Concurso de fotografía. Convocatoria y bases en euskera
Concurso de fotografía. Convocatoria y bases en euskera
Primer premio 2024. Yolanda Moreno Pérez
Gorosti Natur Zientzi Elkarteak hamahirugarren Nafar natura argazki lehiaketa iragartzen du. Hainbat argazkiak aukeratuko dira lehiaketan aurkeztutako argazkien artean erakusketa bat egin ahal izateko.
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, Gorostiko kideak zein kideak ez direnak. Lanen gaia librea izanen da, betiere Nafarroako Natura dela gai nagusia aintzat hartuta.
Egile bakoitzak 3 lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.
Argazkiak honako helbide honetara bidali beharko dira: fotografia@gorosti.org egilearen izen-abizena, telefonoa eta e-mailarekin batera. Argazki bakoitza izendatuko da egilearen inizialak erabiltzen. Adibidez: Iosu García Falces; igf_1, igf_2 ... eta abar.
Argazkiak, formatu digitalean aurkeztu beharko dira gehienez 6 MB-ko artxiboetan.
Aurkeztutako argazkiak ez dira beste lehiaketa batean sarituak izan behar. Ez da onartuko argazki-muntaiarik, ezta argazkirik ere, edozein izaki bizidunen portaeran tratu txarrak edo aldaketak nabari badira.
Argazkiak aurkezteko epea 2025ko apirilaren 30ean amaituko da.
Aurkeztutako argazkien artean, 25 argazki hautatuko dira erakusketa bat egiteko. Lehenengoak Iruñerriko Mankomunitatearen lokaletan egingo dira, eta egutegia hemen kontsulta dezakezu: https://www.mcp.es/eu/jarduerak
· Ekainaren 8tik abuztuaren 3ra Mendillorriko ur-biltegietan.
· Abuztuaren 4tik urriaren 5era San Andreseko errotan (Villava-Atarrabia)
Argazki hauen egileei, kalitate handiko kopia bat, izenburu bat eta lanaren azalpen labur bat (maximoa 300 hitz) eskatuko zaizkie.
Sariak eta epaimahaia
Epaimahaia ingurumeneko espezialistek eta argazkigintzako profesionalek eratuta egongo da.
Sariak hurrengoak izanen dira:
· Lehenengo saria: 200 euro
· Bigarren saria: 150 euro
· Hirugarren saria: 100 euro
Aurten, berritasun gisa, akzesit bat izango da: GEOLOGIA gaietan argazkirik onena aukeratuko da.
Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpena suposatuko du.