Lozako baltsara

2022ko maiatzaren 13

Deia

Anacamptis laxiflora

Lozako baltsaren irteera. Ostirala 13, 9:30an.

Egunon guztioi. Datorren ostiralean, maiatzak 13, Lozako balsa bisitatuko dugu. 9:30an irtengo gara Antsoaingo herri zaharreko aparkalekutik.

Oso aintzira berezia da gutako askorentzat; izan ere, ziurrenik, Iruñerriko Zolina aintzirarekin batera Iruñerrian garrantzi gehien duena da. 40 hektareako azalera du, eta hain berezia egiten duena uholde-maila desberdinak dituela da, honen eraginez 224 landare espezie desberdin sailkatu baititugu. Horietako batzuk interes handikoak dira, oso urriak direlako eta Nafarroako espezie babestuen zerrendan sartuta daudelako, hala nola Gratiola officinalis, Scutellaria galericulata eta Orchis laxiflora. Haietako askorentzat oso goiz da loretan ikusteko, baina beren urritasunagatik oso garrantzitsuak diren uretako espezie pare baten bila joango gara: Ranunculus trichopyllus eta Polygonum amphibum.

Gainera, duela urte batzuk blog bat sortu zen, eta bertan azken 15 urteetan ikusi ditugun espezieetako batzuk ikus ditzakezue: 

https://balsadeloza.blogspot.com/search/label/Bot%C3%A1nica


Gorosti Natur Zientzi Elkarteak bultzatutako webgunea

balsadeloza.blogspot.com


Zehaztapenak

Lekua: Lozako baltsa

Data: 2022ko maiatzaren 13a

Ordua eta abiapuntua: 9:30an Antsoaingo herri zaharreko aparkalekutik

Konbokatzailea: artropodoen eta botanikako atalak

Kontaktua: perezoso1976@hotmail.com, artropodos@gorosti.org

Prezioa: dohan