Botanika ibilbidea: Lazagurria eta Crocus nevadensis

2024ko otsailaren 11

Deia

Datorren igandean, otsailak 11, Crocus nevadensis-ekin hitzordua dugu Lazagurria herriaren inguruan. Hitzordua goiztiarra izan arren, Crocus nevadensis ohikoa ez den landare bat da, eta data hauetan erakusten ditu loreak. Gainera, zorterik izanez gero, gure geografiako eremu honetako muino igeltsu eta margatsuetan aurkitzen diren landare arraroenetako batzuk aurki ditzakegu.

Sartzeko, biderik errazena Los Arcosetik irtetea da.

Beti bezala, adi egon eguraldiarekin. 

Topa ditzakegun gauza batzuk

Zehaztasunak

Eguna: 2024ko otsailaren 11

Ordua: 9:00 Antsoaingo aparkalekua

Ordua: 10:00  Los Arcos

Konbokatzen dute: Gorostiko artropodoen eta botanikako atalak

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan