Botanika ikastaroa. Observado-ren erabileran trebatzea

2022ko udaberria  Agoitz

  Ikastaroa herritarren zientzia egiteko eta Agoizko landareetatik ikasteko pentsatuta zegoen.

  15 pertsonak eman zuten izena, interes handikoak, ikusi besterik ez dago bigarren egunean egin zigun eguraldi makurrarekin, euria, euria, ekaitza... inork ez zuela amore eman.

  Apuntatutako pertsonak Agoizkoak eta ingurukoak ziren; eta ikastaroa hasiera bat izan da, asko baitago ikasteko eta bi saiok ematen baitute ematen dutenerako.