Loreen sekretuak

2024ko maiatzaren 18an

Deia

 🌸🌺🌹MAIATZA, LORE-ILA🌼

 

Loreen hilabetea dugu maiatza. Natura borborka. Udaberria, guztia ernamuinean...Loraldia, lurrinak, koloreen festa...

 

Honi lotuta, taldeko guraso batzuok familia jarduera dibertigarri bat antolatu nahi dugu.

 

Jokoen bitartez eta lagun aditu baten eskutik, gure haurrekin inguruko loreak, landareak eta zuhaitzak ezagutuko ditugu.

 

Gure bazterretan dauden natur altxorrak, sekretuak eta bitxikeriak ere ezagutuko ditugu...


Zehaztasunak

Eguna: 2024ko maiatzaren 18a

Ordua: 17:00 Munduko parkeko Munduko mapan

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: bost euro familiako