio Javier Oriol Encarnación de Espronceda y Delgado (Almendralejo), 1808ko maiatzaren 10a - Madril, 1842komaiatzaren 23a) idazle erromantiko espainiarra emankorra izan zen, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetarikoa.
José de Espronceda Almendralejon (Badajoz) jaio zen. Madrileko San Mateo ikastetxean ikasi zuen non Alberto Lisa izan zuen irakasle. Hamabost urte zituelarik bere bi lagunekin Ventura de la Vega eta Patricio de la Escosura, elkarte bat sortu zuten "Numantinos" izenekoa
(1823-1825). Geroago Alemania, Belgika, Herbehereak, Frantzia eta Ingalaterra bisitatu zituen. Azken herrialde honetan Koronelaren alabaz maitemindu zen, Teresa Mancha, hain zuzen ere. Handik gutxira dendari batekin ezkontzera behartu zion Koronelak bere alabari. Fernando VII. hil eta anmistiari esker lortu zuten Espainiara joatea.
Geroztik Espronceda politika eta kazetaritzan sartuta egon zen. "Primer Teniente de la Compañia de Cazadores de Madrid" izatea iritsi zen eta 1841ean Almeriako diputatua. Gazte hila, hogeita hamalau urterekin (difteria) gaixotasunarengatik hil zen, urte berean, hau da, 1842an Bernarda de Berueterekin ezkondu behar zenean.
Monasterion egon zen bitartean Alberto Lista irakaslearen laguntzaz, "El Pelayo" izeneko poema idatzi zuen, baina ez zuen guztiz bukatu. Beranduago, "la novela histórica" eta 1840an beste poema ugari batzuk idatzi zituen, hauek, arrakasta hadikoak izan ziren. Lan hauek guztien gaiak; plazerra, askatasuna, maitasuna, etsipena, heriotza, jaioterria, tristezia, zalantza, protesta soziala etb.
Esproncedaren bi olerki narratiboetan Lord Byronren obren antza handia dute, hau da, "El estudiante de Salamanca" eta "Leyenda", azken hau, olerki garrantzitsuenetariko bat izan zen XIX.mendean. Teresa Manchari, bere maitaleari, "Canto Teresa" poema idatzi zion.Poema motz ugari egin zituen "Canciones" deiturikoa ezagunena "Cancion del pirata" delakoan edota "A Jarifa en una orgía", "El verdugo", "El mendigo", "El reo de muerte" edo "Canción de cosaco". Hauek guztiak pertsonai marjinatu eta gizartetik kanporatuta dagoen gendeaz hitzegiten du, lehenengo aldiz azaltzen da lirika espainiarren gaia. "Desesperacion" izeneko lan honen gaia hondagarria eta iluna zen.
James Macpherson asmatzaileak egin zituen obren antzekotasuna zuten "Óscar y Malvina" eta "Hinmo al sol", esaterako.
Extremadurako idazle honek efektu retorikoen maitalea izateaz gainera, malgua eta iradokia zen bere momento oberenetan.