Inguruko landareak ezagutzea. Herritarren zientzari buruzko ikastaroa

2024ko apirila  Larraun Lekunberri

Deia

Sarrera

Ikastaro honen helburuak inguratzen gaituzten landareak ezagutzea eta herritarren zientziako Observado plataforma erabiltzen trebatzea izanen dira.

Gure inguruan ditugun basalandareak identifikatzeko erramintak ere ezagutuko ditugu.

Programa

Apirilaren 20an, larunbata:

10:00   SAIO TEORIKOA Larraungo Gabari Gune Irekian.

                 - Agurrak.

- Gorostiko botanika atalari buruzko eta Observado erramintari buruzko oinarrizko informazioa.

                 - Landareen identifikazioa.

11:30-13:00  SAIO PRAKTIKOA

Lekunberri inguruan ibilaldi bat eginen dugu, bertako landareak aztertzen eta Observado plataformarekin praktikatzen.


Apirilaren 25ean, osteguna:

18:00-20:00  SAIO TEORIKOA Larraungo Gabari Gune Irekian.

-  Izandako esperientziak aztertuko ditugu.

-  Landareak identifikatzeko zenbait baliabide ezagutuko ditugu eta beraiekin praktikatuko dugu.

-  Observado plataforma eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu eta haiekin ere praktikatuko dugu.


Apirilaren 27an, larunbata:

  10:00 - 13:00 SAIO PRAKTIKOA

-  Botanika ibilaldi bat eginen dugu.

Kartela

Izena emateko eta zalantzak aztertzeko

Udala: 621 15 04 55 edo kultura@lekunberri.eus

Gorosti: gorostilandare@gmail.com