Rada-ko aintzira

2023ko otsailaren 26n

Argazkiak

Deia

Datorren igandean, otsailaren 26an, hitzordua dugu Nafarroako leku eklipsatuenetako batekin: Radako aintzirarekin.

Ferial urtegiak eta Pitillasko aintzirak eklipsatuta, Radako aintzira Mediterraneoko Nafarroako beste gune heze garrantzitsu bat da. Jatorri modernoa du, Nafarroako ubidearen osagarri gisa eraiki zuten. 

Gaur egun, hasierako erabileratik kanpo, natura eta paisaia-balio handiko atsedenlekua da, eta bertan, Erriberako baldintza gogorretara egokitutako landaredia urari lotutako landarediarekin gainjartzen da. Gainera gazitasunak ere ingurune horietan bizi diren landareak baldintzatzen ditu.

Zehaztapenak

Iruñetik edo iparraldetik goazenentzat, Antsoaingo herri zaharraren ondoko aparkalekuan gera gaitezke. Gainerakoentzat, eta gure presentziarekin dena ez betetzeko, Rada herriaren sarreran dagoen fabrikan gera gaitezke eta bertan elkartu eta banatu. 

Lekua: Rada

Data: 2023ko otsailaren 26

Ordua: 9:00  Antsoain zaharreko ondoko aparkalekua
Hora 10:00 Rada-ko sarrerako aparkalekua

Konbokatzen du: Gorostiko artropodoen eta botanikako atalek

Kontaktua: gorostilandare@gmail.com

Prezioa: dohan