Elo herrira irteera. Observado plataforman trebatzeko botanika ikastaroko jardunaldi irekia

2022ko urriaren 23 

Deia

Datorren igandean, hilak 23, irteera bat egingo dugu Elo herrira.

Botanika eta Observado ikastaroan ingurune natural baten inbentario botaniko bat egitea planteatu genuen. Ikastaroko hiru parte-hartzaile Elokoak dira, eta inbentarioa herri honetan egitea erabaki dugu.

Irekia da jardunaldia, etorri nahi duenarentzat. Landareen erregistroak egiten parte har dezakezu. Agian nahikoa izango duzu Observado plataforma nola erabiltzen den gogoratzearekin. Edo agian botanika aztertzen dugun bitartean paseatzera etorri nahi duzu, besterik gabe. Edozein kasutan ere,  ongi etorria zara. 

Zehaztapenak

Lekua: Elo herria

Data: 2022ko urriaren 23a

Ordua: 09:30 Antsoain zaharreko aparkalekuan.

          10:00 Elo, Erdi Aroko zubiaren ondoan

Konbokatzen du: Gorostiko botanika atala

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

Kartela