Etxarriko haritza zaharrak

2022ko abenduaren 11

Harizti zahar eta ongi kontserbatuak oasi bat dira biodibertsitatearentzat, giza jarduerak hain baldintzatuta dagoen gure Nafarroan. Argazkian, Rhagium sycophanta-k bere giroan agurtzen gaitu. 

     Oraingoan Felixek proposatzen digu Etxarriko ehundaka urteko zuhaitzen artean ibilbide bat. Zuhaitzak gauza asko dira, baina adin batera iristen direnean denboran zeharko zubi bihurtzen dira, noizbait iraganean izan ziren eta haiengan erreparatu ere egingo ez genukeen une horietara hurbilduz. Gorabehera pilo batek, bizitzaren jokoak, gureganaino iristea eragin dute aurrikusezinezko urratsetan. Nahiago nuke haien historia gu bezala entzuteko prest gauden beste belaunaldi askori kontatuko baliete.

    Horretarako, haritz zaharren ibilbide deiturikoari jarraituko diogu, Aralar mendilerroaren oinean zeharkatzen dituen bidezidor bat, inguruan aurkitzen dugun landarediari buruzko informazio-kartelekin eskaintzen duena.

     Urte sasoi honetan badugu abantaila bat: hosto gehienak erori direnez errazago ikus dezakegu haien bolumen eta formen handitasuna. 

Bideoa

Irudiak

Zehaztapenak

Lekua: Haritz zaharren ibilbidea. Etxarri Aranatz
Data: 2022ko abenduaren 11a

Ordua: 09:30 Antsoain zaharraren ondoko aparkalekua
https://goo.gl/maps/2DL7HXBQhDPQmWPv6



10:00 Etxarri Aranatzko kanpina
https://goo.gl/maps/yd8LWs2ZF5HFrQFW7


Deitzen dute: botanika eta artropodoen atalak 

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan

Oharra: hamaiketakoa eraman