Datorren igandean, hilak 1, Aizita gaztelu zaharraren ingurua (Etxeberri) bisitatuko dugu. Basoa zeharkatuko dugu mendi-bide xume batetik, lur soildu batera irten arte (150 metroko desnibela guztira).
Bertan aberastasun botanikoa harrigarria da, are gehiago garai honetan, Aizitako harkaitzaren landare-estalkia lorez gainezka bait dago. Aralarko giro basotsuarekin (haritzak eta pagoak, batez ere) kontraste handia erakusten du eragin klimatiko mediterraneoko ingurune bat delako.
Ibilaldi honetan gramineoei arreta berezia eskainiko diegu, joan den astelehenean gure egoitzan egin genuen tailerrean berrikusitakoarekin jarraituz. Baina ez dira faltako orkideak, lekadunen barietatea eta beste hainbat.
Iragarri dutenez, beroa ez da aste honetako egun batzuetan bezain handia izango, baina, nolanahi ere, iragarpen meteorologikoen bilakaeraren berri izan ezazue beti bezala.
Informazio osagarria
Data: 2025eko ekainaren lehena
Ordua: 10:00 Etxeberriko hilerria
Ordua: 9:30 Ansotsoain zaharreko sarreraren aparkalekua
Kontaktua: gorostilandare@gmail.com
Prezioa: dohan
Biltzeko lekua:
Antsoainen biltzeko lekua: