Botanika Agoitzen

2022ko maiatzaren 8an

Ispilu orkidea - Ophrys speculum

Apirilaren amaieran ikastaro bat egin genuen Agoitzen botanikari aplikatutako Herritarren Zientziari buruz.

Igandean, hilak 8, hitzordua jarri genuen Agoizko Barajitoa parkean, bi helbururekin: Observado plataformarekin praktikatzea eta parke horretan basa-bizitzak aurrera egin dezan egin den ahaleginari laguntzea: sega berantiarra, azalpen-kartelak. Gure kasuan, Observado plataforma erabili dugu bertan hazten den landarediaren inbentarioa hasteko. Hasi, besterik ez dugu egin, parkearen hedadura handia delako eta bertan garatzen den biodibertsitate aniztasuna harrigarria delako.

Bideoa

Informazioa